< Jardueretara itzuli

KIMERA vs KIMERA

Elkarsokuntzarako topaketa gizarte- eta ekologia-trantsizioen inguruan.

BBDW20ren irekiera amaitzeko, KIMERAvsKIMERA martxan jartzeko balioko duen jarduera parte-hartzailea egingo da. Lan-prozesu horretan, munstrotasunaren metaforarekin eta Z serieko filmen imajinarioarekin jolastuz, ingurumenaren eta ekoindustriaren sektoreen eta kulturaren eta sormenaren sektoreen arteko lankidetza- eta hibridazio-aukerak aztertu nahi dira, aurrean dugun trantsizio ekologiko, sozial eta produktiboa lantzen lagunduko duten proposamen berritzaileak elkarrekin bilatze aldera.

Saioan, parte-hartzaile guztien artean eta bizi dugun krisiari buruz kokatzen lagunduko diguten galdera batzuk oinarri harturik, munstro kimeriko suntsitzailearen presentzia erakutsiko dugu, eta horri aurre egin beharko diogu prozesuaren hurrengo etapetan.

Espedizioan sartuko zara munstro hau aurkitzeko?

KIMERAvsKIMERA BIDC erakundeak elkarrekin sortu duten topaketa da, AclimaEIDEKARRASKAN eta Wikitokirekin elkarlanean.

Olga Martínek, Aclimako zuzendari nagusiak, eta Ricardo Antónek, kolaboratzaile taldeko kideak, aurkeztuko dute jarduera.

+Info