Sormenezko pentsaera edo zaborra beste ikuspuntu batetik nola begiratu

Sound Techxtures


ERALDATZE-ERREZETA: BARAZKI CARPACCIOA

Osagaiak,
Sormena = Sortzeko edo asmatzeko gaitasuna edo erraztasuna.
Tempoa = musika-terminologian, mugimendua edo airea deritzo musika-konposizio
bat jo beharreko abiadurari.
Prozesua = Fenomeno edo gertaera konplexu baten ondoz ondoko faseen multzoa
edo, egin edo eraldatu dadin, gauza batek jasaten dituen operazio multzoak.
Zentzua = Izateko arrazoia, zentzuzko esangura edo xedea.
Errezeta,
Lehenik: Osagaiak modu egokian erabiltzea

Freddie (Mercury), Joseph (Beuys), Cindy (Sherman) zerrendara gehitu ahalko nituzkeen eta zerrenda zabalagoa izan zitekeen, baina ez dago horren beharrik, guztiek osagai batzuk partekatzen baitituzte. Horietako bakoitza une historiko eta paradigma sozial zein estetiko desberdinak direla jakinda ere, guztiek funtsezko osagaiak erabiltzen dituzte euren sortze- eta produkzio-ekosistemak modu iraunkorrean garatu daitezen. Hauek dira: sormena, tempoa, prozesua eta zentzua. Sormena horietako bat izatea agerikoa dirudi, bai, baina sormena gaitasun gisa ulertu beharrean, sortzeko gaitasunaren aurretiko pentsaera ereduari heltzen diot nik. Hau da, sormenez pentsatzea, gure mendean zaila dena, pentsamendu abstraktuaren aurrean pentsamendu lineala gailentzen baita.

Zer esan nahi dut pentsaera abstraktuarekin? Imajinatu aldi berean gainjartzen diren ahotsak dituen musika-konposizioa. Gertaera polifonikoa, zeinean une berean zentzu desberdinak dituzten pentsaerak aldi berekoak diren. Pentsaera linealaren gain, zeinaren emaitza honakoa den, pentsaera emozionala dago, eta horren gain pentsaera espaziala, eta horren gain pertsonarteko pentsaera, eta horren gain pentsaera transpertsonala, espirituala, onartzen bazait, eta horren gain pentsaera korporala. Dena aldi berean gertatzen da eta gainera euren arteko harreman estua eta loteslea dago. Bai, zaila dirudi, baina sormenez pentsatzen irakatsi ez gaituztelako dahain zuzen; beraz, unea heldu da ahanzteko eta gure pentsaera birbideratzeko, Andoni Adurizek esan bezala, «kontu berriak eta onak» sortzeko.

Bestalde, tempoa osagaia benetan sotila da, baina ulertzen duenak eta erabiltzen dakienak sormenez pentsatzeko bide erdia eginda izango du eta beraz, sortzeko
gaitasuna. Tempoa esan dut, ez denbora. Oinarrizko aldea dago, denbora neurri fisikoaren, erlojuaren denboraren, mende dago. Tempoa izaera da, sormenez pentsatzen dugun bitartean, sortze-prozesua blaitzen duen materia espirituala, bakarka zein beste pertsonekin, airea sortzen doa, denbora fisikoaren izaera (oraingoan bai) zentzuz, emozioz eta espirituz hornitzen da.

Xakelari batek noiz galtzen du partida? jokoaren unean tempoa aldatu dela konturatzen ez denean. Ez gaude «hasieraren» tempoan, «erdiguneko jokoan» baizik,
hala ere, pentsaerak ez du bere tempoa aldatu eta «hasieran» bageunde bezala jolasten jarraitzen dugu. Une horretan galtzen dugu partida. Luzeagoa edo laburragoa izango da, baina galduko dugu.

Prozesuak nabaria dirudi, faseen edo egiteen, sekuentzien edo eraldaketen kateamendua da edozein prozesu. Funtsezkoena da prozesua denez, sorkuntza bera dela, edo beste modu batera esanda, aldaketa lortzeko prozesua nolakoa izan halakoa izango dela aldaketa. Prozesuak hitz egiten duelako eta sormenezko adierazpenetan beti dagoelako.

Uste dut sormenezko pentsaerarik ez dagoela prozesuaren hausnarketa sakonez lagunduta ez bada. Hausnarketa aipatzean, prozesuari heltzeko modu edo era desberdintzat hartu behar da; modu pertsonalen sedimentazio propioaren edo baterakoen ondorioz izan daiteke, baita etengabeko analisiaren menpe dagoen zerbait metodikoaren ondorioz edo lan gogorreko agerraldien ondorioz ere. Funtsezkoena da bere garrantzia eta sormenean duen posizio intrintsekoa erakustea.

Zentzua, izateko arrazoia, askotariko esanahiak zein erabilerak dituen beste hitz bat da. Baina agian garrantzitsuenetakoa da, sormenaren munduan zentzu-falta izateko arrazoia baita. Arazo konplexuei konponbideak aurkitzea bizitzea tokatu zaigun mendearen nahitaezko ezaugarria da. Haustura agerikoa da, beti egon izan da, jakina, baina ezaugarri nagusia da zer-nolako abiaduran ematen den, hausturen arteko aldiak zein laburrak diren. Horren ondorioz, etengabe moldatzeko beharra dugu.

Bertatik dator sormenaren mina, azpian dagoen zerbait da; batek sortzen duenean bere burua etengabe berrasmatzen du. Geure buruarenganako presioa da, bide ezezaguna. Batek ez daki urte batzuk barru nolakoa izango den bere sormen- eta produkzio-ekosistema, batzuetan ez gara gai ere ulertzeko zer gertatu den edo orainaldira arte nola heldu garen. Denboran zehar ibilitako sormenezko bidea bezainbeste korapilatzen baitira orainaldia eta iragana . Geure burua zentzuz hornitzea; zentzua aldatu arren, faro garrantzitsua, sormenaren, tempoaren eta prozesuaren eredu baita.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *