< Proiektuetara itzuli

E-kin, diseinua ahizpatasunez – 2022

Mundo Ivaginariok (Zirikatuz Feminista Taldea) eta Wikitokik sustatutako proiektua, euskal lurraldeetan arkitektura eta diseinuaren arloan dauden emakumeen komunitate bat sortzeko. Proiektu honen helburua arkitektura, hirigintza eta diseinuaren sektoreak eraldatzeko elkar-zaintza eta elkar-laguntza sareak osatzea da, parekideagoak eta feministagoak izan daitezen.

2022. urte hasieran, Wikitokiko bazkide batzuk elkartu ginen proiektu hau garatzeko, finantziazioa bilatzeko eta errealitate bihurtzeko. Talde eragilea hurrengoak osatzen dugu: Isabel Tomás, Mundu Ivaginarioko bazkide eta Wikitokiren host-a, Izaskun Soto Hiritik At-etik, Thais Ibarrondo cAnicca-tik, Leire García ColaBoraBora-tik, Uxue Perez de Pipaon Pezestudio-tik, Elisa de los Reyes García Pezestudio-tik, eta Lorna Biermann Wikitoki-tik. Horrela, Mundu Ivaginarioren eskutik, bi deialdietara aurkeztu ginen, bi erakundeen laguntza lortuz: BFAeta Emakunde.

Topaketei hasiera eman aurretik, parte-hartzaile posibleen zundaketa egin genuen, euren interesak, lan arloak, eta saioak eraikitzeko baliagarriak izan zaizkigun datuak jasoz. Ondorio hauetara iritsi ginen. Horrekin, helburu hauek ezarri genituen:

  • Emakumeek egindako eta balore feministak dituen diseinuaz kolektiboki hausnartu.
  • sektoreko dinamika patriarkalak identifikatu.
  • Proiektu eta ekimenak ikusarazi.
  • Usteak amankomunean jarri.

Horretarako, zaintzarako une eta guneak sortzea proposatzen dugu, sostengurako espazio osasuntsu eta atseginak. Bertan, emakumeek egindako eta balore feministak dituen diseinuaz kolektiboki hausnartuko da, sektoreko dinamika patriarkalak identifikatuko dira, proiektu eta ekimenak ikusaraziko dira eta komunitatearen hurrengo urratsak emateko usteak partekatuko dira.

Urrian eta azaroan bi topaketa egin ziren, non balio feministekiko eta emakumeek egindako diseinuari buruzko hausnarketa kolektiboa egin zen. Topaketak aurrez aurre garatu ziren BBK Kuna eta Wikitoki guneetan, Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon, Bilbon.

Topaketa 1

ERLAZIONATZEA. Mapaketa eta desberdintasunak. 2022ko urriaren 27a. BBK Kuna.

Talde autoerrekonozimendua diseinu feministaren eta sektoreko dinamika patriarkalen inguruko hausnarketa kolektiboaren bidez: abian dauden ekimenak partekatzea, genero-desberdintasunak sektorean eragindako dinamikak eta ondorioak antzematea, eta kontzeptuak eraikitzea.

Elkar ezagutzen, errekonozitzen eta entzuten aritu ginen, komunitate bihurtzea nahi dugun sare honen lehen urratsak ematen.

This slideshow requires JavaScript.

Izena eman baina lehenengoan parte hartzerik izan ez zutenentzat, lehen topaketa horren deboluzioa partekatzeko online saio bat egin genuen. Hori ere erregistratu da:

 

Topaketa 2

EKITEA. Esperientziak eta partekatutako balioak. 2022ko azaroaren 23a. Wikitoki.

Zer nahi dugu E-kin izatea? Zein da helburua? Zeintzuk dira gure motibazioak? Gure buruak aurkeztu eta artile gorriz josi ondoren, hauek izan ziren geure buruari egin genizkion galderak. Banakako hausnarketa batetik abiatuta, sozializatzea eta erantzun kolektibo eta kolaboratibo bat eraikitzea izan ziren hurrengo pausuak, talde-adostasun batera iritsi arte:

“E-kin, gure lanbideak feminismoetatik babestea eta eraldatzea helburua duen diseinatzaile komunitate bat da”.

Helburuak, oztopoak eta beharrak antzemateko dinamiken bidez, aurrera egin genuen hurrengo ekintzak identifikatu eta zer-nolako parte-hartzea izan nahi dugun eta izan dezakegun zehaztu arte.

Azkenean, konpromiso batzuk zehaztuta geratu ziren, haien artean: gure kapitalak, denborak eta gure gain har dezakegun dedikazioa adierazten dituen Miroren fitxak (lehen topaketatik eraikitzen ari garenak) osatzen amaitzea; telegram-talde batean zehaztuko den komunikazio-kanal bat sortzea; entzuteko eta salatzeko postontzi bat sortzea; eta E-kin-en barne-eztabaidan urrats bat gehiago ematea, E-kin, 3.Topaketa bat bilatuz, eta dagoeneko jaio den espazio seguru honetan elkar ezagutzen jarraitzea.

 

Informazio eta ondorio guztiak xehetasunez eta maitasun handiz honako dokumentuan jaso ditugu. Zuen gustoko izatea espero dugu!

Itzulpena Prozesua E-kin

 

Gehiago jakin nahi baduzu, edota honen parte izan nahi baduzu, idatziguzu hona: ekin.sororidad@gmail.com

This slideshow requires JavaScript.