Wikiriki 2022 egonaldien hasiera amaitu da

Wikiriki 2022 egonaldien hasiera amaitu da

2022ko urtarrilean, Wikitokitik abian jarri genituen Wikiriki egonaldiak, ikerkuntzaren, sorkuntzaren eta sormen aplikatuaren inguruan aritzen den pertsona zein kolektibo guztientzat irekitako egonaldien deialdia. Deialdia 2021eko irailean jarri zen abian eta kanpainan bertoko, nazio-mailako eta nazioarteko 43 proiektuk izena eman zuten. Proiektuak, batez ere, Euskaditik eta estatutik heldu arre, beste lekutatik ere heldu ziren, hala nola, Buenos Airesetik, Caracasetik eta Mexiko Hiritik.

Wikiriki bi fasetan garatu da, 2021ekoa “La casa de Agara”, “Soundtechxtures” eta “Wikisoinuak” egonaldiekin; eta bigarrena, 2022an abian jarri zena. Azken faserako, “Elkarrekiko liburutegia” eta “Non dago nire etxea?” proiektuak hautatu ziren, zeinek Wikitokin izandako ibilbide luzeari amaiera eman dieten ekainean.

Wikiriki se ha desarrollado en dos fases, la de 2021 con las residencias de La casa de Agara, Soundtechtures y Wikisoinuak, y la segunda iniciada en 2022. Para esta última fase se seleccionaron el proyecto de Biblioteca recíproca y el de ¿Dónde está mi casa?, los cuales han concluido este mes de junio en Wikitoki el comienzo de un largo recorrido.

Raquel Meyers y Arkaitz Saiz Elkarrekiko liburutegia proiektua abian jarri zuten. Raquel Meyers ediziplina anitzeko artista da, eta teknologia zaharkituekin (teletestua, faxa eta Commodore 64a) mekanografia hedatu gisa definitzen du bere praktika. Bestalde, Arkaitz Saiz argazkilaria da eta argazkigintzako zein bideo proiektu pertsonalak eta merkataritza- eta argitaratze-proiektuak konbinatzen ditu.

Proiektu honek Elkarrekiko liburutegia [Interdependence Library]’ sortzea proposatu zigun, “gauzen liburutegien [libraries of things]” eta “Artoteken” (arte-liburutegien) espirituaren oinordekoa dena; baina, ikuspuntu garaikide batetik eta zaintzari buruz hausnarketa kritikoa egiten, objektuez gain, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako baliabide materialak, gaitasunak, estimuak, jakintzak eta ezagutzak kolektibizatzen dituena. 

2021eko abenduan, egoiliarrek Wikitokirekin harremanetan jarri ziren harremanen prozesu luzea hasteko gogotsu baitzeuden. Hitz egiozu auzoari, Wikitokik 2021eko Gau Irekiaan proposatutako ekintza; Raquelek eta Arkaitzek esku hartu zuten lehenengo ekitaldia izan zen, zeinean euren laguntza eta baliabideak eskaini zituzten ekintza aberasteko. Ondoren, Hitz egiozu auzoari ekintzan bezala, Loturak jaialdian ere parte hartu zuten Robotecaren eskutik, baita Koop SF34ren Kamaga Influencers kastinean edo Aldaxka trukean ere. Beraz, egoiliarrek euren interakzio guztiak erabili dituzte sarea sor dezaketen harremanak sortzeko. de 2021, fue el primer evento en el que Raquel y Arkaitz se integraron aportando su ayuda y medios para enriquecer la actividad.

Prozesu horretan aurkitutako fitxategi, objektu, argazki eta topaketa guztiek lekua dute orain La Carritan, Elkarrekiko liburutegia gauzatu den gurdian. La Carrita Recrea2eko Betik diseinatutako eta sortutako pieza da; jasotako fitxategia gordetzeko zein, goialdean, teletestuaren pantaila izateko balio duen gailua. Auzoko teletestua Raquel Meyersek garatutako proiektu honen zati garrantzitsua da ere. Teletestuaren eskutik, nazioarteko ibillbide luzea burutu duen artista da Raquel. Egonaldiaren emaitzak webgunean ikus ditzakezue.

Maiatzaren 26an Elkarrekiko liburutegia aurkeztu genuen Wikitokin. Aurkezpenera, lanaren prozesuan esku hartu zuten zenbait pertsona gerturatu ziren; gainera, teletestua parte-hartzailea den zerbait bihurtzeko asmoarekin, Raquelek, maiatzaren 31n, teletestuari buruzko tailer irekia irakatsi zuen, zeinean teletestuan nola marraztu eta telebistan nola txertatu irakatsi zuen.

Gaur egun, La Carrita Wikitokin dago, baina auzoko zenbait espaziotik mugituko da. Halaber, Elkarrekiko liburutegia proiektua ez da amaitu, aurrera egiten duen proiektua da, denboran zehar auzoan gertatuko diren kontuez berrelikatuko dena.

Bestalde, Non dago nire etxea? proiektua, Gema Marín Méndez, ek proposatutakoa, abian jarri zen ere. Bere autorea arkitektoa eta artista bisuala da; gainera, ikerkuntza artistikoa eta jardunbide kulturala batera egiten ditu genero eta queer politiken ebakipuntuan.

Non dago nire etxea? Ikuspuntu queer batetik, etxearen esperientziari buruz talde-hausnarketa lortu nahi duen proiektua da, topagune bat sortzeko, zeinetik bizipenak partekatu eta etorkizun posibleak proposatzeko familiaren, etxearen edo etxea bizitzearen inguruan Wikitoki komunitatearen testuinguruan.

COVID-19ren hasieratik, ‘espazio segurua’ kontzeptua birusa ez zabaltzeko neurri egokiak hartzen diren espazioen osasungarritasuna eta garbitasuna bermatzeko etiketa gisa erabili da. Hala ere, disidenteentzat, ‘espazio segurua’ kontzeptua funtsezko elementua zen kideen artean eta eguneroko biolentzietatik at harremanetan jartzeko tokiak bilatzeko orduan. Zentzu horretan, konnotazio queer horiek galtzearen ondorioz, harremanetan jartzeko espazioak mugatzeaz gain, etxea normalizatu da bizitzeko espazio seguru bakar gisa, kontuan hartu gabe gutako askorentzat kontrako eta etsai-espazio bortitz bati aurre ematea dakarrela, gure osasun mentalean eragin zuzena duena.

Premisa horietatik abiatuta, ikerketa honek honakoa proposatu zion Wikitokiri: etxea eta etxe-esparrua ulertzeko moduei buruzko hausnarketa, talde-iraulketaz abiatuta, jarrera ez hegemoniko batetik eta inposatutako kultura-mandatuez haraindi. Asmoa zera izan zen: Wikitoki disidenteentzat espazio seguru bihurtzea eta etxearen inguruan elkarrizketak ezartzea. Besteak beste, familia instituzio gisa, bikote monogamoa, etxeko indarkeria, bestelako erreferenteen gabezia, lagunak, queer utopiak dira bateratze-lan honetan atera litzatekeen hainbat gai, talde-kontakizuna sortzeko eta beste ahots bati lekua emateko, zeinek Wikitokira lotutako eragileen sarea hedatzen duten.

Non dago nire etxea? prozesuan, Gemak ondorengo topaketa irekiak antolatu zituen: Babeslekua bilatzen, leku seguruak sortzea edo topatzea, etxea potentzialitate politikoko leku gisa hartzea eta etxean sortzen ditugun loturak eta intimitateak kontzeptuen inguruan gogoeta bat egiteko eta gure esperientziak partekatzeko; Barruko espezieak, etxeari buruz hausnartzen jarraitzera gonbidatzen zuen tailerra, etorkizuneko iruditeriak batera sortuz, bizitzeko beste modu batzuk aztertzeko aukera emango zuena; eta azkenik, Oroimenak eta etxe-performatibitateak tailerra, zeinean parte-hartzaileek aukera izan zuten puska, kontakizun, istorio, objektu txiki bat agerian jartzeko; batera talde-oroimeneko gailu bat ehotzeko.

Ekainaren 14an, Non dago nire etxea? Proiektuaren azkeneko aurkezpena ospatu genuen Wikitokin. Aurkezpenean artistak prozesuan zehar landutako materialaren eta hausnarketen atzerabegirakoa egin zuen. Horien emaitzak webgunean ikus ditzakezue. Gainera, Gemak aitortu zuen laster aukera izango dugula Fanzine bat ikusteko, prozesuaren pentsamendu guztiak jasoko dituena.

Egonaldi bientzat, jarraituko duen ikerkuntza-ibilbide luze baten hasiera izan da Wikiriki, eta Wikitokitik prozesu horiek zertan amaitzen diren ikusteko zain gaude. 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *