< Nortzuk gara itzuli

PEZestudio

Website
pezestudio.org
Twitter
@pezestudio
Facebook
pezestudio
Instagram
PEZ[estudio]
Profile

Pezestudio 2006an sortutako arkitektura talde bat da, eta Bilbon, Madrilen eta Liman ditu egoitzak. Arkitekturako eta hiri-diseinuko proiektu iraunkorrak gauzatzen ditugu. Espazioak, prozesuak eta zerbitzuak modu parte-hartzailean diseinatzen ditugu, aldaketa ekologiko eta sozial tresna gisa.

Hurrengo ideiak sustatzen ditugu: pertsonek ingurumenean duten eragina minimizatzea,  genero-ikuspegia duten hiri inklusiboagoak garatzea, sistema biologikoak eta material naturalak erabiltzea eta lankidetza-testuinguruak sortzea.

Gure lana nazioartean saritu dute Espainiako Arkitektoen Kutxaren Arkia Hurbila, Karibeko Arkitektura Bienala, Santo Domingoko Arkitektura Bienala edo Holcim Awards bezalako erakundeek. Gure lana nazioarteko hainbat erakunde eta programatan garatu da, hala nola, Veneziako Arkitektura Bienalean, New Yorkeko MoMAn, Shenzhengo Arkitektura Bienalean, Medialab-Pradon eta Intermediae – Matadero Madriden.

Asociación Sannas, Ucrania Cooperativa, Wikitoki Co-lab eta Plataforma Zoohaus bezalako elkarlanerako espazio eta sareen sortzaileetako bat gara.

Wikitokin erakunde honen parte diren pertsonak PEZestudio

Ane Larrinaga Larrucea

Arkitekturan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean. Diseinuaren zale amorratua da, proiektuak irizpide jasangarri eta ekologikoekin garatzen ditu, genero-ikuspegia gehituz. Arkitektura gizarte-ongizatea

Read more

Uxue Pérez de Pipaón

Arkitekta Nafarroako Unibertsitatearen eskutik eta Giza Kokaleku Ezegonkorrak, Oinarrizko Bizigarritasuneko Tresnakgaratzeko Lankidetzan aditua (UPM). Arkitektura ulertzeko duen modu bereziari esker,

Read more

Elisa de los Reyes Garcia

Pezestudio.org kide eta sortzaile kidea, arkitekta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren eskutik, Hiri eta Ingurumenean aditua, Inteligencias Colectivas eta Zoohaus plataformen sortzaile

Read more