Zer gertatzen da Wikitokin 2023ko ekainean?
Ekainean, Wikitokiko iraupen luzeko egoilarren jarduera eta proiektuak partekatzen ditugu.
Venga le digo
Lorna Biermann Lópezek emango duen emakume migratzaileentzako eragin sozial eta
politikorako komunikazio bi saioko tailerra.
2023ko ekainaren 3 eta 17an – 16:00etatik 19:00etara – Ellacuria Fundazioan, Bilbon.
Komunikazio politikoari buruzko oinarrizko sarrera teoriko batetik abiatuta, asmoa komunikazio praktikak hurbiltzea da, mezua eraikitzen laguntzen duten ariketen bidez -parte hartzaileen borroka eta aldarrikapenen benetako edukietan oinarrituta-, eta bere komunikazioaren eta zabalkundearen bitartez. Gainera, mezu horri forma emateko modu eta formatuen berrikuspena eta praktika egongo da.
Asistentzia baiestatzeko: [+34] 695789287
Design Studio 2023 SAPL Calgary hitzaldi irekiak
Pezestudiok Calgary unibertzitaterako hiri-interbentzio ekologikoei, parte-hartzailei eta inklusiboei buruz hitz egiten.
Calgaryko Unibertsitateko Hiri Diseinuko Azterlana + Pezestudio
Maiatzaren 24an, hiri-interbentzio ekologikoei, parte-hartzailei eta inklusiboei buruzko Pezestudioren online hitzaldi irekia egin zen Calgaryko Unibertsitateko Arkitektura, Plangintza eta Paisajismo Eskolarako.
Ostegunero, programak hitzaldi bat ematen du mundu osoko bulego berritzaileekin, euren esperientzia eta iritzia partetatzen dutenok:
– Gian Marco Visconti, University of Alberta (Maiatzaren 3a)
– Jokin Santiago, leku studio (Maiatzaren 10a)
– Jan Kattein from Jan Kattein Architects (Maiatzaren 17a)
– Maé Durant Vidal & Elisa De Los Reyes García, Pez Estudio Arquitectura (Maiatzaren 24a)
– Vanessa Kassabian, MVRDV (Maiatzaren 31a)
– Leon Legeland, Gehl – Making Cities, People (Ekainaren 7a)
Ekainaren 7an egingo den azken hitzaldian parte-hartzeko: Zoom.
EKOSISTEMAK23
Euskal Herriko berrikuntza eraldatzailearen ekosistemen ekosistemaren parte sentitzen zareten eragile horiei guztiei dei egiten dizuegu.
IC Kolaboratoriotik, Medialab Tabakalera eta ColaBoraBoraren bitartez, eta Daniel eta Nina Crasso Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Bitartez programaren laguntzarekin.
Ekainaren 8an, 10:15etatik 18:00ak arte, Tabakaleran (Donostia).
Berrikuntzaren inguruko hainbat praktika eta ikuspuntu elkarrekin aurkitzeko, ezagutzeko eta bateratzeko gonbidapena. Nortzuk gara ekosistemen ekosistema honen parte? Zein tipologiarekin eta jarduera eremutan? Zein interes, behar, lehentasun eta itxaropenekin? Zer egiten hari gara? Zein izan daitezke puntu komun batzuk? Nola hobetu ahal genituzke lankidetza-harremanak eta baldintzak? Zer egin dezakegu elkarrekin? …? Eta, arratsaldean, “Zertara doa herritarren berrikuntza? Estatu Espainarreko esperientzien eta kasu praktikoen ikuspegi argigarria”, txostenaren aurkezpena egingo da. Bertan, adibide batzuk ezagutuko ditugu eta gako eta ikaskuntzei buruz hitz egingo dugu.
Lankidetza moduak
Claudia Delsoek emandako lankidetza publiko-komunitarioaren moduei buruzko
prestakuntza saioa.
Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin batera, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Saila bultzatzen du. Koordinatu eta garatzen dute: ColaBoraBora, Komunikatik eta Korapilatzen.
Ekainaren 8a. 9:30etik 11:00etara (saio digitala)
Prestakuntza saio berria, Bherria programaren prestakuntza-lerroa. Oraingo honetan, herritarren eta Administrazio Publikoaren arteko lankidetza egituratzeko eta formalizatzeko moduak ikertu nahi dira. Konplexutasunetik salbuetsita ez dagoen gaia; nahitaez bete beharreko baldintzak, konkurrentzia, herri onurako deklarazioa, araudia eta emakiden iraupena, besteak beste bezala, traba edo berme gisa jaso daitezke.
Horren guztiaren inguruan sakontzeko, Claudia Delso izango dugu gurekin, kultur kudeatzailea eta bitartekaria, 2015-2019 urteen artean, A Coruñako Partaidetza eta Berrikuntza Demokratikoko zinegotzia izan zena.
PAUSALDIBEREAN
Gonbidapen bat kultura eta sormenaren eragile eta langileei (baina ez horientzat bakarrik). Jardunaldi horretan elkarrekin gelditzeko deia egiten dugu.
KARRASKANen Berrikuntza eta Kulturari buruzko IX. Jardunaldi hau GETXOPHOTO jaialdiaren esparruan izango da. 2023an, jaialdiaren gaia ETENA! izango da, gelditzea bezala ulertuta, baina baita beste era batera presente egotea bezala ere.
Ekainaren 15ean, osteguna. Getxoko Punta Begoña Galerietan, 10:00etatik 18:00etara.
Aurten, Berrikuntza eta Kulturari buruzko IX. Jardunaldia dela eta, lasai egoteko eta, une batez, gurekin batera dauden presa, larritasun eta min horietatik libratzeko esperientzia batera gonbidatzen zaitugu. Koreografia baten lehen urratsa. Hitzaurrea. 0 ekintza bat.
II Trobada de Projecte Vitamina
Elkarrizketak zabaltzeko, kutsatzeko eta tresnak garatzeko topaketa berri bat.
Korapilatzen, Komunikatik eta ColaBoraBorak koordinatutako proiektua.
Ekainaren 30a. 9:00etatik 14:00etara. Montesquiuko gaztelua (Bartzelona).
Proiecte Vitaminak sareko tokiko garapena bultzatzen jarraitzen du. Aurtengo prozesua tokiko proiektu esanguratsuen azterketatik (Oriol Homsen laguntzarekin), eta Toki Garapen Integralerako Dekalogoaren garapenetik atera da.
Maiatzaren 5ean, aztertutako proiektuen artean hobekuntzarako interkonexioa bilatzen zuen lan saio bat egin zen. Eta ekainaren 30eko topaketarekin, tokiko eragile eta proiektu berriak -eta kanpokoak- gehitu nahi dira, baita proiektu horiek esartzeko beharrezkoak diren zeharkako eskumenei buruz gogoeta egitea eta ahalbidetzen dituen antolaketa-kultura prozesua gehitzea ere.
Sare sozialetan elkarrizketa jarrraitu dezakezu #projecteVITAMINA -rekin.
Zuntz optikozko sare publiko-komunitarioa Zaratamon
Arrakala digitalak gehien kaltetutako herritarrak konektatzeko zuntz optiko sare publiko-komunitarioa Zaratamon.
EH KOM, Zaratamoko Udala, eta Udalbiltza.
Gabeziak identifikatzeko prozesua, eta jabetza publiko-komunitarioko telekomunikazio sarearen diseinu eta exekuzioa llanda-guneetan arrakala digitalari aurre egiteko, Zaratamoko Udalarekin eta Udalbiltza partzuergoarekin elkarlanean.
“Nola atera post-itetik?”
Mariana Salgadok Txelu Balboa elkarrizketatuko du Diseño y Diásporarako.
Mariana Salgadoren ekimena. ColaBoraBoraren parte-hartzearekin.
Mariana Sagaldok Txelu Balboa lankideari “Diseño y Diaspora” podcast-erako egindako elkarrizketa argitaratuta dago. Elkarrizketan, ColaBoraBoran taldeak lagundu eta dinamizatzeko orientatzeko gako batzuk birpasatu zituzten. Elkarrizketan, sortzeko saioak dinamizatzeko hainbat gako; talde heterogeneoekin inplementatzeko ideia batzuk; proiektuen birpasa; anekdota argigarriak; eta entzumen aktiboa lantzeko gomendioak aurkituko dituzu. Sentitu gabe entzuten diren 50 minutu baino gehiago. Eta, bestela, “2x” geratzen zaizu.
Zuntz optiko sare libreen hedapena Hernanin
Arrakala digitalari aurre egiteko zuntz optiko sare libreen hedapena Hernani Burujabe egitasmoaren baitan.
EH KOM, Hernani Burujabe y el Ayuntamiento de Hernani.
Jabego publiko-komunitarioko zuntz optiko sare libreen hedapena Hernaniko gune zurietan (banda zabaleko Internet estaldurarik ez dauden guneetan) arrakala digitalari aurre egiteko, hala nola, Martindegi landa-auzoan edo Hernaniko alde zaharrean.
Oraindik egin ez baduzu, Wikitokiko ezer ez galtzeko, zure lagunei Wikitokiren hileroko buletinera harpidetzea gomenda ezazu eta ez ahaztu gure sareetan jarraitzea (twitter eta instagram), beti albisteak daudelako.
Zaindu eta laster arte!