Wikitokiren etorkizuna esploratzeko sei jokaleku

Wikitokiren azkenaldiko ibilaldiak jarraitu badituzue, jakingo duzue duela urte eta erdi gutxi gorabehera antolatzeko modu berriarekin, Soziokraziarekin, esperimentatzeari ekin geniola – interesatzen bazaizue ikertzen jarrai dezakezue hemen-. Barne-prozesu honek ikaskuntza eta lasaitasun ugari sortu ditu, baina behar partekatua azaleratu zuen ere, Wikitoki zer izatea nahi dugu? galderarekin harremana duena.

Kontu horrek harreman handia dauka proiektuan eskaintzeko eta partekatzeko prest gaudenarekin, behar dugun itzulkinarekin, Wikitokik inguruan izango duen eraginarekin… Hortaz, orain gure estrategia berriz zehazteko prozesuan murgilduta gaude, ibilbide konplexua da zeinean poliki-poliki aurrera egiten dugun pertsona bakoitzaren ekarpenetatik abiatuta.

Aukerak ikusten laguntzeko, eta bakoitzaren desiren eta beharren arabera, Wikitokiren etorkizunean eman daitezkeen sei jokaleku eraiki ditugu, María Salazar gure kideak soinu-imajinario bihurtu dituenak hobeto ulertu ditzagun. Gurekin partekatzeko gonbit egiten dizugu.

Abestia: Gaupasa, Tribade.

01 “Coworking bat”

Wikitoki espazioa eta baliabide fisikoak partekatzeko toki gisa. Egiteko beste modu batzuk esploratzeko interesa partekatzen dugu eta elkarbizitzari esker ikaskuntzak elkartrukatu ditzakegu.

Abestia: Gaupasa, Tribade.

02 “Coworking bat baino gehiago”

Jokaleku honetan, elkarlanean jartzen dugu arreta. Wikitoki elkartean, espazioak eta baliabide batzuk partekatzeaz gain, egitura mantentzeko ordu batzuk komuna denera eskaintzen ditugu eta partekatutako irizpideen araberako elkarlaneko proiektuak burutzen ditugu.

Abestia: Nye, Xul Zolar.

03 “Laborategi profesionala”

Eragileen arteko lankidetzaren bidezko aukera profesionaletarako espazio gisa ulertzen da hemen Wikitoki. Host bat daukagu espazioa kudeatzeko – Wikitokiren funtzionamenduaz arduratzen den kontratutako pertsona–. Ikerketa- eta esperimentazio-proiektuak garatzen ditugu, entitate bakoitzarentzat baliabide izan daitezkeenak.

Abestia: Démosle luz a lo oscuro, A Flor de Piel.

04 “Nire I+G+b saila”

Wikitoki I+G+b sail gisa bertan dauden entitateentzat. Lan-metodologia bat partekatzen dugu eta elkarrekintzari eta elkarren artean nahasteari esker proiektu bakoitza hobetzen dugu.

Abestia: Bloodflow, Grandbrothers.

05 “Zerbitzu zehatzak Wikitoki gisa”

Elkarrekin aritzeko batzen diren enpresa-elkarte gisa ikusten du Wikitoki jokaleku honek. Baliabide asko partekatzen ditugu eta aldizkako aliantza hauen emaitzak argitasunez partekatzen dira, zati bat komunera bideratuta.

Abestia: Libre, Izaro.

06 «Cooperativa Wikitoki»

Wikitoki kooperatiba bihurtzen da, zeinean guztiok partaide garen. Bideragarritasun plana, metodologia bat, baliabide komunak eta helburu partekatuak ditugu. Wikitoki marka gisa, zerbitzuak kanpora eskaintzen ditugu eta guztion artean egituraren beharrak betetzen ditugu, konpromiso maila oso altuarekin.

Abestia: Mugarrirantz feat. Napoka Iria, El Txef A, Napoka Iria.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *