Maiatzeko jarduerak eta proiektuak!

Hilabete honetan, Wikitokiko iraupen luzeko egoilarren jarduera eta proiektu batzuk partekatzen ditugu. 

Ikastaro eta aurkezpenekin jarraitzen dugu.

1, 2, 3 Akzio! zikloa: Zer egiten dugu une zailekin?

La Porvenir-ek mota guztietako krisiak gainditzeko erabiltzen duen bileren tresnari buruzko online ikastaroa

La Porvenir

Zoom bidez – maiatzaren 3, 10, 17, 24 – 17:00-20:30

La Porvenir-etik 1, 2, 3 Akzio! zikloa: Zer egiten dugu une zailekin? bigarren online ikastaroa aurkezten da. Bertan, mota guztietako krisiak gainditzeko erabiltzen diren bileren tresnak partekatuko dira.

Gauzak nola egiten diren gustatzen ez bazaizu, ohiko erantzuna baliagarria iruditzen ez bazaizu edo berriz era berean gertatzea nahi ez baduzu, izena eman. Terapiara joateko esan badizute, zoaz. Bakoitzak bere bizitza du eta bere burua zaindu behar du. Psikologo eta psikiatra gehiago kontratatu behar direla iruditzen bazaizu, zure lagunari tratamendua jar dezaioten medikuarengana joateko esaten badiozu, zure auzokidea ospitaleratu egin behar dela uste baduzu, ausartu. Beste erantzun bat izan dezakegu!

Bakarrik edo zuretzat bertan egotea garrantzitsua den pertsonekin etorri dezakezu. Etorri ezin ez baduzu, esan eta grabazioa bidaliko dizugu. 

 Parte hartzeko eta zalantzak galdetzeko ciclos@laporvenir.org-ekin kontaktatu. 

Gehiago jakin

LEONAS liburuaren aurkezpena + Errezitaldi poetikoa + Vermut

“Leonas” liburuaren aurkezpenerako gonbidapena Sareanen. 

Miriam Embara + La Porvenir + Sarean

Maiatzak 13, larunbata, 12:00-15:00 Sarean, Bilbo.

Leonas ezinbesteko aldaketa elkarrekin egiteko benetako kolektibitate baten bilaketa da. Elkarrekin eta dibertsitatean egiteko. 

Nire intimitatea ematen dizut, nahi duzun bezala zurea egin dezazun, aniztasunean bizi garelako. 

Eta La Porvenir Autoedizioekin, LEONAS auzotarren patiotik doalako.

Olaiak dioen bezala: “Leonasen onena plurala da”.

Open Call BBDW23

Modu hedatuan disenatutako jardueren proposamenen deia.

Bilbao Bizkaia Design Week-etatik emandako deialdia, ColaBoraBora komisariatua.

2023ko, maiatzaren 19-ra arte aurkezpena.

BBDWk, Eco-Sistema biurtekoaren barruan, aurtengo edizioa Artikulazioari eskainiko dio. Eta ekosistemako eragileek egindako jarduerak programaren funtsezko zati bat dira. Antolatzen garen moduekin eta diseinua sistemikoari aurre egitera, konektatzera, proposatzera, prototipartzera, lehenestera, indartzera, artikulatzera… bideratuta dagoen proposamekin zerikusia duten jarduerak bilatzen dira. Baina diseinuaren ekosistemako eragile, praktika eta joeren aniztasuna erakusten duten jarduerak ere ongi etorriak izango dira. Hori bai, azaroaren 17tik 26ra bitartean gertatutakoak izan behar dira. 

Gehiago jakin

Oraindik egin ez baduzu, Wikitokiko ezer ez galtzeko, zure lagunei  Wikitokiren hileroko buletinera harpidetzea gomenda ezazu eta ez ahaztu gure sareetan jarraitzea (twitter eta instagram), beti albisteak daudelako. 

Muxuak, apapacho-ak eta mila maiteak!

Zaindu eta laster arte!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *