< Jardueretara itzuli

Bertako produktu agroekologikoen dastaketa Ekonopoloan

Ekonopoloaren jarduera publikoen egitarauan kokatuta, bertako produktu ekologikoak dastatzeko doako saio bat antolatu dute REAS Euskadik eta Kidekoopek. Elikadura-subiranotasunaren aldeko Elika Bilbo ekimenaren barruan kokatzen da jarduera hau.

Jarduera irekia eta doakoa izango da eta ostegunean, hilak 19, arratsaldeko 19:00etan izango da (Harrobi plaza 4, 1. solairua). Bertan, Kidekoopek, REAS Euskadiko bazkidea dena, banatzen dituen tokiko produktuen eta produktu agroekologikoen aukeraketa bat aurkeztu eta dastatuko da.

Kidekoop Bilbo Zaharreko eta inguruko kontsumo elkarte bat da. Elikadura-subiranotasuna, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko bidezko harremanak eta eredu sozio-ekonomiko eta kontsumo alternatibo baten aldeko apustua bultzatzeko helburuarekin sortu zen. Hurbileko produktuak, produktu agroekologikoak eta bidezko merkataritzakoak banatzen ditu bitartekorik gabeko harremanen bidez, prozesu osoan gardentasuna bermatuz.

REAS Euskadik, duela gutxi, agroekologiari eta lurraldeari buruzko lan-eremu berri bat jarri du abian, eta eremu horretan lan egiten duten ekimen bazkideek parte hartzen dute.

Jarduera hau Elika Bilbo elikadura-subiranotasuna bultzatzeko ekimen kolektiboan garatzen diren jardueren astearen barruan kokatzen da. Ekimen horretan REAS Euskadik beste erakunde batzuekin batera parte hartzen du.

Parte hartzeko, bete ezazu galdetegi erraz hau.