Egonaldiak

WIKI elkarlanagatik
IRIKI irekitasunagatik
KIKIRIKI dei gisa

Euren jarduerak ikerketara, sorkuntzara edo sormen aplikatura lotuta dauden pertsona zein talde mota guztientzako (formalak zein informalak) egonaldi-deialdia da WIKIRIKI.

Esperimentazio irekirako deialdia da WIKIRIKI. Batez ere honakoa bilatzen dugu: pertsonak eta taldeak gonbidatzea modu esperimentalean (aplikatuan zein ez-aplikatuan) jardutera Wikitokiko ikerketa-ildoekin edo elkarlanaren inguruko arazo zehatzekin harremana duten zenbait aspektuei buruz; inguru abegitsua eskaintzea ikerketarako eta sorkuntzarako baldintzak errazten dituena, ezagutzen, baliabideen eta proiektuen ekoizpena eta trukea sustatzen duena eta Wikitoki komunitatearen harreman-espektroa zabaltzea.

Abian dauden egonaldiak

Samurtasun urbanoa | Isabel Martín (2025)

Diziplinaz gaindiko behaketa- eta sorkuntza-laborategi bat da, hirirako eskubidearen eta espazio publikoan sortzen diren zaintza- eta elkarbanatze-moduen ingurukoa. Proiektuak hirigintza eta poesia metodoak uztartzen ditu Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan gauza komunak kartografiatu eta kontatzeko.


WikiTakes San Francisco

Proposamen honen helburua, Bilboko San Frantzisko auzoa, auzoko eta hiriko hainbat kolektiboren parte-hartzearekin hartzea da, Wikimedia (Wikipedia, Commons, Wikidata) proiektuaren ondareari, pertsonei, lekuei (testuak, irudiak, datuak) buruzko ezagutza askea sortzen laguntzeko.

,

Artxibatutako egonaldiak