Zer dabiltzate Wikitokiko egoiliarrak? 2020ko urriak

Wikitokerrak, aste hauetan zehar, lantzen ari diren proiektuak eta ekintzak biltzen ditugu. Besteak beste, hirien eraldaketarekin, datuen analisi eta ikuspenarekin, kultura‑berrikuntzarekin eta herritarren parte-hartzearekin harremana duten ekimen ugari dira. Ekintza eta baliabide irekiak daude ere, berrerabili daitezkeenak.

Laboratorios Distribuidos

Herritar-laborategia nola eratzearen eta elkartasun sareak eraikitzearen inguruko ikastaroa

ColaBoraBora

2020ko iraila eta abendua artean

Gonbidapena, herritar-laborategiak, hau da, azpiegiturak eta tresnak, eraikitzeko, zeinek pertsona anitzen arteko elkarlana errazten duten, erronka komunekin lotutako konponbideak esperimentatzeko eta frogatzeko. 

Kultura-ministerioak eta Medialab Pradok antolatutako online ikastaroa, zeinean parte-hartzaileen komunitatea dinamizatzen laguntzen dugun. Estatu osoko eta Latinoamerikako ia 3000 pertsona daude! Prestakuntzaz gain, jarduera osagarri gisa lurralde- eta sektore-lankidetza aktibatzea proposatzen da, baita zenbait hirien arteko proiektuak garatzea ere.

Matrikulatu ez bazara ere, aukera duzu eduki irekira sartzeko.

+INFO

“Cómo hacer un archivo digital” Guía para La aventura de aprender

Argitalpen bat, zeinean artxibo digital bat egitea zertan datzan azaltzen dugun

Montera34

Artxibo digital bat dokumentuen antolaketa da formatu digitalean. Gida honetan azaltzen dugu Montera34n nola, zertarako egiten ditugun eta guretzat zergatik tresna baliotsuak diren. Gure jarduera pertsonalean, proiektu komunitarioetan eta jardunbide profesionalean garatu ditugun ikaskuntzak transmititzea da gure asmoa.

Artxibo bat sortzean funtsezkoa da oinarri kontzeptual sendoa izatea; hortaz, artxibo digital bat sortzeko beharrezkoak diren materialak eta urratsak lantzen ditugu, baita kontzeptuak finkatzeko lagungarriak diren ereduak ere.

+INFO

Agroplaza Kirikiño – Hiri-eraldaketa ekologikoa Bilbon

Kirikiño plaza batera diseinatzeko parte-hartze prozesua

Pezestudio.org

Urria, Irala auzoa

Agroplaza Kirikiño Bilboko Iralabarri auzoan dagoen Kirikiño plazaren eraldaketa sozial eta ekologikoa gauzatzeko proiektua da. Praktika eraldatzaileak eta sistema ekologiko eta inklusiboak biltzen dituen hiri laborategia. Proiektua egungo Kirikiño plazaren berrantolaketa modu parte-hartzailean diseinatzean eta hurrengo 9 hilabeteetan egingo diren azpiegitura ekologiko berritzaileen diseinatzean eta instalatzean datza. 

Urriaren hasieran hurrengo aurrez-aurreko saioa burutuko da. Online ere parte hartu dezakezu ondorengoonline formularioarenbidez.

+INFO

Arrasateko Azoka eraberritzea

Arrasateko azoka eraberritzeko egikaritze proiektua

Pezestudio.org

Pezestudio.org-etik proiektu berria jarri dugu abian, Mondragonés kalean dagoen Arrasateko azoka eraberritzea. Hurrengo 5 hilabeteetan egikaritze proiektua garatuko dugu, urte hasieran bertoko Udalak argitaratutako lizitazioaren irabazle izan ondoren. 

Proposamenak azoka espazio malguan eraldatzea jasotzen zuen, erabilera berrietara irekita dagoena eta kanpoaldearekin harreman zuzena duena, zabaltasuna eta argitasuna handitzeko eta kanpoko ikusgarritasuna hobetzeko, espazioa herritarren topagune gisa txertatzeko.

#Transbiótica- Azkuna Zentroan egindako aurkezpen-saioaren itzulkina

Transbiótica proiektuaren itzulkina 2020ko urtarrilean Azkuna Zentroan burututako saioaren bidez

Colaborabora eta Pezestudio.org

#TRANSBIÓTICA gonbidapena da elkarrekin bizitzeko erabiltzen ditugun habitatak eta sistemak, bizitza erdian jartzen, batera diseinatzeko. 

Hona proiektuaren laburpen-bideoa eta urtarrilean Azkuna Zentroan burutu genuen aurkezpen-saioaren itzulkina. Orain, ideiak, tresnak eta egiteko moduak esploratzen eta imajinatzen jarraitzen du proiektuak, Antropozeno desberdin bat egiteko, planetaren eta gorputzen mugez, erritmoez eta bizidunen ahultasunaz arduratzen diren inguruen aldeko apustua egiten duena.

+INFO

Hirigintza Covid Garaian Topaketa

Lurralde jasangarriagoetara eta zaintzaileagoetara eramango gaituzten aukerak ikusarazteko eta aztertzeko topaketa

cAnicca

Irailak 17 eta 18 / Tafalla eta Artaxoa

“Hirigintza Covid garaian. Espazio publikoak bizi eta eraldatu” topaketa hausnarketarako espazioa da, zenbait ezagutzak biltzea bilatzen duena aukerak azalarazteko eta esploratzeko, zeinei esker lurralde jasangarrietara eta zaintzaileagotara joan. Zenbait ekintzen bidez, hirigintzara gerturatzen gara hainbat optiketatik eta formatuetatik.

Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko Departamentuak antolatutako eta cAniccak koordinatutako topaketa irailak 17 eta 18 artean burutu zen eta bere emaitzak zein ekintzen bideoak topaketaren web orrian argitaratuko dira.

+INFO

Burgiko plaza eraldatzea

Hirigintza taktikoko esku-hartzea plazaren espazioa pertsonentzat berreskuratzeko

cAnicca

2020ko iraila-urria / Burgi (Nafarroa)

Gaur egun ibilgailuek inbaditzen duten espazioa pertsonentzat berreskuratzeko beharraz sortu zen Burgiko Plaza de Abajo eraldatzeko proiektua. Burgiko Udalarekin batera burututako proiektua da, zeinean herritarrek parte hartu duten beharren diagnostikotik (Burgi Atsegina partaidetza-prozesuan zehar), hartutako konponbidea elkarrekin diseinatzera arte. Gainera, proposamena autoeraikuntzako (auzolango) jardunaldien bidez burutuko da, zeinek itxura berria emango dioten herriko plaza nagusiari.

Almudena Sánchez-Buitrago arkitektarekin lankidetzan burutuko da proiektua.

+INFO

Habitar el Palacio

Carasso Fundazioaren “Alianzas para una democracia cultural” deialdian hautatutako proiektua

cAnicca

2020-2022 / Jerteko Bailara (Extremadura)

Bukatu gabeko arkitektura aktibatzeko herritarren parte-hartzean oinarritutako prozesua da Habitar el Palacio. Jerteko Bailara nekazaritza-eskualdean kongresu jauregia izateko asmoa zuen eraikin publikoa eta gaur egun, jatorrizko proiektutik urrun, eduki proposamenik edo kudeaketa-eredurik gabeko eraikuntza duen espazioa da. Espazio honen etorkizun gerturako, kolektiboki pentsatzeko eta proposamen kulturalak aktibatzeko herritarren parte-hartzean oinarritutako prozesua artikulatzea da proiektuaren asmoa. 

Jerteko Bailarako mankomunitatearen eta cAniccaren arteko aliantza.

+INFO

Erro(re)tik

Carasso Fundazioaren “Alianzas para una democracia cultural” deialdian hautatutako proiektua

Artaziak

2020-2022 / Donostia, Gipuzkoa, Euskadi

Tabakaleraren izateko, ikusteko eta jarduteko moduen eraldaketa proposatzen duen proiektua. Asmoa da aniztasunari eta herritarrei eskainitako lana finkatzea eta antzemandako beharrei erantzuna ematea, besteak beste, mendekotasunaren ideiari esanahi berria ematea eta politizatzea, munduan egoteko zenbait gorputzei eta formei estigma kentzea, eta demokrazia kulturala izateko benetako aukerak sortzea. Bitartekaritza-proiektua izango da (testuinguruko zenbait eragileekin batera, hala nola, Why not, Sos arrazakeria…), aipatutako gaien inguruko egituraren erroetan eta eztabaida publikoetan eragina duten barne-mailako eragileekin.

Tabakaleraren eta Artaziak kooperatibaren arteko aliantza.

+INFO

FEM TEK + CCEG 2020 Egonaldi Birtualen deialdia

Espainiako Kultur Etxea Guatemalan FEM TEKekin lankidetzan, FEM TEK + CCEG 2020 Egonaldi Birtualen deialdia irekitzen dute

FEM TEK

Deialdia 2020ko irailaren 7tik urriaren 4ra bitartean egongo da zabalik

FEM TEK + CCEG Egonaldi Birtualen helburua teknologiarekin lan egiten duten artista/kolektiboen sorkuntza praktiko edo teorikoen prozesuak bermatzea da, teknologia ikuspuntu ireki batetik ikusita (software/hardware, medio digital eta appak, teknologia bigun eta erlazionalak, komisariado digitala, etab.).

+INFO

COVID-19ren datuak biltzen eta aztertzen jarraitzen dugu

COVID-19 datuen analisi grafikoa

Montera34

Montera34tik COVID-19 datuak biltzeko eta argitaratzeko proiektua sustatzeko eta koordinatzen jarraitzen dugu: Escovid19data Pandemia hobeto ulertzen laguntzeko talde-ahalegina. Euskadiri zuzendutako sekzioa handitu dugu osasun-eremuen, udalerriren eta adinen araberako grafiko berriekin.

+INFO

“Compendio colectivo sobre el cáncer” argitalpenaren aurkezpena

Josune Urrutia artista grafikoak Compendio colectivo sobre cáncer argitalpena aurkeztuko du

Josune Urrutia

2020ko urriak 20, 19:00etan – MEDIATEKA BBK Azkuna Zentroan, sarrera doan edukiera bete arte

Artista-liburu baten eta zientzia-lan baten artean dagoen bilduma honek hiztegi ilustratuaren antzeko formatua erabiltzen du, tradizio luzekoa medikuntzaren historian Argitalpen korala da, artistak irudiztatua, eta Vilanovako Arnau Ospitaleko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuko ospitale-komunitate osoak hartu du parte. Hitzak definitzen eta bilduma edukiz hornitzen lagundu dute.

Compendio colectivo sobre cáncer Radiació+++ proiektuaren barruan dago, Lleidako Centre d’Art la Panerak osasun-arloan antolatzen dituen arte-egonaldien programaren barruan.

+INFO

Berrikuntza eta Kulturari buruzko VI. Jardunaldi birtuala – “Sustraiak eta kimuak: ezagutzaren transferentzia eta sorkuntzaren balioa”

Ezagutzaren kudeaketan, belaunaldi-aldaketan, belaunaldien arteko lankidetzan, antolatzeko eredu berrietan zein harreman- eta garapen-testuingurutan ardazten den jardunaldi birtuala

Karraskan

Urriak 15 eta 16, osteguna eta ostirala 

Karraskanen aldetik, beharrezko, eztabaida hau ireki nahi dugu, ildo honetan aritzen diren beste ekimenetara gehitzen dena. Erronkaren asmoa ezin da izan denbora modu zentzugabean etetea, baina bai une batzuetan zehar geldotzea, ondo hausnartzeko prozesu natural hau ikaskuntzarako, berrikuspenerako une nola bihurtu, kimuetatik edo sustraietatik etorritako talentuaren zein ezagutzaren kudeaketaren inguruan gure erakundeek behar dutenari dagokionez.   

+INFO

Lasarteko HAPOaren prozesu parte hartzailea

Hiritik_At

Hiri Txangoa: Urriak 2 – 18.00

Parte Hartze Saio Irekia: Urriak 22 – 18.00

Prozesu honel Lasarteko HAPOaren inguruan herritarrek duten iritzia jasotze du helburu. HAPO-aren lehen azalpen hitzaldiarekin, honen Aurrerapenaren aurkezpen publikoa irekiko da, zeina urriak 30 arte egongo den ikusgai. Prozesuan herritar guztiei irekitako saio parte hartzaileak burutuko dira. Bertan, Aurerapen dokumentuaren azalpena burutu eta herritarren iritziak jasoko dira. Horretaz gain, jarduera alternatibo bat antolatuko da, herritarren sentsazio eta iritziak jasotzeko Lasarte-Oriako hiri eremuaren inguruan.

+INFO

“OtxarBerpentsatu” Jardunaldia

Hiritik_At

Urriak 9an goiz eta arratsaldez Otxarkoagako auzoan

Langile auzoen tipologiaren ezaugarri komunak baliatuz, Otxarkoagako auzoa biziberritzeko P[auzoa] proiektu eta ikerketa esperimentalaren barruan kokatzen den jardunaldia. Jardunaldiaren helburua prozesuaren parte izan diren eragileekin (bizilagunak, arkitekturako ikasleak…) harremanena jartzea da. Jardunaldiak bi zati izango ditu: bata, eragile ezberdinek landutako proposamenak aurkezteko, eta, bestea, auzorako planteatzen diren proposamen zehatzak lantzean zentratuko dena.

+INFO

Berdintasunerako jardunaldiak “Feminismoa non, gu han. Poniendo la vida en el centro”

Hiritik_At

Urriak 5-6 / Torrezabal kultur etxea, Galdakao

Galdakaoko Udalak urtero antolatzen dituen berdintasun-jardunaldien barruan, Hiritik At elkartetik mahai-inguru batean parte hartuko dugu, egungo feminismoaren aukerei eta erronkei buruz hitz egiteko. Espazioen plangintzan eta hirien diseinuan generoari dagokionez ezarri behar ditugun erronkei buruz dugun ikuspegia planteatuko dugu, guztiontzako hiri atseginagoak lortzeko beharrezkoak diren gakoak planteatuz.

+INFO

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *