Gonbidapena egonaldia: 3. jardunbidea
GONBIDAPENA / INVITACIÓN zenbait topaketa-laborategitan antolatutako arte-egonaldia da arte eszenikoetatik datozen sormenezko metodologiak eta tresnak ikertzeko eta elkartrukatzeko, “eginez ikasi” goiburuan ardazten dena.
Ondoren, egonaldia osatu zuen jardunbide bat aurkeztuko dugu, aurreko postean aurkeztutako jardunbideak osatzen dituena eta esteka honetan kontsultatu dezakezuna.
3. JARDUNBIDEA / Hel egitea eta masajea ematea.
Jardunbide honetan gorputz batera gerturatzen gara masaje bat emateko beste norbaitena balitz bezala —beste norbaiten gorputza—. Gutako norbaiti masaje bat ematea, baina medium gisa erabilita bertan ez dagoen norbaiti masaje bat emateko.
Lehenik, gertu izan nahi dugun pertsona bati hel egingo diogu —bizirik egon daiteke edo ez, benetakoa izan daiteke edo ez— eta bere izena paper batean idatziko dugu, tolestuta gordeko duguna. Ondoren, binaka, masaje intuitibo bat emango diogu gure kideari, aurretik hel egindako pertsona balitz bezala. Hel egindako pertsona ukituko dugu bertan dagoen pertsonaren gorputzaren bitartez.
Jardunbide honetan interesatzen zaiguna zera da: transferentzia txeratsua eta irudimentsua, gorputzaren mintzen bidez ikusten ez dena ukitzea, unean gurekin ez dauden presentziak gauden espaziora ekartzea. Eta hel egiten ditugun presentziak ekartzeaz gain, eurei masaje bat emateko, haiekin kontaktuan egoteko eta beste modu batzuetan agertzeko aukera irekitzea ere.
* Inbitazio prozesuan partekatu dituzten metodologia gehiago ezagutu nahi badituzu, ez galdu Coletivo Qualquer eta Camila Téllez, Isaak Erdoiza eta Nazario Díaz kolaboratzaileen aurkezpena, urriaren 15ean, osteguna, 19: 00etan, Wikitokin.