Itzulera modu kolektiboan birpentsatzen

Partekatutako lantoki guztietan bezala, deskonfinamenduarekin, Wikitokin espazioa berrantolatu behar izan dugu modu seguruan erabiltzen dela bermatzeko. Horretarako, Wikitoki elkarsorkuntzarako laborategia izanda, komunean birpentsatzea erabaki genuen, osasun gomendioak zein kide bakoitzaren beharrak barne, espazioari zein itzulera heltzeko moduari dagokienez.

Ikuspegi emozionalari dagokionez, maiatzean eta ekainean Wikitokiko Eguneroko kudeaketako zirkuluak zenbait deskonfinamendu-protokolo garatu zituen, neurri ofizialen araberakoak baina Wikitoki, lantoki, topagune eta talde-ekintza gune gisa berriro nola partekatu nahi dugun kontuan hartuta. Prozesuaren asmoa zen uste zein behar pertsonalak eta profesionalak biltzea, bakoitzak desberdin bizi izan baitu itzulera: zer-nolako intentsitatearekin erabili nahi dugu espazioa, zein neurritan prestatuta gauden beste pertsonekin topaketak partekatzeko edo agurtzeko zein moduekin gauden eroso.

Espazio fisikoaren berrantolaketari dagokionez, prozesu parte-hartzailearen bidez egitea erabaki genuen, aldaketa uneaz baliatuz kideen beharrak eta desirak barne hartzeko. Espazioa lantaldetik, CaniCCako Carlosek eta PezEstudioko Elisak plan bat abian jarri zuten Wikitoki antolatzeko modua komunean pentsatzeko, segurua izan dadin eta aldi berean espazio-kalitatea hobetu dezagun.

Hasieran, espazioa diseinatu zen distantzia, higiene eta gune komunak erabiltzeko neurriak jarraituz.

Baina ondoren guztion hobetzeko proposamenak gehitu ziren, hala nola, mahaiak berrantolatzea argi natural handiagorekin lan egiteko, eskulanentzat tailer-espazio bat, ekintza irekientzat erabilera anitzeko gunea , bideokonferentzia areto bat eta laneko mahaietatik aldendutako atseden gunea gaitzea.

Hortik aurrera, Espazio taldeak birdiseinu aukera batzuk garatu ditu. Saio parte-hartzailea izango da hurrengo pausoa, non antolamendu berria guztion artean frogatuko dugun, irailean erabiltzeko asmoarekin.

Abian dagoen prozesu horren asmoa da espazioa epe luzera hobetzea eta Wikitokin ekintzara itzultzeko nahi dugun moduan arreta jartzea.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *