< Proiektuetara itzuli

Karraskan enbaxada

Wikitokik dituen sare-harremanak indartzeko apustua dira enbaxadak. Baliabide ekonomikoak eta harreman-baliabideak eskaintzen dituzte, gurekin helburuak partekatzen dituzten elkarteetan dugun esku-hartzea jasangarria izan dadin.

Hona enbaxaden helburuak:

  • Modu aktiboan parte hartzea kudeaketa organoetan eta lantaldeetan.
  • Baliabideak izatea elkarrekin proiektuak eta ekintzak garatzeko.
  • Wikitokin garatutako eta testatutako ikaskuntzak, protokoloak eta tresnak beste erakundeetara transferitzea.
  • Eragin instituzionala edo sektoriala duen lana modu artikulatuan burutzea.
  • Wikitokirekin harremana duten entitateen arteko harremanak ezartzea lankidetza proiektuen bidez.

KARRASKAN Euskadiko sormen esperientzia sarea da, kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzera bideratuta dagoena. Wikitoki KARRASKANen bazkide gara eta enbaxadatik modu aktiboan hartzen dugu parte  bere funtzionamenduan, baita zenbait ildo zehatzen lanean ere.

Wikitokik KARRASKANen parte-hartzeko duen interesa ondorengora dago lotuta:

  • Diziplinarteko ikuspuntu komuna izatera.
  • Wikitoki zein Wikitoki osatzen dugunok eta Karraskan osatzen duten eragileak antzekoak izatera.
  • Interes eta arazo partekatuak izatera arlo instituzionalaren, merkatuaren, ikusgaitasunaren… inguruan.

KARRASKAN (Euskadiko sormen sarea kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzeko) Enbaxada abian jarri genuen diziplinakoak ez diren gaien inguruan, jardunbide artistiko eta kulturaletik landutako partaidetzaren eta hibridazioaren inguruan, aritzen diren eragileekin harremanetan jartzen gaituelako. Talde‑ordezkaritzako tresna da erakundeen eta beste sektore-eragileen aurrean; jardunbide ezohiko hauek azalarazten laguntzen ditu; KULTURSISTEMA eta tankerako proiektuei hausnarketa eta talde-ekintza proiektuei testuingurua ematen die; edo guri aukera ematen digu Culture Action Europe eta tankerako nazioarteko sareen zati izateko.