Abenduko ekintzak Wikitokira heltzear daude eta horien berri eman nahi dizuegu!

Wikitokerren aurreko lanak partekatu nahi ditugu, gure ustez garrantzitsuak baitira ekimen kolektiboak direlako. Gainera, hilabete honetan abian dauden ekimenen berri eman nahi dizuegu.

Zenbait proiekturekin jarraitzen dugu, zeinek gai ugari garatzen dituzten, besteak beste, elkarlana, topaketak, solasaldiak, hitzaldiak, tailerrak, diseinutik abiatuta elkarrekin ikasteko jardunaldiak eta Hernani Burujaberen ibilbidea jasotzen duen dokumentala.

Ikus dezakezuen bezala… Topera jarraitzen dugu!

“Stop psiquiatrización en las aulas” mintzategi-zikloa

Online elkarrizketak ikastetxeetako psikiatrizazioaren arazoari buruz aritzeko.

Antolatzailea: La Porvenir-en Hezkuntza Nodoa

Zoom bidez: Abenduak 1, osteguna, 19:00etatik 21:00etara.

“Stop psiquiatrización en las aulas” zikloaren azken topaketa helduko da abenduaren 1ean. Ikastetxeetako psikiatrizazioaren arazoari, zergatik eta nola ekiditeari eta egoera zailen aurrean erantzuteko aukerei buruz hitz egiten jarraituko dugu.

Oraingoan irakasleri, orientazio talderi, atezaineri, administraritza-langileri, garbiketa-langileri, gazteei, gurasori eta hazkuntzan esku hartzen duten beste pertsonei zuzenduko dira topaketak. 

Eta gertatzen den horretan zein gerta lezakenean partaide dela ohartzen den pertsona orori.

*Prekarietate ekonomikoko egoeran bazaude, ez dadila eragozpenik izan, idatziguzu!

Zalantzak badituzu, idatzi helbide honetara: ciclos@laporvenir.org

Izena eman

Ezagutu gehiago La Porvenir-eri buruz.

“Hoy no es el día”ren aurkezpena

Josune Urrutia egileak bere komikia Hoy no es el día aurkeztuko du. Aldi berean obra hau sortzeko prozesuaren inguruko erakusketa ere zabalduko da.

Josune Urrutia

Burgoseko Liburutegi publikoak

Eguna: Abenduak 12

Ordua: 20:00

Lekua: Liburutegi erabilera anitzeko gelan (sotoa)

Burgoseko Liburutegi publikoa

San Juan enparantza z/b

Sarrera doan, edukiera bete arte

Hoy no es el día komikia eta erakusketaren aurkezpena.

Ezagutu gehiago Josune Urrutia-eri buruz.

+info

Horrela ikusten dut nire burua tailerra

Josune Urrutiarekin marrazkiaren bidez nork bere buruari begiratzeko tailerra

Josune Urrutia

Burgoseko Liburutegi publikoak

Eguna: Abenduak 13

Ordua: 18:00 h

Lekua: Burgoseko Liburutegi publikoa

San Juan enparantza z/b

Zer da autorretratua? Zeintzuk dira bere osagaiak?

“ASÍ ME VEO” liburua Josune Urrutia ilustratzaile eta marrazkilariak lehen pertsonan egindako ikerketa eta esperimentazio sakonen prozesuaren emaitza da. Proposamen honek behaketa, hausnarketa eta ekintzara gonbidatzen gaitu.

Lantegian, liburuan proposatutako zenbait ariketa egingo ditugu, gure begiradari ekiteko era desberdinak aztertzen ditugun bitartean: denbora, ispilua, isla eta deformazioa, gorputzaren atalak…, bakoitzak bere Horrela ikusten dut nire burua fanzinea sortuko duelarik.

Tailerrean parte hartzeko ez da marrazteko ezagutza berezirik izan behar. Trebetasun handiago edo txikiagoarekin, danok marrazten dugu. Teknika ez da garrantzitsuena. John Bergeren hitzetan “Marraztutako irudiak begiratzearen esperientzia du bere baitan” beraz marraztea, neurri handian behaketa ariketa da.

Lantegia, beraz, jolasteko proposamena da, norbere burua harritzen uzteko eta marrazketaren bidez begiratzeko proposamena.

Ezagutu gehiago Josune Urrutia-eri buruz.

+info

III. Jardunaldiak – Bollo Amatasunak

III. Jardunaldiak – Amatasun bolloak

Histeria Kolektiboa

Online. Abenduaren 2, 9 eta 16an

Aurten gehien hausnartu gaituzten gaien inguruan berriz ere elkartzeko deia egin dugu. Nolakoak dira aitatasun haurdunak? Zer ikas dezakegu ama bisexualaren esperientzietatik? Zer nolako salbuespenak daude osasun sistema publikoko ugalketa-unitateetan?

Azken hiru urteetan bezala, abenduko hiru ostiraletan egingo diren on line jardunaldietan izango gara berriro. Bazatoz?

+info

Aldaketarako Diseinua hackatoia IED Kunsthal

PezEstudioren eta IED Kunsthalen lankidetza Aldaketarako Diseinua masterrean

IED Kunsthal, Pezestudio (Irakaskuntza)

Azaroaren 25ean eta abenduaren 17an. 

Azaroaren 25ean emandako “Hiri Biotikoa: hiriaren eraldaketa sozioekologikorako diseinu kolaboratiboa” hitzaldiaren ondoren, abenduaren 17an urteari bukaera emateko Hackatoia burutuko dugu: elkarrekin ikastearen eta elkarlanean diseinatzearen inguruko jardunaldia. 

Aldaketarako Diseinua masterraren ikasleek “Abierto al cierre” proiektuan arituko dira “saltokiei ahotsa emateko hiri ixil dagoenean”. Horretarako guztirako, Bilboko artistek sortze-ibilbideak diseinatuko dituzte saltokien pertsianak edo fatxadak euskarri gisa erabiliz. Parte-hartzaileak beste diziplinetako profesionalekin arituko dira proiektuaren hurrengo urratsak diseinatzeko.

+info

Tailerra: Antzinako istorioak eta perkusio afrikarra familia artean

Gau Irekia Wikitokin, antzinako istoriokin eta perkusio afrikarrarekin.

Sarean, Tete Barrigah-Benissan eta Wikitoki. 

Abenduaren 17an, 19:00etatik 20:00etara, Wikitokin.

Afrikan musika euren sinesmenetara eta ohituretara lotuta dago; bere zentzu estetikoa eta etikoa adierazten ditu. Herritarren mugimenduen, ikus-entzunezkoen indarraren, erabileren aldaketaren eta gizarte-garaien ondorioz, musika ugari desagertzeko arriskuan daude. 

Tailer honen asmoa da Afrikan sortutako eta erabilitako musika-tresnak ezagutzera ematea eta euren erabilera sustatzea Europan, Afrikan ohituretan eta zenbait erlijiotan erabiltzen baitira.

Tete Barrigah-Benissan musika eta dantza afrikar tradizionalean adituak dinamizatuko du espazioa. 2013tik aurrera, kultura afrikarra, batez ere Togokoa, sustatzen du euskal komunitatean.

Gehienez 20 parte-hartzaile egon ahalko dira.
Tailerra hemen

Josune Zaragozako Komiki Azokan

Josune Urrutia ilustratzaileak 2022ko Zaragozako XXI. Komiki Azokan parte hartuko du.

Josune Urrutia

Abenduaren 16an, 17an eta 18an, Zaragozan.

Zaragozako Komiki Azoka Aragoiko komikiaren festa handia da. Pertsona orori, profesionaleri zein zaleri, adituri, ikusnahiri, bildumagileri edo komikiak lehendabizi irakurtzen dutenei zuzendutako kultura-ekitaldia da, kudeaketa guztiz publikoa duen bakarra dena.

Zaragozako udalaren Participación y Relación con los Ciudadanos zinegotzigoaren Servicio de Centros Cívicos zerbitzuak antolatzen du Zaragozako Komiki Azoka Zaragoza Cultural udal-elkartearekin batera.

Ezagutu egitaraua.

Un barrio para todⒶs. Vega de San José hiri-laborategia.

Haurren ikuspegitik, Vega de San Joséko espazio publikoen kalitatea hobetzeko proiektua.

Canicca

Sustatzailea: Las Palmaseko Udala.

Laguntzaileak: VOPIA (Haurren lagun diren hiriak) eta Gurimo.

Vega de San José auzoa. Las Palmas. 2022ko ekaina – abendua

Aurreko hilabetean zehar, Las Palmasen egon gara “Un barrio para todⒶs” saioak burutzeko. Vega de San José ostatu emateko etxebizitza-eremuaren ikastetxetako batean garatzen den proiektua da. 

Proiektuaren helburua zera da: bertako biztanle txikienekin espazio publikoaren ezaugarriak aztertzea eta beharrak antzematea, batera, guztion artean espazio publikoa hobetu dezaten neurriak edo jarduerak proposatzeko. Las Palmas “Haurren lagun den hiria” da, Unicefek haurren eta nerabeen eskubideak betetzeko konpromisoa hartu duten gobernuei eskainitako errekonozimendua.

Ezagutu kontu gehiago “Laboratorio urbano Vega de San José”-ri buruz 

Najurietan plaza bat egiten

Najurietan herriko plazaren partaidetza-diseinua

Canicca

Sustatzaileak: Untzitibar Aranako udala.

Najurieta Untzitibar Aranan, Nafarroan. 2022ko uztaila – azaroa

Najurieta Untzitibar Aranako herri bakarra da plaza gisa hartzeko moduko bilgune publikorik ez duena. “Najurietan plaza bat egiten” proiektua honetan datza: modu parte-hartzailean eginkizun hori betetzen duen espazio publikoa diseinatzean. 

Lan-saioak irailean eta urrian burutu dira eta herritarren % 80k parte hartu du (gaur egun 25 biztanle daude). Saio horietan auzoko profil guztien beharrak eta eskaerak jaso dira. Arreta berezia jarri da biztanle zaurgarrienetan, hau da, haurretan eta nagusietan.

E-kin, diseinua ahizpatasunez: Komunitatea sortzen

Euskal Herrian emakumeen komunitatea sortu nahi duen proiektua, elkarrekin laguntzeko eta diseinuaren lan-arloa feminismotatik eraldatzeko.

Antolatzailea: Mundo Ivaginariok eta Wikitokik. 

Laguntzaileak: COAVN, BBK Kuna. Finantzatzaileak: DFB, Emakunde eta Wikitoki-Sorgune GV.

Azaroaren 23an burututako bigarren topaketarekin, “E-kin, diseinua ahizpatasunez”-en fase honen itxiera hasi zen.

Lehenengo topaketaren ondoren, zeinean emakumeek lan-esparruan bizi ditugun desparekotasunak landu ziren, E-kin zer izatea nahi dugun hausnartu, proposatu eta eztabaidatu genuen.

Helburuak, oztopoak eta beharrak antzemateko dinamiken bidez, aurrera egin genuen hurrengo ekintzak eta zer-nolako esku-hartzea izan nahi dugun eta izan dezakegun zehaztu arte.

Eztabaidan aurrera egin nahi dugu, barne-komunikaziorako kanala sortu eta elkar ezagutzen jarraitu sortutako espazio seguru honetan.
Gehiago jakin nahi eta parte hartu nahi baduzu, idatziguzu hona: ekin.sororidad@gmail.com.

Lurretatik itsasora: Mar Menorren eraldaketaren inguruko kontakizun kolektiboa

Etika feministatik eta zainketetatik abiatuta, hiru urteko ikerketa honek hausnarketarako gune bat sortu nahi dugu, eztabaida publikoan ordezkatuta ez dauden hainbat gizarte- eragilerekin, nahiz eta kaltetuenak izan

Violeta Cabello eta Paula Zuluaga, Lorna Biermannen eta Raquel Meyersen lankidetzarekin.

Mar Menor, Murcia.

Aurten, Wikitokin arte-zientzia lankidetzak esploratzen hasi gara. Violeta Cabellok y Paula Zuluagak indarrak batu ditugu ikerketa-ekintza prozesu parte-hartzaile bat ekiteko Murtziako Mar Menor aintziraren krisialdi sozioekologikoaren inguruan.

Ariketa akademikora mugatu ez zen kontakizuna; komunikatzeko beste modu batzuk haratago eraman baitzuten.  Lorna Biermann eta Raquel Meyers artistek bizitza grafikoa eta entzumenezkoa eman zioten. 

Lornak infografia bat diseinatu zuen kontakizunez abiatuta, zeinean, ikur-sorta bati esker, aukera dagoen hiru kontakizun partzialen denbora-lerroak jarraitzeko eta istorioan zehar nola elkarlotzen diren ikusteko. Bestalde, Raquelek bere Murtziako kutsua eskaini zuen Violetarekin batera istorioa kontatzeko, eta Lornak, Wikitokiren audioaren erreginak, podcast batean grabatu zuen, Archive-n entzun daitekena. Azkenik, Lornak kontakizunaren amaierako testua maketatu zuen irakurtzea nahiago duten horientzat.

+info

Heriotza gehiagorik ez migratzeagatik!

Heriotza gehiagorik ez migratzeagatik! Eskubide guztiak pertsona guztientzat!

Europako mugek hil egiten dute.

Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) eta Abriendo Fronteras plataformek pertsona migratzaileen bizitza eta eskubideak defendatzeko ekimen kolektiboa antolatu eta bultzatu zuten Bruselan. Yolanda Reclusa Esnotz talde-eragilearen kidea da. Prestakuntza-bilerakWikitokin burutu dira.

Ibilbidea Irundik Bruselara. 2022Ko irailaren 26tik urriaren 1era Europako politikaren bihotzera joan ginen Bruselan.

Rights. No deaths. Eskubide gehiago. Heriotza gehiagorik ez migratzeagatik. Europako Parlamentuan Mediterraneoko heriotzak eta gurekin papergabe bizi diren pertsonen sufrimendua salatu dituzte. Bizitzea eskubideekin bizitzea da.

Europako gobernuei heriotza horiek leporatzen dieten, aukerak proposatzen dituzten eta Europako kontzientzia esnatzen duten Europako150 erakundetako mugimendua bermatu zuten.

Facebook Link

Bideoa ikusi. 

Ezagutu gehiago rights no deaths inguruan.

+info

“Hernani Burujabe, eraldaketarako pausoa” dokumental

Hernani Burujabe eskala lokaletik lurralde burujabetza eraikitzeko trantsizio prozesu integral bezala definitu da.

Hiritik At koop eta Bira Produkzioak koop-en artean ondu dugun

Bizi gaituen eredu bio-zida gainditzeko, bizitzarentzako babesgune duinak kolektiboki eraikitzeko prozesua da Hernani Burujabe.

Hiritik At-i honen barrunbeetan murgiltzeko aukera eskaini zaigu 2020. urtetik hona. Honetan, aipatu planifikazioa eta honi loturiko gobernu ekosistema eraikitzeko erronkan bidelagun izateko zortea dugu.

Dokumentalak gaur arteko ibilbidea jaso du, bi plano uztartzen saiatu delarik: Hernaniko lurraldean jazotzen ari denaren kronika eta hau gidatzen duen paradigma politikoaren azalpena. 

On egin eta balio beza burujabetzen aldeko errekak elikatzeko.

+info

Blog  

Bideo

V BIA Urban Regeneration Forum 2022: “2030 Lurraldeak: Desberdintasunaren erronka” foroan parte-hartzea

Hiri Biotikoa aurkeztu genuen eta “Erabiltzeko eta ekitatezko espazio berriak” mahai-inguruan parte hartu genuen. 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala

Jardunaldiaren bideo osoa hemen ikus daiteke: hemen.

BIA Urban Regeneration Forum arkitektura eta hirigintzari buruzko nazioarteko eztabaidarako eszenatokia da. Edizio horretan, Pezestudiok Hiri Biotikoa aurkeztu genuen. Lan- esparru horrekin zera proposatzen dugu: modu zabal, iraunkor eta errealean eraldatzea gaur egungo hiria diseinatzeko eta eraikitzeko era, hiri-eredu jasangarri, bidezko, inklusibo eta berritzaileagootaranzko bidean.

Nola izango litzateke biztanleek elkarrekin diseinatutako hiria, pertsonak eta ingurumena zaintzen dituen hiria? 

Gainera, mahai-inguruan parte hartu genuen Agustín Hernández Aja, Txari Vallejo, Sonia de Gregorio, José Mansilla, Ignacio De La Puerta eta Idoia Legarretarekin batera.

+info

Abenduko ekintzak, hitzaldiak eta tailerrak gogoan har ditzakezu!

Oraindik egin ez baduzu, gomendatu zure lagunei hilean behingo aldizkarira harpidetu daitezela, Wikitoki orbitako ezer gal ez dezazuen. Aukera duzue gure sare sozialak (Twitter eta instagram) jarraitzeko, berri ugari baitaude.

Zaindu eta laster arte!

Leave a Reply

Your email address will not be published.