< Jardueretara itzuli

FEMGARABAT tailerra – Dibujatolrato

Maiatzaren 15ean, Wikitokin, Femgarabatek emandako tailer bat izango dugu, Dibujatolrato gurekin lotutako taldeak antolatua.

Marrazketak gizarte-komunikaziorako tresna gisa duen garrantziaz hausnartuko da. Besteak nola irudikatzen ditugun eta gure ingurunea, gure marrazkietarako nor aukeratzen dugun eta haietan nola sartzen diren zalantzan jarriko da. Azken batean, non jartzen dugun fokua, ondoren arkatza jartzeko.

Femgarabat arlo grafikoko, arte ederretako eta komunikazioko emakumeen taldea da, feminismoarekiko konpromisoa duena.

Errealitate berriak eraikitzeko lan egiten dute, berdintasunaren eta gizarte-eraldaketaren alde, borrokaz, nortasunez eta kontakizunez osatutako errealitate alternatiboak erregistratuz, balioetsiz eta ikusaraziz, ikuspegi feminista kontuan hartzen ez duten kontakizunen kritika ere eginez.