Datos de la actividad
Qué: Taller EMPRENDIZAJE, INNOVACIÓN SOCIAL Y GENERO Lantegia
Lugar: wikitoki
Hora: 10:00
Fecha de inicio: 01/Mar/2014
Fecha de cierre: 15/Mar/2014
Tipo:
Organiza: Ttipi Studio
Número de personas: 18

IMG_4219

 

Berrikuntza sozialaren arloan ematen den ekintzailetasunean lan egiteko modu berritzaileak sortzen ari dira. Hauek, modu klasikoetatik nabarmen aldentzen dira; fordismoaren ezaugarrien aurrean zein kapitalismo malguaren ezaugarrien aurrean, berrikuntza sozialetik abiatutako ekintzailetasunak bestelako moduak eratzen ari ditu. Lan eredua eta lan egiteko modu horizontalagoak sortzen ari dira, bai barne antolaketan zein ingururarekiko harremanetan; hierarkia lautua egin da eta eredu parte-hartzaileagoak sustatzen dira. Enpresa hauetan gainera produkzio-prozesua eta honi lotutako jakintza ere irekiagoa bihurtu da eta inguruarekiko harremana arduratsuagoa eta zuzenagoa dela esan dezakegu.

Ekiten eta Barneratzen: Berrikuntza Sozialetik abiatutako ekintzailetasun eredu berrien aukera eta oztopoak” ikerketak ideia hori abiapuntutzat hartzen du, genero perspektibatik zuzendutako ikerketa garatzeko. Lana,  Ttipi Studiok Izaskun Arteguirekin batera garatzen duten arren, EMAKUNDE institutuaren babesarekin eta jarraipenarekin ematen ari da. Helburua gizarte berrikuntzaren arloko emakume ekintzaileen eguneroko praktiketan, lan eremuan ematen diren generoari loturiko oztopoak gainditzen ari diren aztertzea da, eta bide batez, praktika hauetan lan-eredu barneratzaileagoa sortzeko aukera berriak sortzen ari diren ikustea.

Honen barruan kokatzen da Ekintzailetasuna, Berrikuntza soziala eta Generoa lantegia: emakume ekintzaileei zuzenduriko tailerra, euren eguneroko lanean genero oztopoak eta ezberdintasunak aztertzera bideratutakoa. Bi saioz osatutako ekimena da hau:

  • Martxoak 1, 10:00-15:00.

  • Martxoak 15, 10:00-15:00.

Taller EMPRENDIZAJE, INNOVACIÓN SOCIAL Y GENERO Lantegia