Zer dabiltzate Wikitokiko egoiliarrak? 2021 azaroak

Hona zenbait proiektu eta ekintza, zeinetan ekainean zehar wikitokerrak lanean egongo diren:

Mujeres Desenredando Violencias: Poder y privilegios (bis)

Hika Ateneo + Histeria.

Urriaren 9tik abenduaren 30era.

Abian jarraitzen du Mujeres Desenredando Violencias jardunaldien VII. edizioak. Aurten ere boterean eta pribilegioetan ardaztuko da:

Eredu aldaketa: boterea eta pribilegioak vs tratu ona >> Izaskun Zarrandikoetxea

Azaroaren 2a, 18:00etan.

Landuko dugu gidoi/eredu tratu txarren emaile hori (boterearena eta pribilegiorena) alde batera nola utz dezakegun, tratu oneko gidoi/eredura igarotzeko. Era berean, nola igaro eredu tratu txar emaile baina ezagun batetik tratu oneko batera, oraindik eraikitzeke eta erotizatzeke dagoenera.

Indarkeria obstetrikoa, psikologiatik begiratuta >> Estitxu Fernandez Maritxalar

Azaroaren 9a, 18:00etan (euskaraz)

Osasun-langile guztiek ez dute indarkeria erabiltzen, eta eragiten dutenean, gehienetan, ez dakite hori indarkeria denik. Emakumeak ere, kasu askotan, ez dira kontziente jasan dutenik. Existitzen dela ere ukatu egiten da.

Zer da? Ze ondorio ditu? Nola hartu dakioke aurre?

Zer egin gure pribilegioekin? >> Leticia Urretabizkaia

Azaroaren 16a, 17:00etan.

Pribilegioak harreman estua dute boterea erabiltzeko dugun moduarekin eta askorentzat boterea erabiltzea ezarritako modua guztiz aldenduta dago gure balioez eta eraiki nahi dugun munduaz; hortaz, gai honek aurkako sentimenduak sor gaitzake.

Izatearen edo izatea ez uztearen pribilegioa >> Jesenia eta Vicky

Azaroaren 17a, 17:00etan.

Nola eraikitzen da pribilegioa? Zerk eusten du arrazismoa?

Agian beharrezkoa eta premiazkoa litzateke, hemen eta orain, entzutea edo behintzat onartzea hegoalde globala osatzen dute kategoriak modernitatearen lurralde-gorputz gisa, non kolonia betikotzen den eta izatea zeharkatzen duena.

‘’Sallqa’’ (salljja) >> Lis Es Beth

Azaroaren 17a, 19:15etan.

‘’Sallqa’’ (salljja) basamortuko izenondoa da. Nire amamak ni hori deitzea gustatuko litzaidake zer bihurtu naizen ikusteko aukera balu. Menderaezin, natura, muzin, baldar, izukaitz, animalia.

Beste amatasun horiek >> Udane Herfer, Maternidades Bollo, Madres Solteras Por Elección, Grupo de madres de La Posada de los Abrazos

Azaroaren 23a, 18:00etan.

Esperientziez gero “beste amatasun horiei” buruz mintzatuko gara: bikoteetatik, heterosexualetik, zuritasunetik eta erdi-mailako klasetik egiten direnei buruz; amatasun migratuei, komunalei eta erdi-mailako bikote euskaldun heterosexualaren ideiarekin hausten dutenei buruz.

Azterketa pandemiaren eta bere deribatuen eraginari buruz Vitoria-Gasteizko LGTBI+ biztanleria gaztean

Zein erresistentzia estrategiak garatu ditu LGTBI+ gazteriak Vitoria-Gasteizen?

Vitoria-Gasteizko Udalren Gazteria Zerbitzua + Histeria

Hiriko gazte anitz izan ditugu ezagutzeko nola bizi izan dituzten pandemiaren murrizketak euren identitate zisheterodisidentetik. Zer-nolako erresistentzia estrategiak erabili dituzte? Nola zeharkatu dituzte murrizketak? Ikuspuntu eta jarrera politiko transfeminista, intersekzional eta kokatutik abiatzen da azterketa.

Gazteria Zerbitzuak Covid-19ren eta gazteriaren inguruan antolatutako barne-jardunaldian aurkeztuko da azterketa.

Open Conference – Berrikuntza kontrastea eta KSIak

Iranzu Guijarro, KARRASKAN – Parte hartzen dudan panelaren izena: Berrikuntza KSIetan – Ikuspuntu zabalagoak

Azaroaren 11 -12 

RIS3 Euskadiren testuinguruan, Kultura eta Sormen Industriez bezainbatean, KARRASKANetik landu dugun kontuetako bat izan da I+G+B erabiltzeko esparru kontzeptualari buruzko hausnarketa. Guk, KARRASKANetik, gure hausnarketak igorriko ditugu I+G+B ulertzeko moduaren testuinguruaren eta imajineriaren eraldaketarekin lotuta daudenak, baita planak diseinatzeko, sareak konfiguratzeko edo ikerketarako zein berrikuntzarako baliabideak banatzeko moduarekin ere.

Informazio gehiago

Diseinu diasporiko eta tranbiotizatzailea

Zein lotura dago diseinuaren eta elkarrekin bizitzearen artean? Noraino zabaldu diseinuaren mugak eta zerekin nahastu?

Azaroaren 18tik aurrera, online.

Diseño&Diáspora podcast forma duen kaleidoskopioa da, gizarte-aldaketara zuzendutako diseinuarekin lotuta dauden jardunbide eta ikuspuntuei buruzkoa. Orain, kolaborazio-sorta bat hasi du hiru diseinatzaileekin, ikuspegiak eta harremanak zabaltzeko asmoarekin. ColaBoraBoratik diseinu transbiotikoari buruzko seriea proposatu dugu.

Bost elkarrizketa, trans collage bat sortzen dutenak, ondorengo parte-hartzaileekin: Felipe G. Gil Zemos 98koa, Maé Durant Pezestudiokoa, María Montesino La Ortiga Colectivakoa, Marcela Brugnach BC3koa eta Rosa J. Pereda La Escalerakoa. BBDW21en testuinguruan aurkeztuko da, aurten bidegurutzeak eta trantsizioak landuko dituena.

Diseño&Diáspora

BBDW21

Untziti Baiarako Bideen Katalogo Kolektiboa

Baiararen bideak kontserbatzeko, babesteko, berreskuratzeko eta aldarrikatzeko tresna.

cAnicca + Untzitiko Udala.

Iraila – Azaroa.

Untziti Baiarako udalerrian 2020an egindako partaidetzazko herri-diagnostikoak agerian utzi zuen bideek biztanleen bizitzan duten garrantzia, bai herriguneen arteko lotura-elementu gisa, bai lurraldearekiko lotura sinboliko gisa. Bideak lekuaren nortasunaren parte dira, igarobideak baino askoz gehiago dira, elkarbizitzarako lekuak dira. Proiektu hau lurraldearen etorkizuneko Bide Publikoen Inbentariorako oinarriak ezartzeko lehen erradiografia izan nahi du.

+Info

IZARRA FRONTOIRA!

Izarrako frontoia eta bere ingurua berritzeko prozesu parte-hartzailea

Hiritik At + Urkabustaizko Udala.

Azaroak 23, 18.30etan, Izarrako Kultur Etxean.

Izarrako Frontoia herriko zentro neuralgikoa da, herriko belaunaldi guztien topagunea. Hala ere, 1980ko hamarkadan altxatutako eraikina izanda, egun dituen gabeziak agerikoak dira. Urteetan zehar herritarren beharrak jaso dituen bezala, etorkizuneko frontoia herritarren behar eta nahietara egokitzeko premiarekin jaiotzen da prozesu parte hartzaile hau.

+Info

Pezestudio.org-ek 15 urte betetzen ditu eta webgune berria dugu! 

Gure webgunea biziatzera gonbidatzen dizuegu, non orain arte burututako proiektuak argitaratu ditugun.

15 urte daramagu arkitektura eta hiri-diseinu jasangarriko proiektuetan jarduten; modu parte-hartzailean espazioak, prozesuak eta zerbitzuak diseinatzen aldaketa ekologikorako eta sozialerako tresna gisa. Ospakizun horrekin batera, asko pozten nau zuekin gure webgune berri partekatzeak, non proiektuak jasoko ditugun Hiri-Berrikuntzaren Arkitektura Ekologikoaren, Espazioen Diseinuaren, Sormenezko Aholkularitzaren, Pedagogiaren eta Ikerketa-Akzioaren inguruan. 

Milesker bide honetan lagundu gaituzten eta laguntzeari jarraitzen dioten pertsonei. Aurrera jarraitzen dugu! 

Pezestudio.org

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *