< Egonaldietara itzuli

Territorio y confluencia (Lurraldea eta konfluentzia) | Sol Benavente Molina (2026)

“Territorio y Confluencia” tailerrak

Tailer artistikoak, taldean sortzeko eta bidaiaz, desplazamenduaz eta kide izatearen eraikuntzaz hausnartzeko.

Tokia: Wikitoki

Ordutegia: 18:00 – 20:00

 

🏠✨ 1. Saioa, BIDAIA: 2026/11/12

Hibernandoko Sol Benavente artista plastikoarekin.

Etxe txikiak eraikiko ditugu espazio publikoan uzteko.

Keinu artistiko bat abiatzeari, iristeari eta lurralde berriak bizitzeko moduari buruz hausnartzeko.

 

🎭🎭 2. Saioa, Maskarak eta otreitatea: 2026/11/23

Hibernandoko Sol Benavente artista plastikoarekin.

Maskara eta pertsonaien bidez, kanpoko sentitzearen, kide izatearen, aldatzearen eta berreraikitzearen esperientzia aztertzen dugu.

Nortasuna sorkuntza kolektibotik pentsatzeko topaketa.

 

📖✂️ 3. Saioa, Konfluentzien bitakora: 2026/12/03

Pasmi Iparragirre artistarekin.

Bidaia amaitzeko, fanzine kolektibo bat sortuko dugu, lekualdatzeari, nortasunari eta komunitatearen eraikuntzari buruzko kontakizun, oroitzapen eta gogoetekin.

 

Tailer guztietara edo horietako batzuetara joan zaitezke!

Doako tailerrak. Leku mugatuak.

Tailerrak gaztelaniaz izango dira, ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea, komunitatean partekatzeko eta sortzeko gogoa baizik.

Parte hartzeko zure ardurapeko pertsonak zaintzeko tailerrean laguntza behar baduzu, esan iezaguzu! 😉

Izena eman nahi duzu?

👉 IZENA-EMAN

 


Territorio y confluencia (Lurraldea eta konfluentzia) sorkuntza-prozesu kolektiboko egonaldia da, bidaia eta lekualdatzea bizitzako esperientzia partekatutzat aztertzea proposatzen duena. Proiektua bultzatzen duten pertsonen migrazio-esperientzian oinarrituta, begirada zabaltzen du gure bizitzak eraldatzen dituzten hainbat mugimendu begiratzera: hiri bat aldatzea, leku bat uztea, ingurune ezezagun batera iristea eta kide izateko modu berriak eraikitzea.

Gogoeta, esperimentazioa eta sorkuntza lankidetzazko hiru saiotan zehar, abiatzea, testuinguru berri batean beste pertsona bat izatearen esperientzia eta bizi ditugun espazioak sinbolikoki bere egiteko moduak aztertuko ditugu. Laburbilduz, lekualdatzearen esperientzia bere egitea.

Proposamena hainbat sorkuntzatan gauzatuko da: espazio publikoan esku-hartze gisa pentsatutako objektu txikiak, nortasuna aztertzen duten maskarak eta pertsonaiak, eta prozesuan zehar sortutako istorio, oroitzapen eta gogoetak biltuko dituen fanzine kolektibo bat.

Proiektuak esperientzia desberdinen arteko topagune bat sortzea du helburu: antzekotasunak ezagutzea, desberdintasunak ezabatu gabe, eta hiria espazio bizidun, humanoa eta partekatutzat ikustea ahalbidetuko digun memoria kolektibo bat eraikitzea.

Egonaldiaren amaieran, emaitzen aurkezpena eta sorkuntza-prozesuaren erakusketa eta partekatzea egingo dira.

 

Bultzatzaileei buruz:

  • Sol Benavente Molina Bilbon bizi den artista bisual txiletarra da, eta Hibernando Estudio-ren sortzaileetako bat. Bere lana sorkuntza bisuala, espazio publikoan esku-hartzea eta prozesu partizipatiboak uztartzen ditu.
  • Vito Pinto Herrera Bilbon bizi den kazetari, kultura-kudeatzaile eta komunikatzaile txiletarra da. Bere lana komunikazioa, ekoizpen kulturala eta bitartekotzea lotzen ditu, bereziki artista eta kultura-proiektu ez-europarren zabalkuntzan interesa duela.

Gainera, Pasmi Iparraguirre artista multidiziplinario eta kultura-kudeatzailearen lankidetza izango dute; prozesua lagunduko du eta hirugarren saioan parte hartuko du.