< Egonaldietara itzuli

Talde-kontakizun bat Egonaldia

Talde-kontakizuna Laura Latorre Hernandoren eta Guillermo Vera Idoateren proposamena da. Proposamenaren helburua zera da: narrazio-jardunbidearen oinarrien bidez,Wikitoki komunitatea laguntzea ez-fikziozko literatura kontakizunaren sorkuntzan, zeinak deskribatzen duen euren afektibitate- eta antolakuntza-kulturanolakoa den. Narrazio-jardunbidea laguntza terapeutiko, pedagogiko eta komunitario modua da errespetuzko jarreraz abiatzen dena eta pertsona zein komunitate guztiak euren bizitzetan adituak direla onartzen duena.

Jardunbide honen asmoa da testuinguruak sortzea, zeinek aukera ematen duten bakoitzaren esperientziari buruz hausnartzeko eta komunitateen norabidea zehazten laguntzeko, ezaguna eta familiarra denetik ezagutu, egin eta izan daitekeenera mugituz., Talde-dokumentuak sortzeko narrazio-jardunbidearen praktikan oinarrituz, kontakizun hau idatzi dugu gure egonaldian burututako banakako zein taldeko elkarrizketez abiatuta. Prozesu honetan Wikitokiko jakintzak eta gaitasunak dokumentatu ditugu. Horretarako guztirako, tartean dauden pertsona guztien ahotsen aniztasuna bildu dugu. Pertsonaiak ez datoz bat Wikitokiko pertsona zehatzekin, ordea, euren ahotsetako batzuk nahasten sortu dira. Komunitate osoak izan du aukera kontakizuna zuzentzeko, aldatzeko eta balioesteko; sormen-prozesuaren partaide izateko.

Argitalpen honek barne hartzen ditu talde‑kontakizuna, egonaldi prozesuaren bi gutun eta glosario bat. Espero dugu dokumentu hau plataforma izatea gainerakoak inspiratzeko eta mundua ulertzeko modua partekatzen dutenkolektiboen arteko loturak sortzeko.

Emaitzak:

This slideshow requires JavaScript.