< Proiektuetara itzuli

E-kin, diseinua ahizpatasunez – 2023

 

E-kin 2023 ixten da

E-kin, sororitatedun diseinua Mundu Ivaginariok (Zirikatuz Feminista Taldea) eta Wikitokik hasieratik gaur arte bultzatutako proiektua da, Euskal Herriko eremuan diseinuari eta arkitekturari lotutako emakume-komunitate bat sortzeko, arkitekturaren, hirigintzaren eta diseinuaren sektorea berdintasunezkoago eta feministago bihurtuko duten elkar babesteko eta zaintzeko sareak ehuntzeko helburuarekin.

Orain, etapa berri hau ixten dugu, 2023koa eta 3. topaketa.

Horretarako, prozesu polit honen ondoriozko material guztia zuekin partekatu nahiko genuke.

Aurten, saio bakarra egin zen: topaketa3, 2023ko azaroan egina 2023ko Bilbao Bizkaia Design Week-ean – #BBDW23 -. Hiru jarduera nagusitan garatu zen: komunitatearen baterako diseinu-saioa, bazkari komunitario bat eta Prentsa Kutxa, diseinu feministarekin lotutako proiektuen mikro-aurkezpenak erakusteko gunea.

Zuekin partekatzen dugu 2023ko E-kinen diseinu-prozesua eta 2023ko topaketaren kontaera jasotzen dituen memoria.

Gainera, Wikitokiren youtube kanalean Prentsa Kutxako mikro aurkezpen bakoitzaren bideoak ikus ahal izango dituzue. Ikusi ez badituzu, ez galdu! Ikusi badituzu, partekatu!

Egun osoan zehar oso ondo egon ginen: goizean, Fem Garabateko neskekin, kontakizun grafiko zoragarri hau egin zutenak. Eta arratsaldean, Dibujatoelratok aurkezpenak ilustratu zituzten. Honi buruz, oroitzapen txiki bat besterik ez, marrazkietako asko, iritsi ziren bezala, joan egin ziren… zuetako askok E-kin zati bat eraman zenuten beren marrazkien bidez 🙂

2023ko etapa hau itxiko dugu, baina E-kinek aurrera jarraitzen du. Konektatuta eta harremanetan jarraitzeko, Telegram talde bat dugu informazioa partekatzeko eta komunikatzeko. Bat egitera gonbidatzen zaituztegu!

Halaber, zalantzak, iruzkinak edo talde eragilearen parte izateko motibazio handia baduzue, ekin.soraridad@gmail.com helbidera idatz diezagukezue.

 Mila esker irakurtzeagatik, interesatzeagatik, parte izan nahi izateagatik eta mundu feministago bat diseinatzeagatik.

 

E-kin, diseinua ahizpatasunez bueltan da 2023an

E-kin, diseinua ahizpatasunez bueltan da, eta 2023ko topaketa azaroaren 18an izango da.

Aurtengo topaketak egun osoko egitaraua eskeintzen du, ekintza ezberdinak izango dituelarik.Bertan, diseinuaren eta feminismoen inguruan taldea egituratzeko eta hausnartzeko eta erlazionatzeko espazioak bilatuko ditugu.Gainera, aurten, Pentsa Kutxa formatuan, Diseinuarekin eta Feminismoekin zerikusia duten tokiko proiektuak aurkeztea proposatzen dizuegu. 

Deialdiaren Oinarriak

Pentsa Kutxa-rako formularioa

Askok badakizue 2022an, E-kin-ek bere ibilbideari ekin ziola bi saioetan elkartu, elkar ezagutu eta komunitateari forma ematen hasi ginenean. Elkarrekin egindako lanak 2023an egiten ari garen topaketaren oinarriak ezarri zituen. TOPAKETAREN goizan, ezagutzen eta hazten jarraitzeaz gain, E-kin-entzat funtsezkoak diren bi gai erabakiko ditugu: ZERTARAKO? eta NOLA? Gure intereseetatik eta aukereetatik abiatuta heldu ahal izango diogun agertoki bat elkarrekin definitu nahi dugu.

Azaroaren 18ko topaketa ekintzaz beteta dator:

  • 10:30etik 11:00etara. Kafe batekin lasai itxarongo zaituztegu.
  • 11:00etatik 14:00etara. Lan-saioa. Ekintzara pasako gara. Zertarako? eta Nola?
  • 14:30etik 16:00etara. Elkarrekin bazkalduko dugu!
  • 16:00etatik 18:30era. Pentsa Kutxa “Diseinua eta Feminismoa Euskal Herrian”. Arratsaldeko kafe bat proposatzen dizuegu, proiektu inspiratzaileak entzuten ditugun bitartean.
  • 18:30etan. Zerbait hartuko dugu elkarrekin, gera zaitez!

 

*Egun horretako xehetasunak zaintzeko, parte-hartzeko asmoa izanez gero, formulario hau betetzea eskatzen dizugu.

Lekua: Bilboko Zabalgune Eraikinean, BBDW23 2023ko Bilbo Bizkaia Design Week ekimenaren barruan.

Urriaren 23an 12:00etatik 14:00etara kontraste saio ireki batera gonbidatzen zaituztegu. TOPAKETA egunerako dugun lan-proposamena komunitate osoarekin partekatu nahi dugu, azken ukituak elkarrekin emateko. Saioan parte hartzeko Wikitoki-ra hurbildu zaitezkete, edo esteka honen bidez online konektatu. Batzeko asmoa baduzu, idatziguzu ekin.sororidad@gmail.com helbidera. 

2022an egindako topaketak partekatzen dizkizuegu berriro; baita zuen profilarekin fitxa bat betez direktorioa osatzeko aukera izango duzuen Miroko esteka. Gainera, Wikitokiko webgunean proiektuari buruzko informazio gehiago duzue. Gogoratu, halaber, komunikazio arinagoetarako eta anitzagoetarako Telegram-eko kanala daukagula esteka honen bidez gehitu ahal zarete.