Wikitokiren eta Wikitokerren jardunaldiak. Apirila – Uztaila 2020
Azken hilabeteetan zehar, Wikitokin asko pozten gaituzten gauzak gertatu dira, zuekin partekatu nahi ditugunak. Gainera, zuentzat interesgarriak izan daitezkeen ekimen ugarietan aritu dira proiektu egoiliarrak.
Berrogeialdiak Talde Kontakizun bat Egonaldia ixten harrapatu gintuen, eta jendaurreko aurkezpena egiteko aukera izan ez genuen arren (badaukagu data: irailak 16), argitalpena editatu da, zenbait liburu-denda lagunetan topatu edo pdf-a jaitsi dezakezue, Josune Urrutiaren ilustrazioekin.
Mapaketa AgroHULEcológico Egonaldia aurrera joan da ere, elikadura burujabetzako lurralde‑laborategi kolaboratiboa, eta Surcos Urbanosek sortutako esperientzia agroekologikoen mapa eskuragarri dago, tresna irekia zeinean parte hartu dezakezuen proiektuak gehituz.
Wikirikiko beste egonaldietako batek, Carta Cianak, abian jarraitzen du, eta bere azken argitalpena gure blogean irakurri dezakezue.
Eta lanpetuta gaude oraindik, alde batetik, Wikitokiko espazio berrantolatzen, guztiontzat seguruagoa eta atseginagoa izan dadin, eta bestetik, gure ikuspegia eta misioa berzehazteko prozesua, zeinean Wikitokiren etorkizunerako eszenatoki berriak esploratuko ditugun, baina hori geroago kontatuko dizuegu…
Hona wikitokerrek, azken hilabeteetan zehar, landutako zenbait ekintza:
Compendio colectivo sobre cáncer
Josune Urrutia, Moisés Mira dr., Laura Vida eta Roser Sanjuanen Elkarrizketaren online aurkezpena eta emankizuna.
Compendio colectivo sobre cáncer Arnau de Villanova Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Radioterapiko zerbitzuan eta Centre d’Art La Panerarekin bat Josune Urrutia Asuak asmatutako eta ilustratutako proiektua da. Liburu honek 2018an hasitako prozesuari amaiera ematen dio, non Radiació+++-en testuinguruan, ospitale-komunitatea —pazienteak, senideak, lagunak, medikuak, osasun-langileak— esperientziak eta jakintzak partekatzera gonbidatu zen minbiziaren inguruan jakintza-gorpu komuna sortzeko helburuarekin.
Informazio gehiagorako
Online aurkezpena La Panera Lleidaren Youtube kanalean
Breve diccionario enciclopédico de MI cáncer-ri buruz
X Urte, X Zirriborro
Josune Urrutiaren ilustrazioa Alhondiga Bilbao arte zentroaren irekieraren X. urteurrena ospatzeko, 2010eko maiatzaren 18an bere ateak ireki zituena.
X urte, X Zirriborro efemeride hori ospatzeko abian jarri zen proiektuetako bat da, zeinean Azkuna Zentroak ilustrazioaren, diseinuaren eta komikiaren inguruko hamar artista gonbidatu zituen (Elena Ciordia, Sandra Erre, Higinia Garay, Mario Gaztelu, Naiara Goikoetxea, Pernan Goñi, Ane Pikaza, Aitor Saraiba, Leire Urbeltz eta Josune Urrutia).
AZren programaren webgunerako esteka
“Euskal Herria pertsonentzat” manifestua
Beste herrialdeetan sortzen ari den Covid 19ren osteko herri-ekimena jarraituz, Hiritik_Atik gure lurralde errealitaterako proposamenen manifestu bat sustatzea erabaki genuen. Ekimen honen asmoa da sare bat izatea, kontzientziatzea eta proposamenak bultzatzea hirigintzatik eta lekuko garapenetik.
euskalherriapertsonentzat.wordpress.com/
[pAUZOA ]: Hiri-berpiztea Otxarkoagako poligonotik
BERpentsatu Otxar proiektua 2019an jarri zen abian Bilboko auzo horren hiri-berpiztea burutzeko helburuarekin. Azken hilabetetan, Hiritik_At Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren ikasleekin bat aritu da. UPV/EHUko ikasleek hiria eta auzoa modu sortzailean birpentsatzeko ideiekin hartu dute parte, kooperatibak auzoan egiten duten esperimentazio-lanen osagarri diren proposamenak.
Herri atseginak Nafarroan. Adineko pertsonekin atsegina den espazio publikoa
“Más de 60 Tik Gora” proiektuaren barne (Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren Estrategia 2017-2022, Nafarroako Gobernua), Canicca [a+d+u]-tik esperientzia pilotuak garatu genituen 2018an eta 2019an Nafarroako hiru udalerritan, adinduen partaidetzaz abiatuta, hiri-estrategia lerro berriak zehaztera bideratuta. zeudenak
Aztertutako kasua:
Burgi, 208 biztanle, Pirinioak. Emaitzak.
Lerin, 1.725 biztanle, Lizarrako merindadea. Emaitzak.
Corella, 7.707 biztanle, Nafarroako Erribera.Emaitzak.
2020an, hirigintza taktikoko esku-hartzeko bi proposamen garatu ditugu: Lerineko kale nagusia birdiseinatu da oinezkoek lehentasuna izan dezaten eta Burgiko Plaza birdiseinatu da kotxeen pribilegioak inbertitzeko eta espazio-kalitatea hobetzeko.
Eskola baten jolastokia eraldatzea Jerteko Bailaran
Tornavacas herrian (Jerteko Bailaran, Extremaduran), 2020an, diagnostiko parte-hartzailea burutu dugu Stmo. Cristo del Perdón HLHIren hezkuntza-komunitatearen beharrak aztertzeko jolastokiari dagokionez. Eskolan burututako aurrez aurreko lehenengo lan fase baten eta online burututako bigarren fase baten bidez, jolastokia ikasleekin eta irakasleekin bat aztertu dugu, erabileretatik bertan gauzatzen diren dinamiketara zein harremanetara. Eskolako jolastokia hobetzeko proiektu osoaren lehenengo fasea da diagnostikoa.
Azken hilabetetan, Caniccako zenbait proiektu hanibar deialditan hautatuak izan dira:
La Madriguera, Laboratorio de Participación Ciudadana:
+ Arquia Próxima programaren VII. edizioan katalogatua. Fitxa.
+ 17° Biennale de Architettura di Venezia-n, Espainiako pabilioiko 2020UNCERTAINTYko ikus-entzunezko instalazioetako batean parte hartzeko aipamen berezia.
Redescubriendo los Poblados de Colonización:
+ Arquia Próxima programaren VII. edizioan katalogatua. Fitxa.
Frena La Curva / Erronka komunak
ColaBoraBorak hainbat modutan parte hartu du Frena La Curva berrikuntza irekiko plataforman, 20 herrialde baino gehiagotan zabaldu dena. Covid-19ri erantzuteko herri-ekimenen biltegi gisa, elkarrekiko laguntzaren geolokalizatutako mapa gisa, hasi zen proiektua. Larrialdi egoerari eta datozen Erronka komunei aurre egiteko proiektuen deialdiak egin ziren, eta maiatzak 2 jaialdi bat ospatu zen, zeinean berrogeialdian zehar egindakoa bildu zen. ColaBoraBorak parte hartu du ¿Y si nos enredamos? kolaborategian herri-berrikuntzaren ekosistema antolatzeko larrialdi unetatik at.
Iraunbizibideragarritasunaren gidaren kasu praktikoak
Lan egiteko moduak eta bizitza birpentsatzeko beharra nabariagoa da orain. ColaBoraBoratik denbora handia darabilte hausnarketa horrekin eta beste kide batzuekin IraunBIZIbideragarritasuna sortu zuten, gure bizitza erdigunean jartzen laguntzen gaituen gida. Konfinamenduan, kasu praktikoen bateria bat argitaratu dute. Gidak eskaintzen dituen trikimailuak eta erremedioak birpasatzera eta bizitza erdialdean jartzeko neurriekin esperimentatzen denbora eman duen jendearen esperientziak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Bherria egonaldia
Martxoak 14, ColaBoraBorak konfinamendua hasi zuen Bherria egonaldiaren hirugarren edizioa (martxoak 12-13) arinki amaitu ondoren. Topaketan Euskadiko zein Estatuko udalerrien administrazio-teknikariak batu ziren elkarrekin aritzeko eta euren udalerrietan herritarrak aktibatzeko proiektuak indartzeko. Parte-hartzaile bakoitza parte hartzen zuen proiektu batetik abiatu zen hiru partaidetza-dimentsioetatik lantzeko (intrainstituzionala, publiko-soziala eta herritarren artekoa), besteekin jakintzak partekatzeko eta taldeka funtsezko aspektuen laburbilduma sortzeko, ibilbide-orri gisa.
Webean amaierako txostena ikus daiteke lanaren ikaskuntza eta gailu guztiekin. Egonaldiaren laburpen bideoa ere ikus dezakezu.
Escovid19data: COVID-19ren datu irekiak zabaltzen probintziaka
Espainian probintzien araberako COVID-19ren inguruko datu bateratuen eta alderagarrien faltaren aurrean, Montera34k datuak biltzeko eta argitaratzeko proiektuak bultzatu eta koordinatu dute. Escovid19data (https://github.com/montera34/escovid19data). Datu ofizialak biltzeko online talde-ahalegina izan da, ondoren artikuluetan eta komunikabideetan erabili dena.
Era berean, datuak probintziaka ere bistaratu dira eta zehazki Euskadin ospitalizatutakoak.
Pezestudio.orgen DendAZek interiorismo accésita jaso du Egurtek 2020 Sarietan
DendAZ proiektua. This is Basque Design euskal diseinuarenerakus-leiho espazioa eta topagunea da Bilboko Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao zentroan. Identitate ekologikoaren eta lekuko identitatearen kontzeptuekin lan egiten du proposamenak espaziora zein etorkizuneko erabileretara moldatu daitekeen konponbide dinamikoa eta malgua sortzeko.
Diseinua modulu mugikor eta birkonfiguragarrien taldean datza, zeinen gain azpiegitura bat kokatzen den espazioa inguratzen duen eta ekintzen euskarri den hodei zenital gisa. Egurtek sarien epai-mahaiak proiektua nabarmendu du “lortu duen nortasun ekologikoagatik eta altzariek kanpoaldea kolonizatzeko duten ahalmenagatik”.
Mugimendu lesbofeministaren denbora lerroa
Denbora-lerro honek Bizkaiko mugimendu lesbofeministaren historia biltzen du sorkuntzaren alorreko une gogoangarrien bidez, 70eko hamarkadatik gaur egunera arte. Datak, irudiak, kartelak, argitalpenak, bideoak eta testuak erakusten ditugu, lesbofeminismoaren ekintza politiko eta sormen-ekintzen garrantzia azpimarratzeko asmoz.
Lesbianek sormenezko hizkuntzarako duten gaitasunak beste erreferente batzuk sortzeko beharrizan soziopolitikoari erantzuten dio, erreferente hegemoniko zisheteropatriarkalak alde batera utzita. Zeintzuk dira kolektiboak sortu dituen imajinarioak? Zein tresna artistiko erabili ditu horretarako? Nola bideratu dira diskurtso lesbofeministak sormenezko adierazpenen bidez?
Geroa xuxurlatzen Karlismoaren museotik
Estella-Lizarrako Karlismoaren museoa
Uztaila, abuztua eta iraila
Info gehiagorako: http://susurrandoelfuturo.wordpress.com
Gu ez gaudenean lurralde honetan bizi diren izakiei utzi nahi dizkiegun mezuen, jakintzen, aholkuen, hitz atseginen, oharren,… inguruan pentsatzeko ekimena da Geroa xuxurlatzen.
Geroa xuxurlatzen gero imajinatzeko xuxurlak sortzeko fase berri batean sartuko da, oraingoan Lizarrako Karlismoaren museotik, historiaren pasarte honek hausnarketara gehitu dezakeenaz baliatzeko.
Uztailak 1etik aurrera eta urrira arte, Nafarroako museoaren patioaren instalazio berezi batean, gai izango gara pertsona interesdunen xuxurlak entzuteko, euren xuxurla hona bidali dezaketenak: https://www.speakpipe.com/susurrandoelfuturo