E-kin, diseinua ahizpatasunez, bazatoz?

Mundo Ivaginariok (Zirikatuz Feminista Taldea) eta Wikitokik sustatutako proiektua, euskal lurraldeetan arkitektura eta diseinuaren arloan dauden emakumeen komunitate bat sortzeko. Proiektu honen helburua arkitektura, hirigintza eta diseinuaren sektoreak eraldatzeko elkar-zaintza eta elkar-laguntza sareak osatzea da, parekideagoak eta feministagoak izan daitezen.

Horretarako, zaintzarako une eta guneak sortzea proposatzen dugu, sostengurako espazio osasuntsu eta atseginak. Bertan, emakumeek egindako eta balore feministak dituen diseinuaz kolektiboki hausnartuko da, sektoreko dinamika patriarkalak identifikatu dira, proiektu eta ekimenak ikusaraziko dira eta komunitatearen hurrengo urratsak emateko usteak partekatuko dira.

Bi topaketa antolatzeko asmoa dugu:

  • 1. topaketa: Urriaren 25etik 27ra.
    Talde autoerrekonozimendua diseinu feministaren eta sektoreko dinamika patriarkalen inguruko hausnarketa kolektiboaren bidez: abian dauden ekimenak partekatzea, genero-desberdintasunak sektorean eragindako dinamikak eta ondorioak antzematea, eta kontzeptuak eraikitzea.
  • 2. topaketa: Azaroaren 21etik 23ra.
    Talde autoerrekonozimendu eta diseinu feministako prozesuari jarraipena emango diogu, garatutakoari geruzak gehituz, eta loturak, erreferentziak eta proposamen berriak eginez. Hortik abiatuz, komunitatea eraikitzen jarraitzeko aukerak, erronkak eta hurrengo urratsak zehaztuko ditugu.

Bi saioak Bilbon garatuko dira (espazioa zehazteke).

Gustatuko litzaizuke ekimen honen aurrerapausuekin bat egitea edo jakinaren gainean egotea? 

Bete ezazu hurrengo GALDETEGIA:

Lanean jarraituko dugu eta laster elkar ikustea espero dugu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *