< Jardueretara itzuli

Veneziako Biennale-aren inguruko hitzaldiak

Pezestudiok (Bilbo) Euskadiko Arkitektura Institutuak antolatutako online jardunaldietan parte hartuko du, Veneziako Arkitektura Bienalean Uncertainty Espainiako pabiloian Hiri biotikoarekin eta Agroplazarekin izandako parte-hartzeari buruz hitz egiteko.

Nola biziko gara elkarrekin? Hori da 17. Veneziako Arkitektura Bienalean planteatzen den galdera, ezaugarri hauetako munduko hitzordurik garrantzitsuena. Maiatzaren 22an hasiko da eta  Euskadiko Arkitektura Institutuak Espainiako pabiloiko arduradunen eta bertan parte hartuko duten hiru euskal arkitektura estudioen arteko elkarrizketa online baten bidez hurbilduko du.

Bi online jadunalditan, Arquimaña (Donostia) eta Paisaje Transversal (Donostia) euskal estudioak bertan izango dira ere, komisario-taleko kide den Domingo Gonzalez eta Alejandro Romero AECIDeko Arte Bisualen koordinatzailearekin batera.

Horrelako pabiloi bat sortzeko prozesua nola egiten den azalduko dute, eta pabiloiaren izenean sakontzeko aprobetxatuko dute ere – Uncertainty, ingelesezko ziurgabetasuna –. “Uncertaintyk bitxikerien kabinete bat bezala funtzionatuko du, arkitekturaren ikusmolde tradizionalari ihes egiten dioten objektu exotiko ugari bilduz, zeharkako lurralde berrietara irekiz”, aurreratu zuen Biennaleak sare sozialetan.

 

Programa eta parte hartzaileak:

Maiatzak 4, 18:30ean:

Jose Angel Medina Euskadiko Arkitektura Institutuko zuzendariaren irekiera.
Alejandro Romero, AECIDeko Arte Bisualen koordinatzailea: pabiloia bi urtetan behin nola egiten den jatorritik eta barrutik.
Domingo González, komisario-taldeko kidea Sofía Piñero, Andrzej Gwizdala eta Fernando Herrerarekin batera: taldearen konfigurazioa, proposamenaren diseinua, parte hartuko duten estudioen hautaketa eta muntaketa-prozesua.

Maiatzak 5, 18:30ean:

Arquimaña (Donostia), Iñaki Albistur eta Raquel Aresek osatua. Pabiloian parte hartzen du.
Pezestudio (Bilbo), pabiloian parte hartzen duten arkitektoen sormenezko zelula.
Paisaje Transversal (Donostia), pabiloian parte hartzen duen hiri-plangintza eta -diseinu integraleko bulegoa.

Izena-emateko HEMEN