< Jardueretara itzuli

Elkarrekiko liburutegiaren aurkezpena

Elkarrekiko liburutegia [Interdependence Library]’ proiektuaren asmoa Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen aniztasun kulturala dokumentatzea eta gure auzokideen objektuak, baliabide inmaterialak, gaitasunak, estimuak, ezagutzak eta jakintzak kolektibizatzea; baita euren herrialdeen jatorria, kulturak, erlijioak… ere ikuspuntu garaikide batetik eta zaintzari buruz hausnarketa kritikoa egiten. Ikuspuntu teorikotik zein praktikotik.

Proiektu hau, Raquel Meyers eta Arkaitz Saiz egiten egon diren egonaldia, amaitzeko bidean dago. Proiektu honi amaiera emateko bi ekintza proposatu dizkigute artistak; lehenengoa hurrengo ostegunean izango da, maiatzak 26 arratsaldeko 18:30etan. Topaketa honetan egonaldiaren aurkezpen bat egingo digute lortu dituzten emaitzak erakusteko eta esperientziak zabaltzeko.