Munstroak, Covid osteko hirigintza eta herritarren prozesuak geroak proposatzeko

Hona Wikitokerrak, 2021eko martxoan zehar, lantzen ari diren proiektuak eta ekintzak:

cAnicca [a+d+u] proiektuak EXTREMADURAKO HIRIGINTZA ETA LURRALDE ANTOLAMENDUKO 1. eta 2. SARIAK jaso ditu

“Pueblos [de]Colonización” eta “Mejorando la Madriguera” proiektuak sarituak izan dira Extremadurako Hirigintza eta Lurralde Antolamendua lehiaketan

“Pueblos [de]Colonización”-ek eta “Mejorando la Madriguera”-k 1. eta 2. sariak jaso dituzte hurrenez hurren hiri- edo lurralde-baliabideen balioa handitzeko proposamenen modalitatean. “Pueblos [de]Colonización” Underground Arqueologíarekin bat garatu da helburu bikoitzarekin: herri berezi horien arkitektura- eta hiri-ondarea ezagutzera ematea eta zerotik hasi ziren komunitateak eraikitzearen garrantzia nabarmentzea. “Mejorando la Madriguera” prozesua hiri-diagnostiko parte-hartzaileaz osatuta egon da. Bere hasierako helburua zera zen: hirigintza eta espazio publikoaren inguruko erabakiak Hernán-Pérezen bizi diren pertsona guztiei gerturatzea.

Extremadurako Juntak sustatua. Hirigintza eta Lurralde Antolamendu Zuzendaritza Nagusia.

+Info

HABITAR EL PALACIO proiektua abian da!

Proiektuak herritarren prozesu bat bultzatuko du kultura-proposamenak aktibatzeko

Jerteko Bailara. Extremadura

Habitar el Palacio Carasso Fundazioak hautatutako proiektua da amaitu gabeko arkitektura aktibatzeko herritarren prozesua artikula dadin. Jerteko Bailaran kongresu jauregia izateko asmoa zuen eraikin publikoa eta gaur egun, eduki proposamenik edo kudeaketa-eredurik gabeko eraikuntza-prozesu geratuan dagoen espazioa da.

Mankomunitatearen Kultura Programaren eta cAnicca arkitektoen kolektiboaren arteko aliantzatik sortu zen proiektu hau. Proiektuaren asmoa zera da: talde-pentsamendua duen herritarren prozesua artikulatzea eta kultura-proposamenak abian jartzea espazio horren etorkizun gerturako.

Jerteko Bailarako mankomunitatea + cAnicca [a+d+u] + Carasso Fundazioa.

+Info

Hirigintza Covid garaian: Jardunbide egokien katalogoa

Eskuragai daude “Hirigintza Covid garaian; Espazio publikoak bizi eta eraldatu” topaketaren materialak eta informazioa

2020ko irailean Tafallan eta Artaxoan ospatutako Hirigintza Covid garaian topaketaren emaitzak eta informazio bilduma kontsulta daitezke topaketaren web orrian. Topaketa izan zena laburbildutzeko aukera ematen duten bideoez eta argazkiez gain, argitalpena ere dago eskuragai, deialdiaren bidez bildutako jardunbide egokien katalogo gisa, ekintzen laburbilduma gisa eta kodiseinu tailerrean bildutakoaren sintesi-eskema gisa aurkezten dena. Argitalpen hau euskaraz eta gazteleraz dago eskuragai, digitalki zein paperean.

cAnicca [a+d+u] + Nafarroako Gobernua

+Info

Agroplaza Kirikiño – Hiri-eraldaketa ekologikoa Bilbon

Hiri-azpiegitura sozioekologikoak instalatzea Kirikiño plazan, Irala

Agroplaza Kirikiño proiektua martxan jarraitzen du, sistema ekologiko barneratzailez eta jardunbide eraldatzailez osatutako herritarren espazio-laborategia. Martxoan hiri-azpiegitura beregainak instalatuko dira. Azpiegitura horiek landaredia gehituko dute, euriaren aurkako babesa eskainiko dute, energia sortuko dute eta, teknologia interaktiboen bidez, aisialdirako ekintzak eta ekintza komunitarioak burutzea ahalbidetuko dute. Iazko uztailean abian jarri genuen lekuko eragileekin batera burututako elkar-sorkuntza prozesutik abiatuta diseinatu eta ekoiztu dira azpiegitura hauek. Proiektuaren hurrengo saioen eta faseen berri emango dugu proiektuaren web orrian.

Pezestudio.org – Designscapes Europako Proiektua, Bilboko udala, Eusko Jaurlaritza

+Info

TRANSBIOTIKA  Sorkuntza Kolektiborako gailua

Erronka ekologikoei, sozialei eta ekonomikoei dagokienez, “Nola bizi elkarrekin?” inguruan gogoeta publikoa egitea proposatzen duen gailua

TRANSBIOTIKA “bizitza erdigunean jartzeak” zer esan nahi duen aztertzeko  alternatibak sortzen duen ikerketa-ekintza proiektu bat da. Sorkuntza kolektiborako gailua Kode-irekiko lineako plataforma da, geroaren ikuspegiaren inguruko zenbait kontuetara emandako erantzunez abiatuta, grafismoak sortzen dituena mihise interaktibo batean, zeinari esker euren iritziak kontzeptualizatu, ulertu eta ikusgai jarri daitezkeen. Zenbait parte-hartzaileen erantzunak bateratzearen ondorioz talde-ekintza bat sortuko da, ekarpen bakoitzarekin garatzen dena eta talde-adimenaren emaitza dena.

Pezestudio.org  – ColaBoraBora.org Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

+Info

Aurkezpen bideoa

KIMERAvsKIMERA Laster zuen pantailatan!

Zer sor daiteke suntsitzailea eta birsortzailea denaren arteko talka kimeriko izugarritik?

Horretan datza KIMERAvsKIMERA, C Serieko “film” bat, kimeraren esanahi bikoitzarekin jolasten duena; munstro mutante suntsitzaile gisa eta lortezina den grina gisa, mehatxuaren eta utopiaren artekoa, apokaliptikoa bezain eraldatzailea den egoeraren erdian. Errealitate beraren bi aurpegi, mundu Borobilagoa lortzeko borroka gogorrean daudenak.

Aurretik ditugun ekologia-, gizarte- eta ekoizpen-trantsizioe elkarlanean heltzeko ahalegina, jasangarritasunaren eta ekoindustriaren sektorearen eta kulturaren zein sormenaren sektorearen arteko hibridaziotik abiatuta eta Zorrotzaurre uhartea eszenatoki gisa hartuta.

BIDCak sustatua BBDW20 – Bilbao Bizkaia Design Week 2020 topaketaren testuinguruan, Aclimaren, EIDEren, KARRASKANen eta Wikitokiren laguntzarekin. ColaBoraBorak diseinatuta eta erraztuta.

+Info

Durangoko Herri Galdeketa

Durangoko trenbide zaharreko orubearen inguruko herri galdeketa

Martxoak 14

Lehen aldiz Durangon herri galdeketa bat egingo da, durangarrek herrian estrategikoa den espazio baten hirigintza etorkizunari buruz erabaki dezaten. Kontsultarako aukeratutako data martxoaren 14a da. Aldez aurretik, parte-hartze prozesu bat ireki da, informazio guztia herritarren esku jartzeko, herritarrek beraien posizioa finkatu ahal izan dezaten. Hiritik At talde tekniko bezala prozesu horren arduraduna izan da. Hiriko eragile nagusiekin aurreko harreman-erronda bat egin du, dokumentu tekniko informatibo bat idatzi du eta herritarrei irekitako hainbat foro dinamizatu ditu.

Durangoko Udala – Hiritik At.

Kultura-bitartekaritza berregitea eta hedatzea

Jardunbide berriak kultura-testuinguru berri batentzat

Pandemia garai honetan bitartekaritzaren sektoreak aurrean duen lan-egoera konplexuari erantzuten dio proiektuak. Gainera, elkarlaneko ikerketa-ekintza bat proposatzen du, eremu berri honetan lanbidearen garrantzia nabarmentzen duena. Nazioko eta nazioarteko proiektuen mapaketaren bidez, baita Covid osteko testuinguruan metodologia eta estrategia berritzaileei buruz ikertuz ere burutzen du. Proiektua profesionalen arteko zenbait elkarrizketa-espazioen bidez eratu da: autoprestakuntza Ziklo bat hezkuntzan, kudeaketan eta kultura digitalean adituak diren eragile gonbidatuekin, eta Ikaskuntza Talde iraunkorra, partekatutako jakintzak obratzeko.

Artaziak proiektuak 360 º Irisgarritasunaren gaiari helduko dio.

Parte-hartzaileak: Artaziak

Antolatzailea: Asociación de mediadoras culturales de Madrid

Laguntzailea: Daniel eta Nina Carasso Fundazioa

+Info

Pandemian zehar COVID-19 datuak ikusarazteko erronka

COVID-19ren pandemian zehar datuak ikusaraztearen garrantziari buruzko mahai-ingurua

Pablo Reyren, Montera 34, hitzaldia, Deustuko Unibertsitatean.

2020ko martxoak 5, 16:00-17:30.

COVID-19ren pandemiak agerian jarri du datuen garrantzia orokorrean, eta euren aurkezpen grafikoak bereziki, erabakiak hartzeko, pertsonala denetik politikoa denera, ekonomikoa denetik soziala denera. Montera34tik Escovid19data datuak biltzeko eta ikusarazteko talde-proiektuaren inguruan arituko gara.

+Info

GESTO-LEER

Baterako sorkuntza horizontala “Zeharkaldia–Zirkuko Pirinioak” proiektuaren Bitartekotza Laborategian

Martxoak 15-19, Azkuna Zentroan eta La Haceria/ZAWPn.

ColaBoraBorak Bitartekotza Laborategian parte hartzen duten artistei elkarrekin sortze ez-hierarkikoari eta bitartekaritzari buruzko gogoeta egiten lagunduko die, HITZA-ADITZA metodologiatik abiatuta.

Laborategi hau Zeharkaldia–Zirkuko Pirinioak proiektuaren parte da, Pirinioetako mugaz gaindiko eskualdeetan zirku garaikidea sortzea eta zabaltzea sustatzen duen proiektua, artisten premia larriei erantzun bat emateko eta beste ekintza-eredu esperimental batzuk sustatzeko. Laborategi honetan zirkua beste lengoaia artistiko batzuekin eta bertako hainbat kolektiborekin konektatzea bilatzen da: Nevipen, Adembi eta Bilboko Gazte Korala.

Kalealdia Jaialdia, Zeharkaldia–Zirkuko Pirinioak proiektu europarraren esparruan. 

ColaBoraBora

+Info

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *