Ze prestatu dute Wikitokerrak 2022ko martxorako?

Wikitokiko iraupen luzeko egoiliarrek hilabete honetan lantzen ari diren proiektuak eta jarduerak partekatzen ditugu:

Agararen Etxea, Sigma proiektuaren jokua

Antolatzailea: Wikitoki + Proyecto Sigma

Data: 3 y 5 de marzo

Ordua: 19:00-20:30/17:00-19:00

Lekua: Wikitoki

Sigma proiektua, Sofía Hurtadok eta Juan J. Glez de Lenak osatzen dutena, Wikiriki 2021en deialdian hautatu zen Errealitate Alternatiboko Jokoen (ARG) eta bizikidetzaren eta lotura afektiboen arteko konexioak ikertzeko egin zuten proposamenagatik.

Agararen Etxea, zer motatako jokua den, zer lortu nahi duen eta zer lortzen duen partekatzeko asmoz, topaketa ireki bat prestatu da martxoaren 3an 19:00etan Wikitokin. Bertan, Sofiak eta Juanek prozesu honetan garatu dituzten gogoetak eta emaitzak partekatuko dituzte. Gainera, martxoaren 5ean, aurkezpenaren ondoren, Sigma proiektuak Agararen etxea ekarriko du Wikitokira jokua martxan jartzeko. Egun honetan etorkizun luzea duen joku honen lehenengo partida jolastuko dugu.

+info

Performancea Sound Techxtures-en eskutik

Wikitoki + Javier Salutregui

Tokia: Wikitoki

Ordua: 18:00

Data: 2022/02/24

2021eko azaroan, Wikiriki deialdian hautatua izan ostean, Sound Techxtures proiektuak hasiera eman zion bere egonaldiari. Sound Techxtures Jose Javier Salutregui Paciosek bultzatutako proposamena da, musika eta soinu esperimentala gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzeko xedea duena.

Otsailaren 24an, proiektua itxi zuen topaketa ospatu zen Wikitokin. Ekitaldi horretan, Javierrek performance bat burutu zuen Urretabizkaia Txarangarekin batera, zeinean hiru auzotan jasotako ikus-entzunezko materiala eta instrumentu gisa hondakinak erabili zituen zuzeneko soinu-orkestra bat konbinatu ziren. Performancearen ondoren, Javierrek Sound Techxturesen prozesua eta ondorioak partekatu zituen, eta gainera, bertaratutako pertsona guztiek aukera izan zuten soinu esperimentaleko jardunbide batean parte hartzeko.

+info

“Hablamos de psiquiatría. El emperador va desnudo” zikloa

La Porvenir

Zoom bidez (19:00 – 21:00)

03/15 Pues ve a terapia!

03/29 Cómo quieres el ingreso, ¿voluntario o involuntario?

Zoom bidezko lau solasaldi, 2 orduko iraupena izango dutenak eta zeinetan psikiatriaren gurpilean sartzeak sortzen dituen tranpei eta nahigabeei buruz arituko garen. Oraingoan, zure lagunari, senideari, auzotarrari, eskolaz kanpoko ekintzen kideari, edozerren irakasleari, ez dakienari eta interesa dakiokenari eskaini nahi dizkiegu topaketa hauek. Gure asmoa da mundu osoari kontatzea, pertsona orok jakin dezatela!

Izena emateko jarri harremanetan hemen: ciclos@laporvenir.com

*Prekarietate ekonomikoko egoeran bazaude, ez dadila eragozpenik izan, idatziguzu!

+info

Gau Irekia 2021eko zatitxo bat

Wikitoki + Wikisoinuak + Dibujatolrato + Sarean

Abenduan Gau Irekian burutu genuen esperimentuaren entzumen emaitza da hau, zer esan zion komunitateak auzoari?

Gau Irekia 2021 

Zer esango zenioke auzoari?

Laudorio bat bota iezaiozu, abesti bat abestu iezaiozu, oroimen bat kontazazu… mikro irekia! Wikisoinuak proiektuak sortutako entzumen sarrera honek 2021eko abenduaren 11n Wikitokin garatu genuen ekintzaren emaitza erakutsiko dizu. Pertsonak bakarrik eta lagunduta heldu ziren, eta auzoa durrundarazteko esperimentu honetan parte hartu zuten. Arte soinudunetik eta marrazketatik, “Dibuja Tol Rato”-rekin batera, abiatutako ekimena, helburu zirkularrarekin eta denbora errealean, Bilboko Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoko, haiei buruzko eta haientzat mezuak erregistratzen eta zabaltzen ahalegindu zena.

Zein soinu dute gure gorputzek? Tailer esperimental soinuduna

Lorna Biermann López + Ecuador Etxea

2022ko martxoak 5, larunbata.

10:00etatik 14:00etara.

Ecuador Etxean: Botikazar Erribera kalea, 21. Bilbo.

Zenbait gorpuztasunen inguruko soinu-kartografien entzumen esplorazioa.

Espazio esperimentala izango da, gure gorputzak eta gure gertuko ingurunea aditzeko hurbilketa. Audioa baino ez dagoenean gure iruditerian kargatzen ditugun irudien inguruan hausnartuko da, belarriak garbitzearen bidez. Jarraitzeko, soinuak grabatzeko eta esploratzeko ariketa praktikoa burutuko da eta amaitzeko, gorputz soinudunen album entzungarria egingo da.

Doako parte-hartzea. Eman izena aurrez aurretik info@ecuadoretxea.org helbidean.

Leku-kopuru mugatua.

*Eraman mugikorra soinua grabatzeko app-arekin edo ahots-grabatzailearekin. (Orokorrean, mugikor guztiek audioa grabatzeko programa bat daramate lehenetsita).

+info

“Zure istorioak dio”

La Porvenir

Martxoak 25 19:00etan, Sarean

Guztiok garrantzia dugun topagunea. Inprobisatutako elkarrizketa baten eta talde-konstruktu baten bidez, La Porvenirren funtsezko esentzia ezagutzera emateko asmoa du. Entzuten, aurkitzen eta parte hartzen; ezustekoa, nahasmendua, erretiroa, isiltasunak onartzen, baita eszenatoki horretan eman daitekeen guztia ere. Eszenatokian pertsona orok lanaren eta gidoiaren parte baikara; papera zuk hautatuko duzu.

Bizkaiko Kooperatiba Txikien VI. Topaketa – Jardunbide egokiak gatazken eta bazkideen zaintzen kudeaketan.

GORATUZ – Bizkaiko Kooperatiba Txikien Sarea + ColaBoraBora, GORATUZeko talde eragilearen kide gisa.

Topaketa kooperatiba txikien gatazken eta bazkideen zaintzen kudeaketan jardunbide egokien inguruan arituko da.

2022ko martxoak 17, 09:30etatik 12:00etara, Bilborock Aretoan

12:00etatik 14:00etara Cateringa eta Networkinga Café Nervion tabernan.

Bizkaiko Kooperatiba Txikien arteko elkarlana eta lankidetza Sustatzeko jardunaldia.

Aurten kooperatiba txikien gatazken eta bazkideen zaintzen kudeaketan jardunbide egokiei buruz hitz egin nahi dugu.

Edizio honetan aurrez aurreko formatua berreskuratuko dugu Mahai-inguru batekin eta zenbait kooperatiba txikien aitorpenekin, bazkideen arteko harremanetan jardunbide egokien eredu direnak.

Ekitaldi profesionala da, batez ere Bizkaiko kooperatiba txikien bazkideei, ekintzailetzara eta gizarte-ekonomiara lotutako erakundeei zuzenduta dagoena, baita kooperatiba txikiei buruz ikasteko interesa duen edonori ere.

+info

Txokolate bat erbestealdi kolonbiarraren egiagatik

Comisión para el Esclarecimiento de la Verdad, la Convivencia y la No Repetición de Colombia batzordea + Kolonbiako Egiaren Batzordea laguntzeko Nodo Euskadi + Hegoa-Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua – + Eusko Jaurlaritza – Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza.

Kolonbiako Egiaren Batzordeak aurkeztuko duen Azken Txostenaren inguruan gehiago jakiteko elkarrizketa.

Lornak, wikitokerrak eta Kolonbiako Egiaren Batzordea laguntzeko Nodo Euskadiren kideak gaur aurkezten digun etzumen lanaren zati bat egin zuen.

2022ko ekainean, Comisión para el Esclarecimiento de la Verdad, la Convivencia y la No repetición batzordeak Azken Txostena argitaratuko du. Txostena Kolonbian eta mundu osoan zabaldutako Kolonbian burututako lanaren emaitza da. Herrialdearen historian eragina izan duten gatazka armatuko 60 urte baino gehiagotan gertatutakoa argitzen eta aintzatesten laguntzea da txostenaren helburua. Zenbait biktimizazio modu antzemango ditu eta erbestealdia izango da horietako bat. Euren bizitzak lurralde urrunetan berreraikitzen saiatzeko herrialdea utzi behar izan duten hainbaten ahotsak, esperientziak eta ekarpenak kontuan hartuko diren lehenengo aldia izango da. Hortaz, aukera bat irekiko da gatazkari eta bere ondorioei buruzko kontakizun transnazionala eraikitzen jarraitzeko, egiaren, bakearen, adiskidetzaren eta ez errepikatzearen irrikatik.

+info

Habitar el Palacio

cAnicca

Jerteko Bailarako Mankomunitatearen proiektua Carasso Fundazioaren laguntzarekin.

Oso pozik gaude @habitarpalacio proiektuaren #activarelpalacio bigarren herritarren laborategiarekin!

Iaz lehendabizi eseri ginen Palacio del Cerezo jauregiaren eta, Jerteko Bailarako herritar gisa, nahi genuen kulturaren inguruan hausnartzeko eta pentsatzen hasteko.

Otsailaren 18an eta 19an “Activar el Palacio”; II. Herritarren Laborategia egin genuen lurraldean kultura eraikitzen eta Jauregia aktibatzeko moduen inguruan hausnartzen jarraitzeko.

Aktibazio hori elkarrizketaren bidez eman behar da, topaguneak eta ezagutza partekatzeko espazioak sortu behar dira.

+info

Hoy no es el día liburuaren aurkezpena

Josune Urrutiak, Elizabethe Casillasekin batera, bere azken komikia aurkeztuko du, Astiberrik argitaratutakoa.

Martxoak 9, asteazkena, 19:30etan Hikaateneon.

Beatriz da Costa, Anna Halprin, Audre Lorde, Susan Sontag, Jo Spence, Hannah Wilke: sei artista, minbizia izan zuten sei emakume. Guztiek gaixotasunaren estigmatizazioaren aurka borrokatu zuten eta minbizia esperientzia eraldatzaile gisa bizitzea erabaki zuten idazmenaren, argazkigintzaren edo dantzaren bidez. Emakune hauek arte- eta bizipen-ondarea utzi zuten, zeinean komiki honen egileak iradoki den eta horretaz hornitu den bere gaixotasuna prozesatzean.

Josune Urrutia Asuak bere esperientzia zabaltzeko eta besteentzat zerbait erabilgarri eta esanguratsu, bere ahots propioa ezagutzea ahalbidetzen dion zerbait marrazketaren bidez, bere kasuan bihurtzeko nahia emakume artista horiekin partekatu du.

+info

Meipik agur esaten du

Montera34 eta Urbano Humano

2022ko martxoak 2, 20:00etan

Meipi plataformak itxiko du eta bere komunitateari agur esango dio zuzenean streaming bidez.

Streaming-a Urbano Humanoren Twitcheko kanalean izango da. 

Meipi georeferentzia interaktiborako plataforma digitala da. 2007an jaio zen eta web 2.0 deitutakoaren aitzindaritzat har genezake, dohainik eta ezagutza teknikoen beharrik gabe geoblogak sortzeko aukera ematen lehenetarikoa izan baitzen. 02.Badira urte batzuk webak funtzionatzeari utzi ziola eta konpontzeak sortzaileek jasan ezin dezaketen laneko denbora behar du.

Beraz, 2022an, 15 urte ondoren, abentura honi amaiera duina ematea erabaki dugu zuzeneko saio batekin, zeinean bere istorioa, erronkak eta lorpenak gogora ekarriko ditugun. Ia 10.000 erabiltzaile dituen komunitatea azkeneko aldiz aurkitzeko aukera.

+twitch

Sormenezko laguntza Medialab Tabakalerari

Pezestudio.org, Tabakalera Donostia Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa

Medialab Tabakaleran Irankortasun Ildoa kontzeptualizatzea eta garatzea.

Medialab Tabakalerarekin batera lanean dugu iraunkortasun ildo bat kontzeptualizatzeko eta artikulatzeko, bere filosofiarekin eta New European Bauhausen ikuspuntuarekin bat datorrena.

Pezestudio.org-etik zentroa laguntzen dugu gaiak, ekintzak, publikoa eta parte-hartzeak zehazten. Kontua zera da: lan-ildo bat sustatzea, Medialaben dauden ekimenez eta ekintzez abiatuta, nazioarte-mailan erreferentzia diren proiektuez ikasitakoa gehitzen duena. Gainera, funtsezkoa da zentroaren gizarte-eginkizuna sustatzea espazio irekia, parte-hartzailea, belaunaldiartekoa, esperimentala eta gizarteren beharretara moldagarria izan dadin.

Talde-prozesuak erraztea: talde-helburua.

TeamLabsek bultzatuko du prestakuntza Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan masterraren, Lit-en baitan.

ColaBoraBorak emango du ikastaroa.

Martxoak 4. 17:00 – 19:00.

As Fabrik Bilbao (aurrez aurrekoa).

Zure erakundean, tresnak behar al dituzue helburu partekatua sortzeko eta egiten duzuena zergatik egiten duzuen argitzeko?

Talde-prozesu guztietan, esku-hartzen duten pertsona guztiek partekatutako helburu zehaztua izateak baterako ekintza sustatzen du eragileen arteko loturatik eta partaide izatearen zentzuaren garapenetik abiatuta; aldi berean, ekintza autonomoak laguntzen ditu, zeinek proiektuen garapena aberasten duten zenbait ikuspegiren bidez.

Laborategi ireki hau talde-helburu bat eraikitzeko eta aktibatzeko moduaren inguruan hausnartzeko eta jarduteko espazioa da, zeinean prozesuan-proiektuan-erakundean esku hartzen duten pertsona guztiek parte hartzen duten.

Gainera, estrategietan zein ekintzetan pentsatzeko orduan, taldeek zentzua eta jarraibideak eskaintzen dituen esparru jaso batean lan egin dezaten diseinatu duten zenbait tresnekin esperimentatzeko aukera izango duzu.

Bherria 2022 egitaraua

Sustatzaileak:Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte eta Zerbitzuetako Zuzendaritzak Boluntariotzaren Euskal Kontseiluarekin batera. 

Talde teknikoa: Komunikatik, Korapilatzen, ColaBoraBora 

Bherriak zenbait berri aurkeztu ditu bere 2022rako ekintza programan: Hiru-hileko 3 ziklo tematiko.

Aurkezten dugun egitarauak urteko hiru ziklo proposatzen ditu, zeinek “Lankidetza publiko-sozialaren 11 ezaugarriak” deiturikoari buruz sakontzearen inguruan ardaztu direnak, Bherria 2021 Topaketan burututako ikerketa-lanaren emaitza.

Ezaugarri horiek ezagutzen goazen hainbat esperientzia ulertzen, alderatzen eta aztertzen laguntzen digute; ibilbe komunitarioarekin zerikusia duten alderdiak dira; hots, harreman-esperientzia, irekitasun-maila, lankidetza-modua, bideratzea, ebaluazioa eta aurrekontua.

Zikloei buruzko informazio gehiago lortzeko, jo artikulu honi. Eta, Bherriako ekintza guztien berri izan nahi baduzu, harpidetu bere newsletter-ean.

Adi, martxoak 24rako lehenengo #Prestakuntza saioa antolatu dugu eta.

+info

GATAZKETARANTZ IHES EGIN

Antolatzaileak: REAS Euskadi eta Bilbao Ekintza. ColaBoraBorak emango du ikastaroa.

Prestakuntza Gizarte-ekintzailetzako proiektuentzat gatazka kudeatzearen inguruan.

Ekonopolo. Martxoak 7, 10:00etatik 13:00etara.

Edozein harremanean, esaten edo aipatzen ez dena, desagertu ezean, enkistatzen da eta neurri itzeleko gatazka bihurtuta itzul daiteke. Hala ere, guretzat gatazkatsua (konplexua, zaila, kontuzkoa) dena esatea, aipatzea, horretaz hitz egitea ez da beti erraza pertsona guztientzat. 

Hori bikote harremanetan ematen bada, zer ez da emango ibiltzen hasi den eta guztia eraikitzeko duen erakunde batean? Premisa hori da prestakuntza-saio honen oinarria. Hausnartzeko eta jarduteko topaketa, zeinean gatazka kudeatzen lagunduko gaituzten hainbat tresna landuko ditugun. Hau da, antzematea, partekatzea, hitz egitea, birdimentsionatzea eta, beharbada, gainditzea.

+info

Herri Antolamendua Herri Hezitzailearen ikuspegitik

Hiritik At + Oinherri Herri Hezitzaileak 

Babeslea: Udalbiltza

NOIZ? Martxoak 26, larunbata

Egun osoa, 9.30-17.30

NON?Baztanen

Jardunaldiak Herri Antolamendua Herri Hezitzailearen ikuspegitik 

Martxoaren 26an, Baztanen burutuko ditugu jardunaldiak. Jardunaldi hauen helburua herri antolamendua hezkuntzatik eraikitzeko marko teoriko zein praktiko bat proposatzea da. Tokiko garapenaren ikuspuntuarekin, haurtzaroaren kulturatik, parte hartzearen bitartez, herri antolamendua birpentsatzeko estrategia berria proposatzea. Hezkuntza-gazteria-parekidetasuna-parte hartzea eta hirigintza arloen arteko aliantza edota lankidetzarako bideorri bat proposatzea.
Jardunaldian parte hartzeko izen ematea otsailaren 25etik Martxoaren 21era  irekita egongo da, hori bera www.herrihezitzailea.eus atarian burutu ahal izango da.

+info

Legorretako HAPOaren prozesu parte hartzailea nerabeekin

Martin Ferran + Hiritik At + Legorretako Udala 

Noiz: Martxoak 2
Non: Legorretan

Oinherri Herri Hezitzailea

Legorretako HAPOaren prozesu parte hartzailearen barruan herriko nerabeekin deriba

Legorretako HAPOaren idazketarako gauzatzen ari den prozesu parte-hartzailearen barruan, Legorretako 9 eta 18 urte bitarteko nerabeekin herri ibilbide bat gauzatuko da. 

Haur eta nerabeek udalerriaren parte garrantzitsua diren heinean, horrelako hirigintza planen gainean euren ahotsa entzutea eta kontuan hartzea ezinbestekoa da. Deribaren helburua euren eskutik herrian zehar nola mugitzen diren ezagutzea, eure autonomia neurtzea eta aukera guneak identifikatzea. 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *