2023ri hasiera emateko ekitaldi eta ekintzen berri emango dizuegu Urtarrileko aldizkarian! Has gaitez!

Hona Wikitokiko epe luzeko egoiliarrek urtarrilean zehar abian izango dituzten ekintzak, prozesuak eta berriak.

Jarraian proiektu, ospakizun, gorputz anitz, sormen, feminismo, maskulinitate, erraztatze eta ekintza gehiago, zure agendan jaso ditzazun.

Gure 5. Urtemuga Ospatzen Dugu: Bherria

Ospakizun garaian gaude! Bherria proiektuak 5 urte bete ditu.

Bherria, lankidetza publiko-soziala sustatzeko programa, Korapilatzenek, Komunikatikek eta ColaBoraBorak koordinatua.

2017ko prestakuntza-batzarretatik komunitatean hausnartzeko egungo proposamenera eta prestakuntza-saiotara arte, espazioak lankidetzan kudeatzearen inguruan aritu dira BherriLaben. Gainera, euren proiektuan aurrera egin dute inspiraziotik eta bikoteen arteko lanetik abiatuta eta prestakuntzak berreskuratu dituzte larrialdi garaian.

5. urteurrena ospatzeko, topaketa berezi bat prestatzen ari dira, zeinean aukera izan begirada atzera botatzeko, zenbait udalerri zein lurraldetan burututako lana eta esperientziak batera aztertzeko. 2023ko martxoaren 24an izango da Gasteizen. Laster zehaztasun gehiago, momentuz, gorde data!

+ info

ARI! Gorputz Anitzak

ARI! Gorputz Anitzak gazteei euren gorputz anitzekin  mugitzeko, harremantzeko eta ondo pasatzeko aukera alternatibo bat eskaintzea helburu duen ekimena da. 

ArtaziaKoopen proiektua da ARI! Bizipoza Elkartea eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa bidelagun izan dituelarik.

Urtarrilak 10 eta 17 

EHUko Magisteritza fakultatean, Donostia

ARI! proiektuak gazteek gorputzetik, kulturatik gozatzeko eta harremanak egiteko aukera eta espazio gehiago izatea du helburu.

2019tik dihardugu aniztasunaren inguruan hausnartzen, gorputz adierazpen inklusiboaren inguruko formazioak egiten, eta dantzaz, gorputz anitzez, jendea ezagutzeaz gozatzen.

“ARI! Sormena eta mugimendua” izan zen helburu honetarantz eman genuen lehen urratsa. Formazio eta hausnarketa saioak egin genituen Ion Munduate artista eta Ageda Blasco Egia bezalako bidelagunekin, eta hezitzaileentzat zein interesa duen edonorentzat material pedagogikoa sortu genuen.

Aurten “ARI! Gorputz Anitzak” fasean gaude, eta honen baitan Nuria Perez artista eta dantzaria gidari, dantza eta mugimendurako saio ezberdinak egiten ari gara Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko partaideekin batera.  

Ezagutu gehiago ARI! inguruan

Instagramen               

Artaziak webean Link

Pilula sortzaileak. Lankidetza berritzeko programa.

Esploratze-prozesua erakundeak eraldatzeko eta berritzeko hibridazioaren metodologiaren bidez, zeinak erakunde bakoitzaren beharrak zein erronkak eta berrikuntza irekira zuzendutako metodologia sortzaileetan adituak direnen sormena batzen dituen.

Hibridalabek sustatutako proiektua. 

Conexiones improbablesek kudeatua.

Pezestudio.org laguntzaile inprobable gisa

Iraupena: 2022ko abendutik 2023ko martxora arte.

Pilula sortzaile berria hasiko da Conexiones Improbablesen eta Hidralaben eskutik. Oraingoan hibridazio prozesua Gasteizko Apartahoteles Divánen emango da, non batera jaurtitako erronka hau birpentsatuko dugun: Nola hobetu bezeroaren esperientzia taldearen ostatutan aurrez-aurreko arreta ez dagoen ordutegian zehar.

Ezagutu gehiago hibridalaben inguruan 

Ezagutu gehiago conexiones improbablesen inguruan. 

Ezagutu gehiago Pezestudioren inguruan

E-kin, diseinua ahizpatasunez

“E-kin, gure lanbideak feminismoetatik babestea eta eraldatzea helburua duen diseinatzaile komunitate bat da”

Mundo Ivaginariok (Zirikatuz Feminista Taldea) eta Wikitokik sustatutako proiektua

2022. urte hasieran, Wikitokiko bazkide batzuk elkartu ginen proiektu hau garatzeko, finantziazioa bilatzeko eta errealitate bihurtzeko.

Topaketei hasiera eman aurretik, parte-hartzaile posibleen zundaketa egin genuen, euren interesak, lan arloak, eta saioak eraikitzeko baliagarriak izan zaizkigun datuak jasoz. Ondorio hauetara iritsi ginen.

Ezagutu 2022an bizi genuen prozesu osoa, aurrez aurreko bi topaketa, topaketa birtual bat, errelatoretza grafikoak, ondorioak eta urte honetarako planak.


Ezagutu gehiago E-kin inguruan

Maskulinitateak deseraikitzea – Gizonak ekitaterantz tailerra

Tailerra Wikitokiko gizonen bizipenenez abiatutako hausnarketan eta kontzientziatzean oinarritutako dinamika parte-hartzaileekin.

Hiruki Larroxa kooperatiba eta Wikitoki

Hiruki Larroxa kooperatibak prestakuntza-tailer bat eskaini digu, funtsean esku-hartze kolektiboak eta banakakoak zehazteko maskulinotasun hegemonikoaren egungo eraginaren inguruko hausnarketaz abiatuta. Gizonen eraikuntza disekzionatu dugu eredu sozial zisheteropatriakalean, gizon gisa Wikitokin dugun eraginaren erantzukizuna hartzeko, baita gure eguneroko beste harreman batzuetan ere.

Tailer horien bidez, ibilbide bat proposatu da, zeinean, saioz saio, banakako eremutik hasita eta partekatuan amaituz, kontzientziazioa, identifikazioa eta adostasuna eta esku-hartze kolektiboa lantzen den.  Saioak metodologia aktibo eta parte-hartzaileen bidez garatzen dira, abiapuntutzat hartzen den marko teoriko batez lagunduta.

+ info

4 gako lankidetza-prozesuak bideratzeko

ERRAZTEARI buruzko txostena, lankidetza publikosozialeko proiektuen funtsezko ezaugarrietako bat.

Bherria, lankidetza publiko-soziala sustatzeko programa, Korapilatzenek, Komunikatikek eta ColaBoraBorak koordinatua.

Herritarren eta Herri-Administrazioaren arteko lankidetza-prozesutan erraztea funtsezkoa da.

Diseinu metodologikoari, dinamizazioari, taldeak kudeatzeari, gatazkak erregulatzeari, prozesuak sistematizatzeari eta kontatzeari buruz ari gara. Erraztearen bidez elkarlana jarioarazteko baldintzak sortzen dira bai harremanen ikuspuntutik bai itxaropenak betetzearen ikuspuntutik, baita prozesua eta emaitzak partekatzearen ideian ere. Bherria komunitateak #erraztea kontzeptuaren inguruan burututako txostena ikus dezakezu estekan.

+ info

Etxebizitza-kooperatiba berriak: gizartea eraldatzeko, zaintzarako eta jasangarritasunerako elkarrekin bizitzeko moduak

Etxebizitza kooperatiba irabazi-asmorik gabeko erabilera-lagapenean: etxebizitza, zaintza, ekitatea, jasangarritasuna, elkar laguntza, lankidetza eta elkartasuna hobetzeko formula.

Antolatzailea: Koobizitza

Laguntzaileak: REAS Etxebizitza + ariwake. (Rubén Méndez)

2023ko urtarrilak 19, osteguna, 17:00-19:30, WikiTokin.

Etxebizitza eskuratzea gero eta zailagoa den testuinguruan, kooperatiben bidea erosketa eta alokairuaren arteko konbinazio onena da, ERABILERA erraztean oinarritzen baita, jabetza edo espekulazioaren ordez.

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren bizitegi-proposamena dugu etxebizitza kooperatibaren eredua, irabazi-asmorik gabekoa eta erabilera-lagapenean; etxebizitzaren promozio eta erabilera-kostua murrizten duena, kudeaketa eta antolaketa kooperatiboan oinarrituta.

+ info

Abenduko ekintzak, hitzaldiak eta tailerrak gogoan har ditzakezu!

Oraindik egin ez baduzu, gomendatu zure lagunei hilean behingo aldizkarira harpidetu daitezela, Wikitoki orbitako ezer gal ez dezazuen. Aukera duzue gure sare sozialak (Twitter eta instagram) jarraitzeko, berri ugari baitaude.

Zaindu eta laster arte!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *