< Jardueretara itzuli

Agararen Etxea, Sigma proiektuaren jokua

Sigma proiektua, Sofía Hurtadok eta Juan J. Glez de Lenak osatutakoa, Wikiriki 2021en deialdian hautatu zen Errealitate Alternatiboko Jokoen (ARG) eta bizikidetzaren eta lotura afektiboen arteko konexioak ikertzeko egin zuten proposamenagatik.

Agararen Etxea prozesu honen emaitza da, bere tresna fisiko eta digitalak dituen Errealitate Alternatiboko Jokoa. Bertan, parte hartzaileek esperientzia sakona biziko dute, besteekiko harremanek garrantzi handia hartuko dutelarik. Joko askok ezaugarri kolaboratiboak dituzten arren, Sigma Proiektuak jolasaren helburu gisa lankidetza lehenetsi du. Agararen Etxea jokuak, partehartzaileak haren bizipen ludikoan murgiltzean, egunerokotasunerako tresna erabilgarriak ikastea erraztu nahi du.

Agararen jokoak 6 eta 8 partaide bitarteko taldeentzako saioak proposatzen ditu, parte hartzaile guztiek istorioaren garapenean garrantzia izatea eta horretan murgildu ahal izatea erraztuko duen partaide kopurua.

Agararen Etxea zer motatako jokua den, zer lortu nahi duen eta zer lortzen duen partekatzeko asmoz, topaketa ireki bat prestatu da martxoaren 3an 19:00etan Wikitokin. Bertan, Sofiak eta Juanek prozesu honetan garatu dituzten gogoetak eta emaitzak partekatuko dituzte.

Gainera, martxoaren 5ean, aurkezpenaren ondoren, Sigma proiektuak Agararen etxea ekarriko du Wikitokira jokua martxan jartzeko. Egun honetan etorkizun luzea duen joku honen lehenengo partida jolastuko dugu.

+info