< Nortzuk gara itzuli

EH kom

Website
ehkom.eus
Twitter
@https://twitter.com/eh_kom
Email
info@ehkom.eus
Profile

EH kom irabazi asmorik gabeko kooperatiba integrala da, lankidetza publiko-komunitarioan oinarrituta Euskal Herrian telekomunikazio-sare irekiak eratzeko eta kudeatzeko jaio dena. Gure asmoa herritarrak, erakunde publikoak eta bestelako eragile komunitarioak inter-konektatzea da, berauen arteko elkarlana sustatuz eta baliabideak eta zerbitzu teknologikoak partehartzaile guztien artean partekatuz.

Bestalde, gaur egun telekomunikazioen arloan dagoen oligopolio-egoera kontuan hartuta, egitasmo honen xedea interes korporatiboekiko menpekotasuna apurtu eta Euskal Herri burujabea eraikitzea da. Euskal herritarroi azpiegitura propio bat emanez, desberdintasun sozioekonomikoen eta zentro-periferia dikotomiaren ondorioz sortzen den arrakala digitala ezabatzea bilatzen dugu.

Gainera, EH kom egitasmoak tokiko garapen burujabearen alde egiten du apustu, eta sortzen diren telekomunikazio-sareak gobernantza-eredu lokal eta demokratikoan kudeatzea bultzatzen dugu, horretarako eratutako eta formatutako talde herrikoien bidez. Izan ere, uste dugu herritarrek, erakunde publikoek eta tokiko eragileek zeresan handia daukatela beren herrian garatzen diren proiektuen inguruan, eta irmoki defendatzen dugu burujabetza lortzeko bidea atzerriko entrepresa handiekiko dependentzia amaitu, eta bertatik bertara kudeatutako azpiegitura propioak eraikitzea dela.

Wikitokin erakunde honen parte diren pertsonak EH kom

Beñat Azkargorta Mintegi

Prestakuntzaz ingeniaria (Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra (UPV-EHU, Bilbo) eta Master of Science of Electrical & Computer Engineering (IIT, Chicago)) eta Ekonomia

Read more