Ze egiten ari dira wikitokerrak? 2021eko abenduan.

Hilabete honetan zehar epe luzekoak diren Wikitokiko residenteak, lanean ari diren ekintzak eta proiektuen berri ematen dizuegu:

Cross-Border Doctorials 2021

Pezestudio.org + L’Atelier des jours a venir + UPV/EHU + UPPA

Unibertsitate biren Doktoretzako ikasleen arteko topaketa, gaiak elkartrukatzeko eta erronka pertsonalei edo ikerketakoei erantzun partekatuak bilatzeko.

Abenduaren 1-3. Online

EHU-UPV eta UPPA artean antolatutako Dok Barnetegien bidez oktoregaien gaitasunak garatu nahi dira geroko laneratzeari begira, euren ikerketetan jasotako jakintzak modu praktikoan garatuz, baita diziplina eta kultur anitzeko taldeetan lan egiteari loturiko gaitasun berriak eskuratuz ere. Era berean, elkarlana sustatzeko, ikerkuntzaren balio zibiko eta etikoen inguruan hausnartzeko eta zeharkakotasuna sustatzeko.

Ikasleek erronka zehatzak proposatuko dituzte honako planteamendu hauez abiatuta: ikerketa jardunbideak garatzea, lurraldeko eragileekin ikertzea, parte-hartzaileekin zuzenean edo haien lan arloarekin lotuta beste edozein gai.

+info

Aniztasunean Ari!

Artaziakoop

ARI! Sormena eta Mugimendua proiektuaren lehen fasea amaitu ondoren, lan-saio batzuk proposatu nahi ditugu talde-prozesu baten bidez.

Abenduak 2 eta 17, 10:00-12:30. Gipuzkoako Dantzagune. Pelotari Kalea, s/n, 20100 Errenteria, Gipuzkoa.

Esperimentazio eta hausnarketa lan bat da, eta aniztasunaz ari garenean zertaz ari garen, zer terminologia erabiltzen dugun eta nola kokatzen garen zehazten saiatuko gara. Gainera, ARI! Sormena eta Mugimendua-ren material pedagogikoa probatu eta gorpuztuko dugu, Ion Munduate artistaren kolaborazioari esker sorturikoa. Asmoa da dagoeneko diseinatuta dauden tresnekin lan egitea, bakoitzak bere testuinguruan frogatzea, eta praktika horietatik abiatuta esperientziak partekatzea. Horrela, elkarrekin hitz egingo dugu bizitutako zailtasunei buruz, material pedagogikoaren aldaketa posibleei buruz eta proposamen berriei buruz.

+info

II Jardunaldiak: Bollo amatasuna

Nolakoak dira bollo amatasunak? Bere eguneroko jardunbideek zer-nolako ekarpena egiten diete feminismoei?

Abenduaren 10a eta 17a, 18:00etan. ONLINE

Bi-bollo familiatan hezitako seme-alabak entzuten

Moderatzailea: Udane HerFer

Feminista-queer galderak ugalketa eta zaintzak birantolatzeko

Moderatzailea: June Fernández

+info

Bilbao Hiri Gaztea – Jardunaldi irekia

Bilbo Udaleko Gazteria saila + Bilbao Hiri Gaztea UTE + ColaBoraBora

Hiriko 2021/24 Plan Gaztea kontrastatzeko topaketa.

Abenduaren 11a, 10:00etatik 14:00etara. Zabalgune plazako eraikinean.

Bilbao Hiri Gaztea 2021-2024 prozesu parte-hartzailea da, Bilboko Udaleko Gazteria sailak sustatutakoa, hurrengo lau urterentzat udaleko Plan Gaztea zehazteko.

Prozesuaren zati gisa, jardunaldi ireki bat prestatzen gaude planaren ildo nagusiak kontrastatzeko. Bertan, ondorengo gaiak eztabaidatuko dira: etxebizitza eta enplegua, berdintasuna eta sexu-aniztasuna, jasangarritasuna eta ingurunea, espazio publikoa, osasuna…

Era berean, udala gazteriarekin lotuago nola egon daitekeen jorratuko da.

Elkarrizketan parte hartu nahi? Bilbon bizi bazara eta 15 eta 30 urte artean badituzu, parte hartzera gonbidatuta zaude. Zure plaza hartu baino ez duzu. Mugatuak dira!

+info

Uholde eta Emozioen Jardunaldiak

Ebroresilience estrategia. Fazilitatzailea: Alba Ballester eta Violeta Cabello

Ekintza hau online egingo den gune parte-hartzaile bat izango da, uholdeei buruzko esperientziak partekatzeko eta arrisku horien kudeaketa hobetzen lagunduko duen mapa emozional bat sortzeko balio izango duena.

Abenduaren 14an, 17:30etik 19:30era

Ebro Resilience Estrategiaren helburua Ebro ibaiaren erdiko zatian (Logroño eta La Zaida artean) eta haren ibaiadarren beheko zatietan uholdeek eragindako kalteak murriztea da. Azken bi urteetan, xehetasun azterketak eta simulazioak egin dira uholdeek gehien erasandako uholde arriskuak arintzeko eta saiesbideak bilatzeko. Azterlanen ondoren, eztabaida-tailerrak egiten ari dira errekaren tarte desberdinetan, interesatuta dauden alderdiekin eta publiko orokorrarekin. Proposamen honek, aktibitatea proposatzen den eremu guzti horietan, jarduerak proposatzen ditu etorkizuneko erabilerari buruzko antolamenduan eta alternatiben bilateketan.

Testuinguru honetan, uholde eta emozioen jardunaldia premia bikoitzetik sortzen da: 1) Tailer eta jardunaldietan jarrera eta iritzi desberdinak ikusten ohi ditugu, baina gutxitan hitzegiten dira gainerako guztia baldintzatzen duten emozioak, beraz, funtsezkoa da horiek ezagutzea; eta 2) Uda aurreko azken tailerretako batean berariazko eskaera bat egin zen kalte moral edo psikologikoak txertatzeko, hau da, kalte moralak edo psikologikoak aztertzeko, eta aukera horien kostu-onura lantzeko, jardunaldi hau lehenengo pausua da.

+info

Europaren etorkizunari buruzko konferentzia. Hiritarren panelak

Europar Batasuna + Deliberativa.org + Pezestudio.org

Aukera paregabea, zeinean Europako biztanleek Europako erronkei eta lehentasunei buruz

eztabaidatuko duten.

Abenduan. Florentzia

Pezestudiotik Hiritarren 2. Paneleko argitalpen taldean laguntzen dugu. Florentziako hirugarren eta azken saioan, ausaz hautatutako 200 herritar europarrek eztabaidatzeari jarraituko diote Europako lehentasunei eta erronkei buruz; Europako demokraziaren, Balioen eta eskubideen, Zuzenbidezko estatuaren eta segurtasunaren inguruan.

Europako Parlamentuak, Europar Kontseiluak eta Europako Batzordeak hitzeman dute Europako herritarrak entzungo dituztela eta, dagokien eskumenean, proposatutako gomendioen segimendu bat egingo dutela.

Espero da, gehienez 2022ko udaberrian, Konferentziak ondorio batzuk ateratzea eta jarraibide batzuk eskaintzea Europako etorkizunaren inguruan.

+info

Berrikuntza eta Kultura VII. Jardunaldia: Ekonomia sortzailea gara

Karraskan. Berrikuntza kulturan eta Berrikuntzaren kultura.

Berrikuntza eta Kultura Jardunaldia.

2021eko abenduaren 14a Aurrez aurrekoa. Punta Begoña galeriak (Getxo)

Unescok 2021 ekonomia sortzailearen urtea izendatu du; Karraskanek eredu ekonomiko eta sozial berriekin lotura estua duten bi kontzeptu hartu ditu: sormena eta jasangarritasuna.

Karraskanetik, kultura- eta sormen-sektoreen garapena eta finkapena, ekintza arlo guztietan ekonomia sortzaileagoan horiek izan dezaketen papera sustatzen dituen gizartearen alde egiten dugu.

Kultura- eta sormen-erakundeek dimentsio sozial eta ekonomikoa izan behar dute Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko; hori azpimarratu eta langu behar dugu Green Daletik eta New European Bauhausetik.

+info

Laudio LGTBI+

Laudioko Udalaren Gazteria Zerbitzua + Histeria

Irrati-podcast bat batera eraikitzen Aiaraldeako sexu- eta genero-aniztasuna erakusteko.

Abenduaren 14a eta 16a, 18:30etatik 20:30etara Laudioko Kultur Etxean.

Aiaraldeako LGTBI+ komunitateko pertsonak bilatzen ditugu batera irrati-podcast bat eraikitzeko, zeinak gure herrien sexu- eta genero-aniztasuna erakusten duen.

Gamboako Lorena Rejok eta Itziar Nanclaresek tailerra erraztuko dute, zeinean entzun nahi diren gaiak hautatu. Ez duzu zertan aurretiko ezagutzarik izan, partekatzeko gogoak baino ez. Zer kontatu nahi diozu mundu osoari? Efekturekin, autotunerekin eta nahi dugunarekin jolastuko dugu gure mezua bidaltzeko.

Zuzeneko saiora etorri ezin bazara, musika, esperientziak, oroimenak, pasadizoak, aldarrikapenak, kexak, emozioak… Bidal diezazkigukezu Whatsappera edo Telegramera 649535213 zenbakian.

Mayor Voz Alta Voz

Hika Ateneo + Histeria

Mayor Voz Alta Voz erakusketak emakume nagusi batzuek 2020ko udaberrian burututako kontaketen garrantzia nabarmenduko du.

Abenduaren 14a, 18:00etan, Hika Ateneon.

Mayor Voz Alta Voz Marisol Gilen proiekzioa eta argazki-erakusketa izango da, Mujeres Desenredando

Violencias VII jardunaldien barnean.

Osasun krisiaren informazio-tratamenduak modu esplizituan gogoratu du adinkeria diskriminazioko eta estereotipoetako faktore estrukturala dela gure gizartean. Nola bizi da opresio hori lehenengo pertsonan? Zahartzearen iruditeria klasikotik harago joan gaitezke? Zer-nolako erresistentzia estrategiak zabaldu dituzte?

+info

Tajo-Salor-en adinekoa izatea

cAnicca + Ergosfera

Extremadurako Tajo-Saloren, adineko pertsonen ikuspuntutik garatutako lurralde-diagnostiko parte-hartzailea.

2020ko urritik 2021eko maiatzera

Despopulazioa eta biztanleriaren zahartzeaz markatutako lurralde honetan, herritarren behar eta eskaerei egokitutako eredu baterantz aurrera egin ahal izateko gidalerroak marazteko helburuarekin jaio zen.

Udalerri bakoitzean espezifikoki erreproduzitzen diren egiturazko arazoen eskala anitzeko azterketa bat. Adinekoen ikuspegia ardatz izan duen partaidetza-prozesu bati esker elikatua, osasun-segurtasuneko baldintzetara egokituta egon dena.

Lau azterketa-multzo: irisgarritasuna, segurtasuna, ongizatea eta erosotasuna, eta, esertzeko tokiak, “Gutxieneko zaintza-unitate” gisa ulertuta.

+info

PRESSTATZEN, 2022 ediziorako izen-eman zabalik

REAS Euskadi + Bilboko Udala + Hiritik-At + Worklan Bizkaia + Momentu + La tercera Pata + Mugarik Gabeko Ekonomilariak

ESS eredu batetik ekin nahi duten proiektu kolektiboei prestakuntza eta aholkularitza ematen diegu doan

Eskaerak jasotzeko azken eguna: 2021eko abenduaren 17a

Ikasturte: 2022ko urtarrilaren 18tik apirilaren 5era. EKONOPOLO espazioan (Harrobi plaza 4, Bilbo).

Parte hartzeko baldintzak:

>Proiektuak, elkarteak edo enpresak Bilbon egon behar du.

>Parte-hartzaileek gutxienez saioen % 85era joateko konpromisoa hartzen dute.

Programa doakoa da parte-hartzaileentzat.

Parte hartu nahi baduzue, bete ondorengo FORMULARIOA

Hautagaitza guztiak jaso ondoren, 10 proiektu hautatzeko prozesua egingo da. Emaitza 2021eko abenduaren 23a baino lehen jakinaraziko da. Gainerako hautagaiek beste formatu batzuetan parte hartu ahal izango dute, eta horien berri emango zaie.

+info

Auzo baten kartografiak: Wikitoki eta berer konplizeak

Wikisoinuak

Hilabete honean aterako dira Horaingo honetan Auzo baten kartografiak podcasta eratzen duten 4 piezak.

Audio hauetan gure auzotik zehar egindako lau ibilbide partekatzen dizkizuegu; ibilbide bakoitzean Wikitokiko ADNaren parte diren lau gaien inguruan hitzegingo dugu, gai hauek haien egunerokoan grinaz lantzen duten Wikitokiko lau aliatuekin:

  • Podcast 3.1: Kultura Komunitarioaren ibilbidea: Sarean
  • Podcast 3.2: Komunikazio Feministaren ibilbidea: Pikara Magazine
  • Podcast 3.3: Ekonomia Sozial y Solidarioaren ibilbidea: Ekonopolo
  • Podcast 3.4: Elikaduraren Subirotasunaren ibilbidea: Kidekoop

Leave a Reply

Your email address will not be published.