< Jardueretara itzuli

Wikisoinuak tailerra: Belarriak garbitzeko

Wikitokin elkarri kontatzeko, aditzeko eta grabatzeko espazioaren aurkezpena.

Lornak EHUko Arte garaikide teknologiko eta performatiboa masterra ikasten du eta bere praktikak Wikitokin garatzen ditu. Praktika horien bidez Wikisoinuak, Wikitokiren podcast saila, jarriko dugu abian. Eremu berria kontzeptualizatzeaz gain, espazio fisikoa moldatuko eta eratuko da kalitate handiko grabaketak egiteko eta lehenengo edukiak sortzeko, zeinekin abian jarriko garen.

Lehenengo tailer honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, zeinean ekimen hau aurkeztuko dugun eta entzute aktiboko dinamika batzuk burutuko ditugun podcastak grabatzearen mundura gerturatu gaitezen.

Izena eman: info[arroba]wikitoki.org

Leku mugatuak.

 

BIO Lorna Biermann López

Industria diseinua ikasi zuen Bogotan eta argazkilaritza Kuban. Azken 10 urteak Kolonbian eman zituen komunikatzaile gisa gizarte-erakundeekin, batez ere nekazariekin, landa eremuan. Duela bi urte Alharaca Radio Feminista, emakume guztiei zuzendutako partaidetza irekiko plataforma, sortu zuen beste emakume batzuekin batera. Zuzendarikidea eta editorea (edukiak eta audioa) da bertan. Urte eta erdi darama Bizkaian, AGTPM ikasten du eta autonomo gisa lan egiten du komunikazio kontuetan. Comisión de Esclarecimiento de la Verdad komisioaren (Kolonbia) kidea da Euskadiko taldearen zati gisa eta Komisioa laguntzen du erbestearen atalean. Feminismoa zeharkakoa da bere zeregin guztietan.