TOPAKETA E-kin, diseño con sororidad
Laster “E-kin, diseinua ahizpatasunez” bueltatuko da: datorren azaroaren 18an ikusiko gara!!
‘E-kin, diseinua ahizpatasunez’, euskal lurraldeetan arkitektura eta diseinuaren arloan dauden emakumeen komunitate bat sortzeko proiektua da. Proiektu honen helburua arkitektura, hirigintza eta diseinuaren sektoreak eraldatzeko elkar-zaintza eta elkar-laguntza sareak osatzea da, parekideagoak eta feministagoak izan daitezen.
Jarduera ezberdinak izango dituen egun osoko topaketa izango da. Goizean zehar, ezagutzen eta hazten jarraitzeaz gain, E-kin-entzat funtsezkoak diren bi gai erabakiko ditugu: ZERTARAKO? eta NOLA? Gure intereseetatik eta aukereetatik abiatuta agertoki bideragarri bat definitu nahi dugu elkarrekin. Arratsaldean, ekitaldia publiko orokorrari zabalduko zaio. Bertan, Diseinua eta Feminismoak lotzen dituzten proposamen eta adibideak ezagutzeko aurkezpen laburrak egongo dira eta ostean, amaierako debatea.
10:30etik 11:00etara. Kafe batekin lasai itxarongo zaituztegu.
11:00etatik 14:00etara. Lan-saioa: Ekintzara pasako gara! Zertarako? eta Nola?
14:30etik 16:00etara. Elkarrekin bazkalduko dugu!
16:00etatik 18:30era. Pentsa Kutxa: “Diseinua eta Feminismoa Euskal Herrian”. Arratsaldeko kafe bat proposatzen dizuegu, proiektu inspiratzaileak entzuten ditugun bitartean.
18:30etan. Zerbait hartuko dugu elkarrekin!
Egun horretako xehetasunak zaindu ahal izateko, lan-saioan edo bazkarian parte hartzeko asmoa baduzu, formulario hau betetzeko eskatzen dizugu. Pentsa Kutxa publiko orokorrarentzat irekia izango da.
“E-kin”-i buruzko informazio gehiago esteka honetan.
Konektatuta jarraitzera eta gonbidapen hau zabaltzera animatzen zaituztegu!