< Egonaldietara itzuli

WikiTakes San Francisco

Proposamen honen helburua, Bilboko San Frantzisko auzoa, auzoko eta hiriko hainbat kolektiboren parte-hartzearekin hartzea da, Wikimedia (Wikipedia, Commons, Wikidata) proiektuaren ondareari, pertsonei, lekuei (testuak, irudiak, datuak) buruzko ezagutza askea sortzen laguntzeko. Eta esperientzia hau baliagarria izan dadila, prozesu hori beste leku batzuetan errepikatzea erraztuko duen gida batean sistematizatzeko.

Jarduera wikimedistek “Wiki Takes” izena hartzen dute, eta hauek herri bat hartzeko helburua dute, testu, irudi eta bideoekin herri horietako gauzarik garrantzitsuenak dokumentatzeko, baita eduki horiek Wikimedia proiektuan askatzeko.

Proposamen honekin Bilboko San Frantzisko auzora jarduera wikimedista batzuk hurbildu nahi dira, hala nola, edizio-tailerrak eta Wiki Takes irteerak, Wikimedia proiektuetan auzoko ondare materialari eta ez-materialari buruz dagoen informazioa hobetzeko.

Dokumentatzen ez dena, ez da existitzen. Wikimedistok gogoan izatea gustatzen zaigun maxima bat da. Horregatik, testuarekin, irudiekin, bideoekin, datu egituratuekin dokumentatzen saiatzen gara gure ustez mantentzea eta ezagutzea merezi duten lekuak, pertsonak, ondare materiala eta ez-materiala.

Utopia wikimedistak mundu bat irudikatzen du, non pertsona bakoitzak libreki partekatu ahal izango duen ezagutza osoaren batura. Horretarako, wikimedistok prestakuntza-tailerrak, argazki-irteerak eta beste hainbat jarduera antolatzen ditugu, ezagutza librea sortzen duten Wikimedia proiektuak ezagutarazteko eta ezagutza ireki, aske eta partekatuaren aldeko boluntariotza-mugimendu horrekin bat egitera animatzeko.

 

Mentxu Ramilo Araujo wikimedistak aurkeztutako proposamena, antropologo arima duen politologoa eta profesional in(ter)dependentea.

 

This slideshow requires JavaScript.

 

 

Mentxu Ramilo Araujok, Joseba Abaitua irakasleak gonbidatuta, Wiki Takes San Francisco proiektua aurkeztu die Deustuko Unibertsitateko ikasleei ⬇️

Emaitzen laburpena: edukiak

Wikidata: 🔴 🟢 🔵
Honezkero: (12 Qs)
Wikirikin eskuz sortuak: (108Qs)
Commons:
+559 argazki-igoera
Wikipedia
ES.wiki: 10 sortuak | 4 hobetuak
EU.wiki: 4 berriak

2024/01/10

2024/03/15

2024/04/24

Azken aurkezpena

This slideshow requires JavaScript.

 

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

Emaitzak

Aurkezpenak:

Tailerrak eta irteerak:

Produktu batzuk: