Mapaketa AgroHULEecológico. Erabiltzeko jarraibideak.

Mapaketa AgroHULEecológico

Agrohulecológico, 2020an Wikirikin proiektu egoiliarra, elikadura burujabetzako lurralde‑laborategi kolaboratiboa da,Wikitoki komunitateak eta bere ingurune gertuak (eragile agroekologikoek, auzokideek, erakundeek) janaria erabili dezaten euren errealitate gertuena eraldatzeko palanka gisa; euren kontsumo-ohiturak arduratsuagoak izan daitezen eta ekosistemen muga biofisikokiko gizarte-justiziako eta errespetuzko irizpideak izan ditzaten.

Surcos Urbanos talde profesionala da, zenbait eremutako adituez osatuta dagoena eta ekohirigintzan eta partaidetzan aritzen dena.

Proiektuaren lehenengo fasean Bizkaiko esperientzia agroekologikoen (ekoizpen ekologikoaren, gertukoaren eta sasoikoaren  kontsumoa) mapa sortu zen kolektiboki.

Mapa hau baliabide irekia da orain, proiektu horiek ezagutarazteko eta euren kontsumoa eta partaidetza sustatzeko.

Tresna irekia da: zure proiektua edo ezagutzen dituzun eta mapaturik ez dauden ekimenak gehitu nahi badituzu, jarraitu itzazu post honetan deskribatutako jarraibideak.

MAPA EDITATZEKO URRATSAK

1. Sartu eta hautatu geruza

Sartu mapan eta egin klik editatzeko aukeran.

Mapan 5 geruza daude, proiektu motaren arabera. Hauek dira:

  • Elikadura-Ekoizpena eta Eraldaketa
  • Kontsumoa eta Komertzializazioa
  • Sukaldaritza eta S. Kolektiboa
  • Sareak eta Erakundeak
  • Proiektuak eta Ekimenak

Proiektu / pertsona berria gehitu nahi badugu, mapan erabili nahi dugun geruza hautatu beharko dugu. Horretarako, ezkerreko panelera jo eta nahi dugun geruza “sakatu” beharko dugu. Egitean, geruzaren ezkerreko ertza urdin jarriko da (irudian Kontsumo eta Komertzializazio geruza hautatu da).

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es web_imagen1.jpg

2. Gehitu markatzailea

Nahi dugun geruzan gaudenean, “gehitu markatzailea” sakatu beharko dugu.

3. Hautatu kokapena mapan

Mapara joan (zoom egingo dugu saguaren gurpilarekin) eta gehitu nahi dugun proiektu edo pertsonaren lekua sakatuko dugu.

4. Markatzailearen datuak beteko ditugu

Leiho bat irekiko da, zeinean sartutako markatzailearen datuak bete. Bete beharko ditugun eremuak bat datoz geruza horren gainerako markatzaileen eremuekin.

Izena: izena da lehenengo eremua. Gainera, markatzailearen etiketa gisa geratuko da mapan (irudian, Punto 88 jartzen duen puntua da).

Deskribapena: esaldi batean adieraziko dugu markatzailearen deskribapena (adibidez: Harategi ekologikoa: ekoizpen propioa (ENEEK ziurtg.))

Kategoria: geruza bakoitzak zehaztutako kategoriak ditu eta markatzaileak horien arabera ordenatzen dira.

Mapak kategoriak modu berean sailkatu ditzan, geruzaren arabera hautatu beharko lirateke. Proiektua bat ez badator erabilgarri dauden geruzekin, berria sartu eta bete (erabilgarria izango da gehiegi ez egotea, saiatu proiektuak elkartzen). Geruza bakoitzeko, honakoak dira erabilgarri dauden kategoriak:

Elikadura-ekoizpena eta Eraldaketa

  • Ekoizpen agroekologikoa
  • Janarien eraldaketa
  • Haztegia

Kontsumoa eta Komertzializazioa

  • Kooperatibak / Kontsumo taldeak
  • Denda / Tokiko saltokia
  • Banaketa
  • Supermerkatu ekologikoa edo kooperatiboa

Sukaldaritza eta S. Kolektiboa

  • Eskola-jantokia
  • Catering agroekologikoa
  • Jatetxea

Sareak eta Erakundeak

  • Elk. / Erakundeak
  • Elk. Ekoizleak

Proiektuak eta Ekimenak

  • Hiri-baratzea
  • Proiektuak
  • Ziurtagiri Ekologikoa / Agroekologikoa
  • Prestakuntza / Sentsibilizazioa
  • Gizarteratzea

Web: web orrialdea

Latitudea eta Longitudea: eremu hauek automatikoki betetzen dira eta mapan hautatutako puntuaren koordenadekin bat datoz.

Harremanetan jartzeko: helbide elektronikoa edo telefonoa.

5. Aldatu markatzailearen ikonoa

Markatzaile berria ikono gris batekin agertuko da. Markatzailearen ikonoa aldatzeko eta berriak duen estetika bera izan dezan (edo ikono berria egiteko kategoria berria sortu badugu) lehenengoz sortutako markatzailea sakatu beharko dugu eta ondoren Estiloa.

Bertan, nahi dugun ikonoa (erabilitakoak, dagoen kategoria bada, edo berri bat) eta kolorea hautatu ditzakegu.

Hona kategoria bakoitzean erabilitako ikonoak:

EGINDA! Zalantzarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke.

Info gehiego: AgroHULEekologiko egonaldiak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *