Apirilean abian dauden proiektuak: espazio publikoa eta administrazioak aldatzen

Hona zenbait proiektu eta ekintza, zeinetan apirilean zehar wikitokerrak lanean egongo diren:

Agroplaza Kirikiño – Hiri-eraldaketa ekologikoa Bilbon

Pezestudio.org – Designscapes Europako Proiektua, Bilboko udala, Eusko Jaurlaritza

Hiri-azpiegitura sozioekologikoak inauguratzea Kirikiño plazan, Iralan.

Hil honetan hiri-azpiegitura sozioekologikoak inauguratuko dituguKirikiño plazan. Proiektua iazko uztailean jasi zen abian lekuko eragileen batera burututako elkarsokuntza prozesuarekin. Informatu zaitez inaugurazio-dataren inguruan hemen: https://agroplazakirikino.wordpress.com/

Ez ezazu galdu!

HIP: Berrikuntza Publikoaren Hexagonoa abian jartzea

Aragoiko LAAABek SEGIBrekin batera bultzatutako proiektua. ColaBoraBora fellowHIPetako bat da.

Erakundeak irekiagoak, moldakorragoak eta parte-hartzaileagoak izatea gustatuko litzaizuke? Berrikuntza Publikoaren Hexagonoa erakundeen eraldaketa eta aldaketa sistemikoa sustatzeko eredua da, ikasten duten erakundeen ideiatik abiatuta, berrikuntzako eta sormeneko ekosistemak sortzeko. HIPen helburua da sare-antolakuntzetarantz aldatzea, malguagoak, erantzukideagoak eta demokratikoagoak direnak. Horretarako guztirako, sei bektore jartzen ditu abian: OPEN / TRANS / FAST / PROTO / CO / TEC. Colaboraborak TRANS bektorean hartzen du parte.

Proiektuaren web orria eta tresna-kit bat jarri dira abian,baita simulatzaile bat, MOOC bat eta kasuen biltegi bat ere.

+ Info

Izaba Bizigarri + Lekunberri Bizigarri

cAnicca. Izaba Bizigarri: Izabako Udalak sustatua eta Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatua. Lekunberri Bizigarri: Lekunberriko Udalak sustatua eta Nafarroako Gobernuarekin batera finantzatua.

Partaidetzazko Herri-Diagnostikoa. Udalerri bakoitzaren espazio publikoen inguruan elkarrekin hausnartzeko proiektuak.

Proiektu bien helburua zera da: jarudera-lerro batzuk zehaztea, zeinei esker espazio publikoak pertsona guztiei moldatzea modu mailakatuan, ikuspuntu barneratzaile eta anitzetik. Horretarako partaidetzazko prozesu bana egin dira auzolanean ingurunea diagnostikatzeko eta dauden beharrak antzemateko.

Izaba Erronkaribaren dagoen herri txikia da, zeinean neguan 400 bat pertsona bizi diren. Bestalde, Lekunberri 1500 biztanle baino gehiago dituen udalerria da, populazio galera etengabea jasaten duen testuinguruan, azken bi hamarkadatan biztanle kopurua bikoiztea lortu duena.

+ Info: Izaba Bizigarri

+ Info: Lekunberri Bizigarri

Umeak Plazan

Recrea2-ek eta Canicca-k plaza-n proiektuaren barnean antolatutako lehenengo saioa.

Apirilaren 8, 15 eta 22an, 17:30etatik 19:00etara.

Umeak Plaza-n haur eta gaztetxoentzako tailer zikloa da, eta plazaren eta auzoaren ingurunea berdeskubritzea du helburu, eguneroko objektuen bizi-zikloen ikuspegitik. Lekuak esploratzea eta baztertutako objektuekin esperimentatzea proposatzen dugu, galdu duenari erabilera itzultzeko, hiriko inguruneari balioa emanez bertan bizi diren objektuekin, eta, horrela, zaborraren kontzeptua iraultzeko, hori guztia espazio publiko bizian jolasteko material, tresna eta espazio gisa erabiliz.

+ Info

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *