Zeren beharra dugu?

Zeren beharra dugu? La Casa Agara proiektua abian ez zegoenean ere, galdera hori egin genion geure buruari. Bai, artea, diseinua, zinema, istorioak… maite ditugu, baina, sorkuntzaren inguruan esperimentatzen dugun guztioi bezala, kontatzeko zerbait geneukan hausnartzeko unea heldu zitzaigun.

Eta ez, ez genuen ezer kontatzeko, baina behar bat bagenuen. 

Covid-a dela eta, inoiz baino gehiago independentziari buruz hitz egiten da: Kultura bat zeinean benetan erakargarria den ezer ez behar izatea eta okitua egotea. Bakartasunaz, isolamenduaz…ere hitz egiten da. Orduan burua jaitsi eta geure buruari esaten diogu agian zoriontsuagoak izango ginatekeela hobeto lagunduta bageunde.

Inork ez du aitortu nahi isolatuta, zapuztua eta bakarrik sentitzen dela. Ez dugu “galtzaile” irudia eman nahi, baldartasun sozialaren ondorioz behar bezalako laguntza-sarea sortu izan ez duenaren irudia. Eta guztiok dakigun moduan, ez sare sozialek ez “pertsona normal baten bizitza soziala” izan behar denaren itxaropenek laguntzen dute.

Horrek ondo ezagutzen dugun TED hitzaldi bati hasiera ematen dion hitzontzikeriaren itxura izan dezake. Gu ez gara mintzalariak eta; beraz, ez gara gai zuek txunditzeko moduko ondorio berriak ekartzeko, baina gai horretan eta esperimentatzeko beharra aditu dugu.

Jendeak zer esan behar zuen, zer kontatu nahi zigun entzun nahi genuen. Galdeketa bat abian jarri genuen sozializazioaren inguruan, zeinean parte-hartzea guztiz askea eta anonimoa izan zen, eta egun batzuen ondoren ikusi genuen jendeak horri buruz zer esana zeukala. Parte-hartzaile gehienak animatzen joan ziren elkarrizketan zehar; galderak aurrera joan ahala, jasotako erantzunak luzatu ziren eta xehetasunak zehaztu ziren.

Ez zigun harritu ikusteak nola gehienak animatuta zeuden talde baten kide izatearen ideiaren aurrean, “baina” – eta hitz hori etengabe errepikatu zen aurreko baieztapenen ondoren- DEPENDE. Arazoa ez da sortzen taldean egotean, ordea, talde horren ezaugarrien arabera, benetan uste badugu horren parte izan gaitezela.

Pertsonek zioten motibatuta zeudela ekarpenen bat egin zezaketen dinamiketan edo zirkulutan eta, aldi berean, garrantzia handia ematen zioten euren parte-hartzea benetako balioa izatearen beharrari. Konexioak eraikitzearen garrantzian enfasi handia jarri zen zeinak, beti sakonak eta iraunkorrak ez izan arren, entzutezko, arretako eta berezkotasuneko lotura sortzeko benetako interesetik sortzen diren. Loturak ezartzean kontzientzia faltari buruz, nagusitasuneko eta gutxiagotasuneko rolak onartzeari buruz hitz egin zen -batzuetan gurarizkoak ez direnak ere- baina zeinen ondorioz harremanak lasaigarriak izan ordez, nekagarriak diren jende askorentzat. 

Harreman erromantiko askotan dagoen esklusibotasun emozionalez ere hitz egiten da, zeinetara laztanak edo ahultasun adierazpenak gordetzen diren. Parte-hartzaile batzuk antzeman zuten lagunen arteko harremanak aberastean arreta gehiago jartzeak, amodiozko harremanez hain urruti ez egoteko, laguntza-sare askoz sendoagoa eta lasaiagoa eraikitzera eramango litzaigukela. 

Betiko legez, ideia ugari daude, baina horiek gauzatzeak denboraren eta ahaleginaren beharra du. Guk ez dakigu zein den talde-bizitzaren inguruko ezezagutzen erantzuna, zeinen aurrean munduak jartzen gaituen, baina ikusi dugu horri buruz aritzeko eta proposamenak partekatzeko interesa dagoela. La Casa de Agara proiektuarekin, gure gizarte-bizitza hobetzera eta elikatzera zuzendutako espazioa sortzeko aukera ikertzen jarraitu nahi dugu, joko-testuinguruek eskaintzen dizkiguten emozioa eta segurtasunaz baliatuz: 

Egunero gure bizitza hobetzea Sekula Betiaren bidez.

info gehiago

Moonassiren ilustrazioak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *