< Proiektuetara itzuli

WIKIKRAZIA ::: Lankidetzazko gobernantza

2023an, bost urte bete genituen Wikitokiren oraingo gobernantza-ereduarekin (Wikikraziarekin) esperimentatzen. Eta, aldian behin bisita egiten diguten entitateei ikasitakoa ahoz helarazteaz gainera, esperientzia ebaluatu, laburbildu eta partekatu behar genuela erabaki genuen.

Wikikrazia: erakundeak autokudeatzeko gobernantza-modu bat ekimena iLab – Euskadiko Parte-hartzeko Berrikuntza Gunearen toki-ekimenen mapara aurkeztu genuen, parte hartzeko moduak berritzeko lan egiten duten tokiko ekimenen maparen parte izan zedin.

2024ko martxoan, iLab laborategiak, beste ekimen batzuekin batera, Wikikrazia hautatu zuen parte-hartzearen eremuko esperientziak eta ikaskuntzak transferituko zituzten ekintzak abiatzeko. Horrek asko animatu gintuen, eta lan-prozesu produktibo bat planifikatzera eta bertan murgiltzera bultzatu.

Orain, zuekin partekatu nahi ditugu lanean emandako hilabeteotako emaitzak. Lan hori REAS Euskadirekin elkarlanean egin dugu, eta ekonomia sozial eta solidarioaren arloko entitateen laguntza eta kontrastea jaso ditugu.

Transferitzeko materiala: Mapa zabalgarri ilustratua (laster)

 

Prozesuaren intsumoak:

Wikikrazia prozesuaren argazkiak

laster!

 

Materiala sortzeko prozesuaren argazkiak

This slideshow requires JavaScript.