E-kin, diseinua ahizpatasunez – Bigarren topaketa: EKITEA. Esperientziak eta partekatutako balioak

Gure bigarren topaketarekin jarraituko dugu, aurrera!

Aurtengo urriaren 27an, gure lehenen E-kinen topaketan egon ginen elkar ezagutzen, ber-ezagutzen, entzuten eta ehuntzen gauden sarearen lehenengo puntadak ematen, komunitate bihurtzea nahi duguna. 

Proiektua ezagutzen ez baduzu, lasai egon, gure bigarren topaketara gerturatu zaitezke eta laburbildu diezazukegu E-kin, diseinua ahizpasatunez Mundo Ivaginariok (Zirikatuz Feminista Taldea) eta Wikitokik sustatutako proiektua dela, euskal lurraldeetan arkitektura eta diseinuaren arloan dauden emakumeen komunitate bat sortzeko. Proiektu honen helburua arkitektura, hirigintza eta diseinuaren sektoreak eraldatzeko elkar-zaintza eta elkar-laguntza sareak osatzea da, parekideagoak eta feministagoak izan daitezen.

Topaketa horien asmoa da zaintzarako une eta guneak izatea, sostengurako espazio osasuntsu, seguru, ahizpatasunez beteak eta atseginak. Parte-hartzea laguntzeko, zaintzen espazio bat izango dugu ere. Talde-hausnarketarako espazioa izango da zeinean diseinua eta arkitektura feminista jardunbide eta emaitza “gauzatu” gisa zer den jorratuko den. Nola bereiz genezake zer den diseinu/arkitektura feminista eta zer ez?

Lehenengo topaketa BBK Kunan egin genuen, orain Wikitoki bisitatzeko txanda heldu da Bilboko San Frantzisko auzoan. Bertaratutako guztion artean esperientziak eta proiektuak partekatuko ditugu. 

  • Topaketa 2: EKITEA. Esperientziak eta partekatutako balioak
    • Azaroaren 23an 17:00etatik 19:30etara
    • Wikitoki. Harrobia plaza 5, 2º, San Frantzisko.

Talde autoerrekonozimendu eta diseinu feministako prozesuari jarraipena emango diogu, garatutakoari geruzak gehituz, eta loturak, erreferentziak eta proposamen berriak eginez. Hortik abiatuz, komunitatea eraikitzen jarraitzeko aukerak, erronkak eta hurrengo urratsak zehaztuko ditugu.

Sarrera atsegina eta doakoa izango da eta lekuak mugatuak; beraz, eman izena lehenbailehen!

Lehen saioa:

Leave a Reply

Your email address will not be published.