< Jardueretara itzuli

Talde-kudeaketa eta komunitate-kultura interesatzen zaizkizu?

“Pensar una hache. Aprendizajes y consejos para construir una iniciativa cultural y comunitaria” argitalpenaren, Harinera ZGZ-k partekatutako gidaliburu praktikoa eta bide-orriaren, aurkezpena.

2014tik aurrera, Zaragozan, Harinera ZGZ deituriko kultura-espazioa dago, zeinaren kudeaketa publiko-komunitarioa dena. Sortzeko eta elkarlanean aritzeko,modu aktiboan parte hartzeko eta ahalduntzeko lekua. Wikitokin gertutasun osoz ikusten dugu proiektu hori, ia aldi berean jaio ginelako eta hainbat berdintasun eta, batez ere, jakin-min ugari partekatzen ditugulako.

Urte horietan hainbat arrakasta eta aurrerapen lortu dituzte, Harinera ZGZ erreferentzia bihurtu dutenak. Era berean, euren burua ahula sentitu dute eta kontraesanekin zein gabeziekin batera bizi izan dute, komunitate-kulturako beste proiektuekin partekatzen dituztenak.

Horren inguruan modu irekian eta partekatuan hausnartzeko helburuarekin, duela bi urte, Llámalo H kolektiboak Daniel y Nina Carasso fundazioaren laguntzarekin batera, abian jarri zuten “Pensar una hache” ikerketa. Asti horretan, aukera izan dute elkarrekin modu (auto)kritikoan hausnartzeko eta esperientziak alderatzeko kultura-demokraziaren inguruan. Euren buruari galderak egin dizkiote aktibismoaren, lanaren eta bizitzaren arteko orekaren, prekarietatearen, gobernantza eredu erantzunkideen, instituzionalitate berria ekoiztearen, komunitateko zaintzen, auzoarekiko harremanaren, prokomunak sortzearen, kultura-eskubideen, irisgarritasun unibertsalaren inguruan… Ziur proiektu soziokulturalen batean parte hartzen duen edo talde-prozesuekin zein kudeaketa publiko-komunitarioarekin harremana duen edonork bere burua kontu horretan antzeman dezakeela.

Ikerkuntzaren emaitza eskuliburu argi, irisgarri eta zintzo batean moldatu dute, “Pensar una hache. Construye tu propia alianza para la democracia cultural” izenburua duena. Talde-kudeaketako eta komunitate-kulturako ekimenentzat bide-orria izateko asmoa duen eskuliburua.

Zorionekoak gara gainera, Bilbora datoz aurkeztera eta. Elisa Perez eta Cristina Laborda Llámalo H kolektibokok gurean egongo dira. Eskuliburua aurkeztuko dute, prozesua eta ikaskuntzak partekatuko dituzte, eta aukera izango dugu geure galderak egiten jarraitzeko kolektiboa, kolaboratiboa eta komunitarioa denaren inguruan.

Gogoratu! Hitzordua ekainak 9, osteguna, 18:30etan izango da Wikitokin.
Sarrera irekia edukiera bete arte.

info+: