< Proiektuetara itzuli

Reshape

Europako eta Mediterraneoko erakunde artistikoak biltzen dituen ikerketa-proiektua, elkarrekin antolakuntza-eredu berritzaileak sortzeko eta erronka erabakigarrientzako erantzun zehatzen inguruan hausnartzeko, jardunbide artistiko garaikideen ekoizpenarekin, banaketarekin eta aurkezpenarekin harremana dutenak. Ideia zera da, artista eta langile kulturalak berrikuntzan aditu gisa ikustea, arteen sektorerako eredu berriak asmatu litzaketenak.

Wikitoki, KARRASKANekin eta Sareanekin taldea eratuz, hautatua izan da erakunde parte-hartzaileetako bat izateko, zehazki 3. lerroan. Artearen balioa gizarte-egituran. Aspektu prozesalen eta immaterialen inguruan zein askotan ikusezinak edo epe ertain-luzekoak diren zeharkako efektuen ekoizpenaren inguruan arituko da talde hau. Jardunbide artistiko askori dagozkien aspektuak, baina ikusezinak direnak; hortaz, zeinen balioa antzematen ez den eta zeinen eragina eta gaitasun eraldatzailea onartzen ez den. Hauek dira ikerketa ardazten duten zenbait galdera: Nola bultzatu artearen ulermena eta bere balioaren sustapena gizarte-egituran? Nola ulertu hobeto artisten eragina eta euren lana toki-, hiri edo landa-testuinguruan? Nola sustatu eta lagundu gizarterako balio ukiezina sortzen duten jardunbideak?

Euren herrialde edo eskualdeetan arte-sektorea laguntzen duten bitarteko arte‑erakundeen elkarte batek sustatutako proiektua da RESHAPE.

Proiektu europarrarekin batera, prozesu osoan lekuko hiru erakundeen partaidetza koordinatzeko, lekuan lantalde bat abian jarri dugu. Talde hau, Wikitokiko pertsona batez, Karraskaneko beste batez eta Sareaneko beste batez zein gai hauetan interesa duten hiru sareen beste eragileez osatuta, hilero biltzen da Europako bileretara gehitzeko ideiak partekatzeko. Gainera, taldea gai horien inguruan ikertzen dago tokiko testuinguruan eta proiektu prototipo bat garatzen dago, zeinen helburua den beste loturak sortzea arte-jardunbide garaikideen eta gizarte-egituraren artean.

Reshape Lublin Karraskan Sarean Wikitoki

Info gehiago: