Wikitokin berri gehiago ditugu!

Hona Wikitokiko epe luzeko egoiliarrek azaroan zehar abian izango dituzten ekintzak eta prozesuak.

Hilabete honetan buru belarri gaude proiektu anitzekin, zenbait gai lantzen dituztenak, hala nola, elkarlana, topaketak, ospakizunak, mintzategiak eta diseinu asko!

Abierto por Obras. Habitar el Palacio.

Autoeraikuntzari buruzko jardunaldiak Palacio del Cerezo jauregia eginkizun anitzeko azpiegituraz ornitzeko, zenbait ekintza gara daitezen.

Canicca eta Jerteko Bailarako Mankomunitatea Carasso fundazioaren babesarekin eta Bailarako biztanleen laguntzarekin.

Palacio del Cerezo. Valle del Jerte. Extremadura

Habitar el Palacio proiektuak aurrera jarraitzen du urrats sendoekin; bere hirugarren laborategia lortu du, “Jauregia habitatzera” zuzenduta dagoena inoiz ez bezala.. Espazioaren behar fisikoak aztertu dituen prozesuaren ondoren, ordua heldu da beharrezko azpiegiturez hornitzeko, Palacio del Cerezo jauregia biziz beteko duten ekintzak gara daitezen. 

Bailarako biztanleen laguntzarekin altzari funtzioaniztunak diseinatu dituzte, behin eraikita beharren arabera zenbait elementutan eraldatzeko gaitasuna izatearen erronka dutena: harmailetan, mahaitan, eserlekutan, erakusmahaitan, standetan azoka txikientzat, taberna barran, etab.

Ezagutu kontu gehiago “Habitar el Palacio”-ri buruz

Topaketak: E-kin, diseinua ahizpatasunez

Euskal Herrian emakumeen komunitatea sortu nahi duen proiektua, arkitekturaren, hirigintzaren eta diseinua parekideagoak eta feministagoak izan daitezen.

Antolatzailea: Mundo Ivaginariok eta Wikitokik. 

Laguntzaileak: COAVN, BBK Kuna. Finantzatzaileak: DFB, Emakunde eta Wikitoki-Sorgune GV.

Itzulketa eta feedback saioa online – Azaroaren 10ean, ostegunean, 11:00etatik 12:00etara.

Urriko topaketak oso sentsazio onak utzi zizkiguten, baita “Erlazionala” lehenengo saioan eman ziren hausnarketa ere. Saio ireki honetan itzulketa eta feedback bat egongo da, zeinean urrian bertaratutakoek eta bertaratu ez zirenek parte hartzeko aukera izango duten.

Saio irekia online hemen

Bigarren topaketa Wikitokin – Azaroaren 23an, ostegunean, 17:00etatik 19:30etara.

Talde autoerrekonozimendu eta diseinu feministako prozesuari jarraipena emango diogu, garatutakoari geruzak gehituz, eta loturak, erreferentziak eta proposamen berriak eginez. 

Hortik abiatuz, komunitatea eraikitzen jarraitzeko aukerak, erronkak eta hurrengo urratsak zehaztuko ditugu.

Izena eman

+ info

Adimen kolektiboa proiektu parte-hartzailetan: Nola hobetu dezakegu?

Amalio Reyren Adimen Kolektiboari buruzko liburuaren aurkezpena eta arkitektura parte-hartzaileen diseinuari buruzko tailerra.

BBDW22ren testuinguruan, Wikitokiren eta ColaBoraBoraren eskutik.

Azaroaren 18an, ostiralean, 11:00etatik 14:00etara.

Lan saio bat izango da Amalio Reyrekin batera Adimen kolektiboaren kontua zer den hobeto ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko, hainbat erronkari konponbide hobeak topa ditzazun zure auzoan, lanean edo koadrilan.

Aukera izango dugu geure buruari galdetzeko Adimen kolektiboko prozesuak nola hobetu ditzakegun eta zeintzuk diren diseinuaren gakoak hori lortzeko.

Topaketak izaera teoriko-praktikoa izango du eta parte-hartzean, elkarrizketan eta trukean ardaztuko da. Bi atal izango ditu: “Inteligencia Colectiva ¿Qué ocurre cuando hacemos cosas juntos?” liburuaren aurkezpena eta arkitektura parte-hartzaileri buruzko tailerra, zeinean Adimen kolektiboaren irizpideak eta oinarriak erabiliko diren. 

+ info

Berrikuntza eta Kulturari buruzko VIII. Jardunaldia

Aurten, 2022an, Karraskanek 10 urte bete ditu. 

Urriaren 27an, ostegunean, 10:00etatik 16:00etara Romo Kultur Etxean.

Hamar urtez hausnarketarako espazio komunak eta elkar ezagutzeko, laguntzeko eta hazteko topaketak sortzen. Aurtengo jardunaldiaren gaia sareko lana eta elkarlana izan zen.

Aurreko urteetan bezala, erreferentziako ekimenak egon ziren jardunaldiaren gai nagusiaren inguruan. Baita festatxo bat ere hamargarren urteurrena ospatzeko.Gehiago ezagutu Karraskan-en inguruan.

Bilbao Bizkaia Design Week 2022: Erresonantzia

Diseinuaren eta sormenaren ekosistemaren entzute aktiboa, aniztasunaren, lankidetzaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik.

Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatua. ColaBoraBora izango da komisarioa.

Azaroaren 17tik 27ra, Bilboko eta Bizkaiko hainbat tokitan.

Erresonantziarekin, Bilbao Bizkaia Design Week #BBDW22-k sormenaren ekosistema aditzeko eta profesionalen, erabiltzaileen eta diseinu beraren oihartzunak itzultzen digunari adi egoteko deia egiten digu.

Hiru ekintza izango dira hariak:

“Belarrirekia” non Adimen kolektiboa, zentzumen-esperientziak, soinu-artea eta lekuko lan-esperientziak berriro nahastuko diren.

“¿Qué podemos hacer juntas?” batera gertuko testuinguruan dauden aukerak eta beharrak lantzeko topaketa.

“Disoinua”, “diseinuak” zein soinu duen eta gure bizitzetan nola agertzen den jorratzen duen ikerketa-erakusketa.

Gainera, berrogeita hamar ekintza baino gehiago egongo dira; ziur baten batek liluratuko zaituela.

+ info

“Stop psiquiatrización en las aulas” mintzategi-zikloa

Online elkarrizketak ikastetxeetako psikiatrizazioaren arazoari buruz aritzeko.

Antolatzailea: La Porvenir-en Hezkuntza Nodoa

Zoom bidez: Azaroak 10, 17 eta 24, osteguna, 19:00etatik 21:00etara eta abenduak 1, osteguna, 19:00etatik 21:00etara.

 “Stop psiquiatrización en las aulas” zikloaren lau topaketetan zera jorratuko da: ikastetxeetako psikiatrizazioaren arazoa, zergatik eta nola ekidin eta egoera zailen aurrean erantzuteko aukerak.

Oraingoan irakasleri, orientazio talderi, atezainei, administraritza-langileri, garbiketa‑langileri, gazteri, gurasori eta hazkuntzan esku hartzen duten beste pertsoneri zuzenduko dira topaketak. 

Eta gertatzen den horretan zein gerta lezakenean partaide dela ohartzen den pertsona orori.

*Prekarietate ekonomikoko egoeran bazaude, ez dadila eragozpenik izan, idatziguzu!

Zalantzak badituzu, idatzi helbide honetara: ciclos@laporvenir.org

Izena eman
Ezagutu gehiago La Porvenir-eri buruz.

Hiri jasangarriak gailua: BBK ODS Eguna

GJH 11 Gailu interaktiboa Hiri eta Komunitate Jasangarriak.

Antolatzailea: Pezestudio eta BBK

Urriko 29tik aurrera

Hiri jasangarriak gailuak modu publikoan honi buruz hausnartzea proposatzen du: “Nola diseinatu eta eraiki hiri inklusiboagoak, seguruagoak, erresilienteagoak eta jasangarriagoak?”

Sormen kolektiboko gailua BBK ODS Egunean antolatutako hamazortzi ekintzetako bat izan zen 2030 Agenda Bizkaiko biztanleri hurbiltzeko helburuarekin.

BBK ODS Eguna urriaren 29an ospatu zen, BBK Kunaren irekieraren urteurrenaren egun berean. BBK Kuna gizarte berrikuntzarako espazioa da, GJH ardatz gisa dituena. Gailuak abian jarraitzen du eta esteka honen bidez parte hartzeko animatzen zaituztegu esteka honen bidez!

Talde-prozesuak erraztea euskaraz

Talde-prozesuak errazteko oinarrizko maila abian da euskaraz 2022-2023 ikasturterako. Iifacek bermatutako prestakuntza da, 150 ordukoa, Bilbon eta Donostia burutzen dena.

iiface, Wikitokiri lotutako proiektua.

Asteburu bat hilero, 2022ko urritik 2023ko maiatzera arte Wikitokin eta Teila Fabrikan.

IIFACEren prestakuntza-proposamenaren helburua zera da: pertsonak gaitzea erraztatzaile baten eginkizunak burutu ditzaten. Prestakuntza ibilbideak barne hartzen ditu errazteko hainbat marko teoriko, ikuspuntu, tresna eta teknika. 

Horrela, pertsonek gaitasunak eta trebetasunak lortzen doaz, talde baten, enpresa baten, erakunde baten edo beste talderen baten kudeaketa eta funtzionamendua laguntzen dutenak.

Bereziki gogotsu gaude, talde batek prestakuntza hau guztiz euskaraz egingo duen lehenengo aldia da eta.

+ info

DibujaTolRato

Marraztea gustuko duzu eta Bilbon bizi zara? Hau zure taldea izan daiteke.

DibujaTolRato, Wikitokiri lotutako proiektua.

Astelehen guztietan, arratsaldez, 18:30etatik 20:30etara, Bilboko zenbait tokitan.

DibujaTolRato talde irekia eta autokudeatua da, marrazketaren zale amorratuz osatuta dagoena. Marraztearen bidez euren artean eta inguruko komunitaterekin harremanetan jartzen dira.

Wikitoki kanpamentu nagusia da, egoitza gisa, kolektiboa barne hartzen duena. Topaketak San Frantzisko auzoari eta bere inguruari buruz izan ohi dira. Erabakiak taldean hartzen dira; hortaz, euren beharrak eta desirak sortu ahala antolatzen dituzte.

Azaroan hemen marraztuko dute: Rocio Arayaren tailerrean, Munduko Medikuetan, Wikitokin eta Jota cerámica creativa tailerrean.
Bat egin nahi baduzu, elkarreratzeak aldizka argitaratzen dira agenda honetan.

Calx etxeak

Kareko, zurezko eta kanaberako etxebizitzen argitalpena.

Pezestudio

Elkar ukitzen diren bi etxe dira, lekuko materialen eta paisaiaren arteko elkarrizketa, gardentasunen eta itsasoaren ikuspegiaren artean ibilbide bertikalean. Bertatik Pachacámac uharteak ikus daitezke, itsas txori espezie ugariren habitata direnak eta aniztasun biologiko handia dutenak Peruko itsas-kostalde ekosistemetan.

Proiektuak garrantzia du naturarekin duen harremana dela eta, lekuko materialak erabiltzen baititu: karea, banbua eta egurra, eragin txikiko materialak klimaren eta lekuko mugimendu sismikoen aurrean erresistentzia dutenak. Proiektua Ecohabitar aldizkariaren azalean agertu da berriki eta Archdailyn argitaratu da, besteak beste.

Ezagutu aldizkaria

+ info

Euskaraldia

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Wikitoki Euskaraldiko Arigune izango da!

Wikitoki Euskaraldiaren parte izango da.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ekingo diogu Wikitokin euskara sustatzeari.

Wikitoker guztiek ez dugu euskara ulertzen eta hitz egiten, baina gero eta gehiago gara, komunitateko 15 lagunek modu aktiboan Belarriprest edo Ahobizi moduan parte hartuko dugu ekimenean, Wikitokiko egunerokoan euskara erabiliz. 5 arigune izango ditugu Wikitokin, 5 lantalde ezberdinetan euskara izango da gure komunikatzeko modua.

+ info

Tailerra: Eta zu, nola saltzen duzu zeure burua?

Tailer honetan, salmenta-argudioak garatzen eta zure desberdintze-elementuei balioa ematen ikasiko duzu.

Goratuz Kooperatiba txikien sarea.

Azaroaren 22an, asteartea 16:00etatik 18:00etara.

Ekonopolo. Harrobi plaza 4, 1. Bilbao

Salmenta-argudioak garatzen eta zure elementu bereizgarriak baloratzen ikasiko duzun tailerra.

Kooperatiba bakoitzaren errealitatea kontrastatu dezaken jardunaldi parte-hartzailea da eta hortik irten ahal izateko “entregagarriekin”; hau da, salmentarako estrategia bat.

Honetaz hitz egingo dugu:

– Zure balio-proposamena eta emoziotik bereiztea: Zergatik, nola eta zer.

– AIDA erabiltzea zure argudioetan.

– 20 segundu, 140 karaktere.

– Galderetan oinarrituta entzun.

Tailerra Aken Kooperatibako Aitor Eskerrak emango du

Izena eman

Beraz, atera zure agenda eta idatzi hurrengo ekintzak: jardunaldiak, erakusketak, topaketak, tailerrak eta askoz gehiago. 
Oraindik egin ez baduzu, gomendatu zure lagunei hilean behingo aldizkarira harpidetu daitezela, Wikitoki orbitako ezer gal ez dezazuen. Bestalde, gogoratu gure sare sozialak jarraitzea (twitter eta instagram), berri ugari baitaude.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *