< Jardueretara itzuli

Egonaldiaren aurkezpena: Un relato colectivo

Un relato colectivo Wikirikin, elkarlaneko proiektuentzako Wikitokiko egonaldietan, hautatutako proiektuetako bat da.

Un relato colectivo Laura Latorre eta Guillermo Veraren proposamena da Wikitoki komunitatea laguntzeko, narrazio-praktikaren oinarrien bidez, ez fikzioko literatura-kontaketaren sormenean, bere afekzio- eta antolakuntza-kultura deskribatzen duena, lekuko ezagutzen eta bere gaitasunen arabera.

Narrazio-praktika laguntza terapeutiko, pedagogiko eta komunitario mota bat da, errespetuaz abiatzen dena eta pertsona zein komunitate guztiak euren bizitzetan adituak direla onartzen duena. Orientazio horretaz aintzakotzat hartzen da aurrean ditugun arazo eta zailtasun guztien jatorria dela egitura-desberdintasuna. Hortaz, gure esperientzia politikoa da beti eta testuinguru soziokulturalean inskribatzen da, botere-harremanez eta diskurtso menderatzaileez zeharkatuta.

Laura Latorre Hernando hezitzailea eta narrazio-terapeuta da. Gainera, amodioa eta harremanak birpentsatzeko tailerrak errazten ditu eta Polifonía Amorosa (Bellaterra, 2017) liburua idatzi du. Guillermo Vera Idoate soziologoa da, hiri-espazioetan eta hiriarekiko eskubidean interesa duena.

Ekainaren 17an hainbat argitalpen utzi genituen gure liburu denda adiskideetan: ANTI liburudenda, Louise Michel Liburuak, DDT banaketak, Zirika! herri gunea. Beraz, sar zaitezke eta eskatu zurea!

Irailak 16 asteazkena, 18:30etan, Wikitokin erakutsiko dute prozesu honen emaitza kontakizunaren talde-irakurketa batekin, argitalpenaren aurkezpenarekin eta hainbat sorpresekin. Zuen zain egongo gara!

Leku mugatua izango da. Beraz, etorri nahi baduzu, bidali mesedez mezu bat hona: wikiriki@wikitoki.org

Beste leku batetik elkarreragin nahi duzuenok, egin klik Zoomen esteka honetan.

INFO+: Talde-kontakizun bat Egonaldia