< Jardueretara itzuli

PENTSA KUTXA: Diseinua eta Feminismoa

Laster “E-kin, diseinua ahizpatasunez” bueltatuko da: datorren azaroaren 18an ikusiko gara!!

‘E-kin, diseinua ahizpatasunez’, euskal lurraldeetan arkitektura eta diseinuaren arloan dauden emakumeen komunitate bat sortzeko proiektua da. Proiektu honen helburua arkitektura, hirigintza eta diseinuaren sektoreak eraldatzeko elkar-zaintza eta elkar-laguntza sareak osatzea da, parekideagoak eta feministagoak izan daitezen.

2023ko TOPAKETAren arratsaldean PENTSA KUTXA bat egingo dugu: Diseinua eta Feminismoen inguruan aurkezpen laburrak eta amaierako debatea, publiko orokorrari irekia. Komunitatearen harremanak eta ezagutza zabaltzea bilatzen dugu, Diseinu eta Feminismo kontzeptuak eta bien arteko loturak hainbat ikuspuntutatik lantzen dituzten tokiko ekimen edota proiekturen bidez. 

Partekatzea gustatuko litzaizukeen proiekturen bat izanez gero, Deialdiaren Oinarriak begiratu eta Formularioa bete! Urriaren 16tik 26ra zure proposamena bidali dezakezu.

Parte hartzera eta gonbidapen hau zabaltzera animatzen zaituztegu!

“E-kin”-i buruzko informazio gehiago esteka honetan.