Uda eta lanarekin, wikitokerrek uztaila jasotzen dute

Uztailan, Wikitokiko iraupen luzeko egoilarren jarduera eta proiektuak partekatzen ditugu.

Artikulu, txosten, topaketa, elkarrizketa, ikerketa eta jarduerekin jarraitzen dugu.

Kooperatibismoa, etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko nazioarteko erreferentzia

Etxebizitza koperatiboa Bartzelonako Etxebizitza Sozialaren Nazioarteko Jaialdian bilduko da

REAS Etxebizitza Taldea Sareen Sarea

Ekainaren 7tik 9ra bitartean Bartzelonan ospatuta

Etzebizitza Sozialaren Nazioarteko Jaialdiaren markoa proiektu kooperatiboak ikusarazteko plataforma izan da, komunitate osasungarriagoak, kolaboratiboagoak, erresilienteagoak eta zaintzaileak bultzatzen dituzten irtenbide integral eskuragarrienak, energia eraginkortasuna eta gizarte, ekonomia eta ingurumen erronken aurrean baliabideen erabilera optimizatzen dituztenak.

Gehiago jakin

Zer da herritarren berrikuntza?

Espainako Estatuan izandako esperientzia eta kasu praktikoen panorama anitza eta argiragarria erakusten duen txostena da.

IC Kolaboratoriotik ekoiztuta. Patricia Horrillk eta ColaBoraBorak eginda. Daniel eta Nina Carasso Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Bitartez programaren bidez. 

Txostena pdf formatuan eskuragarri dago. Ekainaren 8an Tabakaleran (Donostian) EKOSISTEMAK23ren esparruan egindako aurkezpenaren bideoa ere ikusi daiteke. Bertan, bost kasuren parte hartzeak izan ziren: Memoria kolektiboaren digitalizatzailea, Koop SF34, Amoraditas, Makroeolikoak eta Uliako Lore Baratzak. 

Herritarren Berrikuntzak denbora asko darama gizarte erronka desberdinei aurre egiteko duen eraginkortasuna erakusten, baina oso garrantzitsua da bakarrik larrialdi uneei erantzuteko ez ikustea eta arreta eta laguntza gehiago ematea. Horretarako, lehenengo, zer den hobeto ezagutzea onena da, ez teoriaren bidez, baizik eta ulertzeko aukera ematen duten adibide zehatzekin eta praktikan jartzen eta zabaltzea laguntzen duten baliabideekin. Txosten honetan 28 kasu fitxa txikietan aurkezten dira, plataformetan, tresnetan eta topaketetan ordenatutako 46 erreferentzia, baita gakoak eta ondorioak ere. 

Gehiago jakin

Amarí Gilda (2023)

Ikus-entzunezkoen eta gastronomiaren arteko nahasketaren ijitoen kultura ikusezinaren errealitatea ikertu eta hausnartzeko bosgarren edizioa

Diseinua: : Canicca + Nevipen. 2023ko lankidetzak: Véala, Sustraiak, Espacio Txotena

Topaketa maiatzaren 30ean izan zen, eta, gaur egun, itzulerak garatzen ari dira. 

Amarí Gilda (gure gilda calón) Nevipen eta Canicca  ijitoen elkarteak elkarlanean sortutako proiektua da. Urtero, mahai baten inguruan esertzen gara ikus-entzunezkoen nahasketa diseinatzen duen gaia eta ijitoen sukaldaritzaren osagai tradizionalak euskal gastronomiaren formato izarrean birformulatzen dituen pintxo bat partekatzeko. 

Azken edizioan, elkarrizketa Neurtu 2022 (Ikuspegik argitaratua) azterlanaren emaitzetatik abiatuta egin zen. Helburua euskal herritarrek hainbat esparrutan ijitoei buruz dituzten pertzepzioak eta jarrerak ezagutzea zen.

Aurten, Véala proiektura gehitu da ikus-entzunezkoen parteari geruza bat gehitzeko, elkarrizketaren laburpen eta itzulera gisa funtzionatuko duten soinu-piezak sortuz. 

Gainera, 2023ko pintxorako Sustraiaken laguntza izan dugu, goizeko edizio honetarako pintxo gozoa sortu duenak. 

Gehiago jakin

Bilbo Hiria: Munduko Arrozak saio berezia entzungai

Munduko Arrozen 20. urteurrenean, Bilbo Hiria Irratiak gure auzoko hainbat eragile elkarrizketatu ditu. 

Bilbo Hiria Irratia + Wikitoki

Bilbo Hiria Irratiak Mariaren Bihotza Plazatik zuzenean hitz egin du auzoko hainbat agenteekin, gu barne, Wikitoki.

Elkarrizketa osoa entzun eta Wikitoki, gure auzoa eta Munduko Arrozei buruz gehiago ezagutu.

Gehiago jakin

No somos selva virgen

Giza Papilomaren Birusari eta plazer eskubidearekiko harremanari buruzko ikerketa.

Alharca Radio Feminista

Biztanleriaren %80 baino gehiagok bere bizitzako uneren batean kontaktua izan badu (edo izango badu) Giza Papilomaren Birusarekin – GPB,  zergatik hitz egiten da hain gutxi gaiaz? Kezka hori, birusa bezala, gure gorputzean bizi izan zen luzaroan. Hori dela eta, 2022ko urtearen amaieran, GPBrekin bizi ziren emakume, trans eta ez binarioei dei publikoa egin genien. Elkar ezagutu, topatu eta hitz egin nahi genuen. Gure buruari galdetzen genion, batez ere, sexualitatearekin dugun harremanaz horrelako diagnostiko bat jaso aurretik, bitartean eta ondoren. Zergatik gure plazerra da beldur edo gaixotasun egoeretan alde batera uzten dugun lehenengo gauza? Ondoen sentitzen gaituena hori baldin bada!

Gehiago jakin

Hizkuntza bisuala ikerketa parte-hartzailean

Hitz idatzitik harago: Hizkuntza bisuala ikerketa parte-hartzailean

Elkarrizketa Carla Boserman, Andrea Cagua, Federica Ravera, María Ordonez-Cruzekin eta elkarrizketa partekatuekin (Violeta Cabello, Paula Zuluaga -Guerra, Paula Novo, Marcela Brugnach, María Mancilla García eta Josune Urrutia).

2023ko uztailaren 10a – 14etatik 16etara CEST – online Zoom

Hau arte-zientziako ikerketa kolektiboko prozesuen inguruko elkarrizketa gune baterako gonbidapena da, sorkuntza prozesuetan hizkuntza bisualak erabiltzearen garrantzia azpimarratzen duena. 

Sortzaile feministekin egindako topaketa da, non ikerketa gorpuzteko moduei buruzko erronkak, aukerak, sentipenak eta esperientziak aztertuko dira. 

On-line saioa

TOPAKETA WIKITOKI

Aurten, gure urteroko Topaketa ospatzen geundela eman diogu ongietorria udari. “Nola elkarrekin lan egin?” izan da batu gaituen leloa.

Koskari oso ikuspuntu anitzetatik heldu diogu. Estruktura eta Koop izaera bezalako gai mamitsuak batetik eta nortasun kromatikoa bezelako oparitxoak bestetik.

Garrantzi berezia eman diogu elkarrekin lan egitearen alde emozional-erlazional-pertsonalari.

Eta aurreko dena borobiltzeko, Wiki-txikien bisitaz, solstizio-su, dantzaldi, paseo ta txonbo zipristinez alaitu dugu guztia.

Oraindik egin ez baduzu, Wikitokiko ezer ez galtzeko, zure lagunei  Wikitokiren hileroko buletinera harpidetzea gomenda ezazu eta ez ahaztu gure sareetan jarraitzea (twitter eta instagram), beti albisteak daudelako. 

Zaindu eta laster arte!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *