Invitación egonaldia: prozesuaren materialak

Metodologiak eta jardunbide artistikoak partekatzeak gauzetara eta geure burura hurbiltzeko moduak zein harremanetan jartzeko moduak dakartza berekin. Gonbidapena / Invitación egonaldian zehar, ukitzeko, begiratzeko, entzuteko, egiteko, idazteko eta esateko modu zehatzen bidezko sentsibilitateen transferentzia horrekin esperimentatzea erabaki dugu proiektuaren bost kideek. Une bakoitzean, bakoitzaren sormen-unibertsoa zeharkatzen zuten interesez abiatuta gauzatu da hori beti.

Topaketa hauen hasieratik gure desira izan da hedapen metodologikoa aktibatzea, ardatz antolatzaile batez abiatuta jardunbide partikularrak gainjartzea eta gurutzatzea, kolektiboarekin egiteko modu espezifikoa transferitzean edo esperimentatzean oinarritzen zena. Zentzu horretan, bakoitzak taldeari proposatutako jardunbide artistikoek zeuden gorputzak biltzea bultzada komun gisa finkatu nahi izan dugu, hau da, gurutzaketa metodologikoa beti ‘gorputzez gorputz’ gauzatzea; aditzetan kokatzeko: masajea eman, entzun, irakurri, esan, ibili, eraman, sendatu, korritu, gerturatu, aldendu, lo egin, jan. Hortaz, bakoitzak garatu dituen edo praktikatu behar dituen egiteko modu sentikorrak transferitzeko ariketan interes berezia dugu. Beraz, Gonbidapena / Invitación egonaldiak aukera eman digu ikaskuntza metodologikoko gune bat aktibatzeko taldeko jardunbideen transferentziak doitzearen bidez. Kide bakoitzak dituen egiteko modu artistikoak ezagutzeko eta eraldatzeko biltzen den taldea.

Guretzat eremu esperimental bat ezartzeko eta, orokorrean, esperientzia aurretiko emaitzen arabera ordenatzen diren joeretan ez erortzeko orduan, sortzaileen imajinario kolektiboetan oinarritu gara, zeinen background anitzeei -kolektiboa denera egokituta daudenei- esker gure jarduetan eremu zabala ireki den. Poltsa bat, non aukera genuen bakoitzak ekartzen zituen gauzak jartzeko eta zenbait modutan konbinatzeko.

Garrantzitsua da lurralde hau marraztea -zeinean hasieratik kokatu nahi izan garen- sortu diren jardunbideak ulertzeko, gure baitan metodologiak partekatzea izan daitekeenaren eta haietaz hitz egiten dugunean esan nahi dugunaren ulermen berriak sortu dituztenak.

Garrantzitsua gauzatzen zaigu ere kontuan hartzea 2020. urtea erronka bat izaten ari dela eta garatu ditugun proposamenetako askok beste ingerada batzuk irabazi dituztela, aldaketetara ireki direla eta bete batzuekin batera eraldatu direla. Taldeka aritzea Covid-19ren testuinguruan erronka bat da, baita militantzia modua ere, zeinean espazio presentzialen, afektiboen eta partekatuen jarraitasunaren alde egiteko dugun, gorputzetik, koreografiatik, biologiatik, geografiatik eta ezezaguna denatik pentsatzen jarrai dezagun.

Egonaldian zehar garatutako hausnarketa irekietako batzuk blogean partekatzeko gonbit egiten digu Wikitokik. Ondoren, 2019ren amaieran abian jarri zen prozesuaren lehenengo bi faseetan gurekin egon diren bi jardunbide aurkeztuko ditugu.

1. JARDUNBIDEA: Score/Partitura

(GONBIDAPENA / INVITACIÓN Egonaldiaren hasieran garatua_2019ko azaroak)

Kolektiboko parte-hartzaile bakoitza gonbidatu zen gainerako parte-hartzaileentzat partitura bat sortzera ondorengo irizpideak jarraituz:

a) partiturek proiektu, ikerketa-prozesu, pieza, jardunbide artistiko (edo ez artistiko) bat gogora ekartzea edo horietatik jaiotzea, zeinen partaide parte-hartzaileak diren

b) Proposatutako Score/Partitura jardunbide apur bat izanda ere behar bezain irekia izan behar zela zenbait zabalkunde eratorri ahal izateko, proposatzailearen desirez eta materalizazioez haraindi.

Score #1 | REMAKE

Haurtzaroaren performance bat

  • Gogoratu haurtzaroko jolas gustukoena, edo esanguratsuena, edo etengabe burutzen zenuen aisialdiko ekintzaren bat.
  • Antzeman egite, ekintza, objektu, abesti, pertsona, harreman horien elementu esanguratsuena edo esanguratsuenak.
  • Begiratu itzazu usterik gabe.
  • Saiatu objektu, abesti, keinu,… Horiek aurkitzen. Egizu berriz.
  • Egin joko/performance horren remake bat.

Score #2 | ZUHAITZ BATEN LAGUN EGITEA

Score hau burutzeko zenbait egun behar dira. Nire proposamena zera da burutzeko 5 egun jarraian hartzea.

  • Zuhaitz bat hautatzea, zeinaren lagun egin nahi duzun. Zure kalean, basoan, lorategiren batean dagoen zuhaitza izan daiteke. Hautatzeko orduan, garrantzitsua da zu ere hautatzen zaituena zein den entzutea. Ziur aspalditik maite-jokoetan zabiltzala zuhaitz batekin eta zuhaitz bat zurekin.
  • Behin zuhaitza hautatuta, gorde ordubete egunean 5 egun jarraietan zehar berarekin egoteko. Ez dago zertan beti ordu bera izan, baina bai egunero joatea.
  • Bisitatzen duzun egun bakoitzean eramaiozu edo egiozu zerbait. Adibidez, egun batean bera ukitzera joan zaitezke edo  Beste egun batean zerbait irakurtzera joan zaitezke, berak entzun dezan. Egunen batean zuhaitza entzutera, gertutik begiratzera,… joan zaitezke.
  • Egunak igaro ahala bien artean ezartzen den harremana ulertuko duzu. Zure lagun berriarekin entzun, fidatu, denbora igaro.
  • Egun bakoitza amaitzean, zuen topaketa erregistratu nahien duzun moduan. Egunak amaitzean, miniegunkari bat izango duzu.

2. JARDUNBIDEA: Irudien eta hitzen artean

(2020ko iraila-ekaina arteko berrogeialdian burutua)

Bost parte-hartzaile izan ginen. Parte-hartzaile bakoitzak “antolatzaileari” bost irudi bidali zizkion, uneko interesekin harremana zutenak. Behin irudi guztiak bidalita, “antolatzaileak” PDF batean bildu zituen eta irudi guztiak biltzen zituen dokumentua taldeari bidali zion. Parte-hartzaile bakoitzak izenburua jarri zion (edo hitzez hitz adierazi zuen) irudi bakoitzari. Azkenik “antolatzaileak” bost izenburuak zegozkien irudiekin batera dokumentu batean jarri zituen eta guztiei bidali zien. Irudi bakoitzak bost izenburu jasotzen ditu, nolabait irudiak dutenari buruz, besteek nola ikusten dituzten moduari buruz, irudien eta hitzen arteko joko hori abian jartzean gure kideek asmatzen dituzten estrategiei buruz hitz egiten digutenak.

Esteka “irudien eta hitzen artean” dokumentura

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *