Nola hasi dira wikitokerrak urtea 2022eko urtarrilean?

Hilabete honetan zehar epe luzekoak diren Wikitokiko residenteak lanean ari diren ekintzak eta proiektuen berri ematen dizuegu:

Jolastuko al gara?

Hiritik At + Astigarragako Udala

Astigarragako parkeak eraberritzeko prozesu parte hartzaileak: deboluzio saioak.

Astigarragan, 2022ko urtarrilak 13 eta 14an.

Astigarragako parkeak eraberritzeko prozesu parte hartzailea egin da eskolako umeekin eta gaztelekuko gaztetxoekin. Euren ideia eta ametsetatik abiatuta udalerriko sei espazio eraberritzeko proposamena egin da. 

Espazioak jolasteko eremuak izateaz gain harremantzeko ere badira. Harreman hauek espazioaren konfigurazio eta ondorioz erabileraren araberakoak izaten dira. Hortaz, gure herrietako espazio publikoek eta jolas guneek duten konfigurazioa oso garrantzitsua da haurren harreman hauek sustatu eta eraikitzerako orduan, bai genero berdintasuna zein adin ezberdinetako haurren erlazioa eta orokorrean elkarbizitza lantzeari begira.

Kulturgintzan euskaltzale. Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan?

Euskaltzaleen topagunea + Artaziak

Elkartrukerako eta hausnarketarako jardunaldia

20. edizioan, kulturgintzaren eremuan fokua jarrita.

Antolatzailea: Euskaltzaleen topagunea

Gonbidatua: Artaziak

2022ko Urtarrilaren 27an, Bilborocken (Bilbo)

Aurtengo edizioaren helburua euskaltzaleok kulturgintzan hartu beharko genukeen norabidea eta jarrera zedarritzen hastea izango da.

Topaketa honetan kultura-eragileentzat baliagarriak izan daitezkeen hainbat baliabide jarriko dira eskura, hausnarketa-prozesua elikatzeko eta etorkizunerako ikuspegi zein jarrera berritzaileak eraikitzen hasteko. Gainera, Topaketan, kulturaren esparruan leku zahatz batek dituen baliabideei buruzko informazioa emango da, Artaziak bezalako adituen laguntzaz. Artaziak, bitartekaritzaren gaia jorratuko du, kulturan parte hartzen duten eragile guztiekin batera lan egiteko bitarteko gisa.

+info

Zuzkidura-bizitokiak diseinatzen ditu Pezestudiok irizpide jasangarriekin

Eusko Jaurlaritza + Pezestudio.org + Control 20.

10 zuzkidura-bizitoki berri eraikitzeko proiektua burutuko du Otxandion, Bizkaian.

Lehiaketa publikoaren bidez esleipendunak izan ondoren, eraikuntza hori diseinatzeari ekin genion, herritar zaurgarrirentzat espazioak alokatzera zuzenduko dena.

Otxandioko hiri-egitura konfiguratzeko aukera bat da hau, 2011tik hutsik egon den espazioa erabiliko baita eta udalerriarentzat zuzkidura publiko garrantzitsua eratuko baita.

Gainera, proposatutako eraikuntza inguruan barneratzen den arkitektura-pieza jasangarri gisa ulertuko da; testuinguruaren garrantzia azpimarratuko duena lekuko material eta sistema birmoldatuen erabileraz abiatuta, eta egurra proposatuko duena egitura gisa zein kanpoko eta barneko estalki gisa.

Eskuragarri daukazue “airean” komikia, aerosolen bidezko transmisioaren azalpen bisuala

Pablo Rey (numeroteca.org)

Laburpena: COVID-19a airetik nola transmititzen den kontatzeko marrazkiak. ¡Orain bai, paperean!

Non: Anti liburu-dendan (Bilbo) eta doan deskargatzeko aukera..

Olatu berria ikusita eta oraindik COVID-19a kutsatzeko moduari dagokionez gauzak oso argi ez daudela ikusita (airetik da), aurten argitaratzen joan naizen En el Aire saileko binetak paperean argitaratzea erabaki dut. Bilboko Anti liburu-dendan eros dezakezu, edo deskargatu eta inprimatu. Banatu nahi izatekotan, idatzi numeroteca.org helbidean.

+info

APRENDERenCOMUNIDAD-en esperientzia latinoamerikarrak bilatzen ditugu

Bitartez + ColaBoraBora

Online, 2022ko urtarrilaren 31

APRENDERenCOMUNIDAD Latinoamerikatik etorritako ahotsei egindako elkarrizketekin osatuko da.

Urtea amaitzeko, Diseinua eta Diaspora podcastaren eta ColaBoraBoraren arteko lankidetza transbiotiko bati buruz hitz egin genuen, eta 2022an kolaborazio berri bat ireki genuen. Oraingo hau APRENDERenCOMUNIDAD izeneko sail bat da, Ikaskuntza eta Praktika Komunitateei buruzkoa (CAPs). Gainera, proiektua garatzeko Bitartez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren programak lagunduko digu. Guzti honekin, parte hartzeko deia egiten dugu materiala biltzeko, gutxienez serie honetako kapitulu bat editatzeko erabiliko duguna.

ZEREN BILA GABILTZA? Ikaskuntza eta Praktikako Komunitateen esperientziak, hau da, Latinoamerikako ILZak edozein gai eta formatutan.

NOLA PARTE HARTU? Oinarrizko datuak dituen testu batekin batera bidaltzen du audioa. Bi artxibo horiek Telegram edo Whatsapp bidez bidali behar dira +358405857727 zenbakira. Parte hartzeko azken eguna 2022ko urtarrilaren 31 da.

Parte hartzeko asmorik daukazu? Lagunduko diguzu mugitzen?

#APRENDERenCOMUNIDAD

+info

Wikisoinuak: ¿Ze soinu du Wikitoki 2022?

Wikitoki + Lorna Biermann López

Online. 2022ko urtarrilaren 31.

Wikisoinuak, Wikitokiren podcast-a argitaratzen duen laugarren atala da hau. Bertan, wikitokerren soinu-irudimena entzun ahal izango dugu.

2021ean, 2022an Wikitokik izango zituen soinuak grabatzen hasi genituen.

Etorkizuneko proiekzio ariketa honetarako, honako hauek izan ziren osagaiak: wikitokerren ahotsak, instrumentu izateko miatu zituzten haien gorputzak eta hurbileko objektu batzuk. Gainera, wikitokerrak dituzten biharkoa baino haratago ikusteko aurretiko ezagutzak erabili genituen, eta, azkenik, haien nahiak gertatzeko duten desioa. Adi egon urtarrilaren amaieran estrenatuko dugun podcast berri hau entzuteko.

+info

Wikiriki errezidentziak martxan!

Wikitoki + Javier Salutregi +  Sofía Hurtado + Juan Glez de Lena + Rakel Meyerl + Arkaitz Saizen + Gema Marinen 

2021-2022eko Wikiriki deialdian hautatuak izan ziren ikerketa eta sorkuntza erresidentzien prozesu eta emaitzak.

Bilbon, 2022ko urtarriletik apirilera.

Wikitokin, 2021eko azken hilabeteetan, lanean aritu diren Wikirikiren erresidentziak euren emaitzak erakutsiko dizkigute 2022ko urtarril eta martxoaren bitartean.

Alde batetik, Javier Salutregiren erresidentziaren lehen doinuak entzun ditzakegu urrunean, eta pixkanaka pixkanaka hurbiltzen doazte. “Sound Techxtures” izeneko proiektu hau laster aterako du kontzertu itxura izango duen performance-a egiteko data.

Sigma proiektuak “Agarako Etxea” ARG jokoa lantzen jarraitzen du, eta martxoaren 4an, ostirala, haren aurkezpena aurreikusten da Wikitokiko espazioan, ondoren, 5ean, praktikan jarriko da jokua. Jolasa prestatzeko galdetegi hau sortu dute jendearen iritzia biltzeko asmoz, pare bat galdera betetzeko minutu batzuk badituzue zuen laguntza pilo bat eskertuko lukete.

Bestalde, 2022arekin batera, proiektu berriak hasiko dira: Rakel Meyers eta Arkaitz Saizen egoitzako “Elkarrekiko Liburutegia” eta Gema Marinen “¿Non dago nire etxea?”. Gogoz espero dugu haien hasiera!

Entzun 2021ean Wikitokin oihukatu zen azkena

Wikitoki + Dibujatolrato + Wikisoinuak

Anima zaitez Auzoari Hitz Egin eta Auzo baten Kartografiak entzutera.

2021eko abendura bidaiatu zaitez Wikitokiren soinuak entzuteko. Alde batetik, Auzoari Hitz Egin jarduera daukazue, Gau Irekiaren parte izan zen ekintza honetan San Frantziskon zeuden ibiltari guztiei aukera eman genien auzoko esperientziak eta zurrumurruak partekatzeko. Parte hartzaileek Wikisoinuak-en kabinan grabatu zituzten euren mezuak, eta, aldi berean, euren ahotsak ozen entzun ziren Urkiola tabernan. Auzoak hitz egin zuen eta auzoak entzun zuen. Audioen bilduma entzun dezakezue zerrenda honetan.

Bestalde, Wikisoinuak, Lornaren eskutik, Auzo baten kartografiak podcast-a utzi zigun. Lau piezetako podcast honetan Wikisoinuak auzoa arakatzen du Sarean, Pikara, Ekonopoloa eta Kidekoop-en laguntzaz.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *