Egonaldiak

WIKI elkarlanagatik
IRIKI irekitasunagatik
KIKIRIKI dei gisa

Euren jarduerak ikerketara, sorkuntzara edo sormen aplikatura lotuta dauden pertsona zein talde mota guztientzako (formalak zein informalak) egonaldi-deialdia da WIKIRIKI.

Esperimentazio irekirako deialdia da WIKIRIKI. Batez ere honakoa bilatzen dugu: pertsonak eta taldeak gonbidatzea modu esperimentalean (aplikatuan zein ez-aplikatuan) jardutera Wikitokiko ikerketa-ildoekin edo elkarlanaren inguruko arazo zehatzekin harremana duten zenbait aspektuei buruz; inguru abegitsua eskaintzea ikerketarako eta sorkuntzarako baldintzak errazten dituena, ezagutzen, baliabideen eta proiektuen ekoizpena eta trukea sustatzen duena eta Wikitoki komunitatearen harreman-espektroa zabaltzea.

2023-2024 deialdia

2021-2022 deialdia

2019-2020 deialdia

2018 (2) deialdia

2018 (1) deialdia

Abian dauden egonaldiak

Postalak

Postalak gure jakituriak batzen dituen proiektu zirkularra da. Zenbait artista eta zenbait saltzaile. Benetan uste dugu sistema guk aldatzen dugula, gure ekintzekin, lankidetzekin eta tirabirekin. Artista bakoitzak baloratzen duena, koloreak, formak, nabarmentzen dena eta ez dagoena, POSTALAK-en esanahi politikoa izango du.


Pan-óptico

Testuinguru apur bat… Proiektu hau Bilboko San Frantzisko kaleko bideozaintzari buruzko azterlan batetik sortu da, hirian segurtasun kordoi gehien dituen

,

WikiTakes San Francisco

Proposamen honen helburua, Bilboko San Frantzisko auzoa, auzoko eta hiriko hainbat kolektiboren parte-hartzearekin hartzea da, Wikimedia (Wikipedia, Commons, Wikidata) proiektuaren ondareari, pertsonei, lekuei (testuak, irudiak, datuak) buruzko ezagutza askea sortzen laguntzeko.


Landagrafia

LANDAGRAFIAk Bilboko Goi Auzoetako landare-geografia bat egitea proposatzen du, inguruko florari lotutako hainbat gailu sortuz, hala nola, planoak, ibilbideak edo bideak.

,

Artxibatutako egonaldiak