Wikitokiri buruz

Wikitoki profesionalen komunitate irekia gara, eta garatzen ditugun proiektuen bidez pertsonen eta beste espezie batzuen bizitza, harremanak eta bizi diren inguruneak aldatu nahi ditugu.

Topagunea gara, zeinetik eragileen eta diziplinen arteko elkarrizketa eta hibridazioa bilatzen dugun aurrean ditugun erronka konplexuei eta trantsizioei heltzeko.

Batzen gaituena gure aritzeko moduak dira, KO- dena lotura komun gisa (kolektiboa, kolaboratiboa, kooperatiboa, komunitarioa… dena) eta espiritu esperimental zein eraldatzailea dituztenak.

Hiru hausnarketa- eta lan-ildo estrategiko osagarri ditugu:

  1. WikiLAB, esperimentazio- eta sistematizazio-laborategia.
  2. WikiKOOP, aldaketa errazteko zerbitzu-zorroa.
  3. WikiSARE, kidetasun-, ordezkaritza- eta elkarrizketa-sarea.

WikiLAB

Elkarsorkuntzaren eta elkarlaneko jardunbideen laborategia. Gure I+G+B unitatea, gure ideiagintza-, esperimentazio- eta prototipo-espazioa. Ikaskuntza- eta praktika-komunitate gisa aritzen gara. Adimen kolektibotik, askotariko jakintzen nahasketatik eta sormen aplikatutik ikertzen dugu. Berrikuntza libre eta irekian sortutako ezagutza sistematizatzen eta partekatzen dugu, erraz erabili eta egokitzeko
modukoa izan dadin, bai Wikitoki komunitatearen barruan, bai kanpora begira.

WikiKOOP

Wikitokiren zerbitzu-zorroa, bere ekintzekin aldaketa positiboak ere erraztu nahi dituzten bezeroekin proiektuak garatzeko. Gure eskaintzak komunitateko kideen trebetasunak eta ezagutzak partekatzen ditu. Proiektu bakoitzak bere ezaugarriak izan arren, gure aritzeko moduak parte-hartzeak eta elkarsorkuntzak, bideratzeak eta laguntzeak, komunitate-kulturak, feminismoek, ekologiak, ekonomia
solidario eta eraldatzaileak edo herritarren berrikuntzak elikatzen dituzte.

WikiSARE

Kidetasun-, ordezkaritza- eta elkarrizketa-sare kolektiboa, antzeko interesak edo interes osagarriak dituzten hurbileko beste eragile batzuei Wikitoki komunitatea irekitzeko, dibertsifikatzeko eta zabaltzeko aukera ematen diguna. Honakoek osatzen dute: komunitatearen zati aktiboa ez izan arren, lotura formala duten pertsonek eta erakundeek; laguntza eta baliabideak eskaintzen dizkiegun proiektuek; eta beste hainbat elkartek edo sarek, zeinen parte garen. Elkarlaneko jardunbideak eta sortzen ari diren egiteko beste modu batzuk ezagutarazteko, artikulatzeko eta horien garrantzia
nabarmentzeko balio du.

Wikitokin modu kolektibo, erantzunkide eta gardenean kudeatzen gara. Wikikrazia izendatzen dugun eredu
soziokratikoa.

  • Espazioak eta baliabideak partekatzen ditugu, harremanak lantzen ditugu, kolektiboki ikasten dugu eta
    baterako aukerak sustatzen ditugu.
  • Gure asmoa zera da: boterea, erabakiak hartzea eta lan operatiboa horizontalki banatuta egotea.
  • Pertsonak, haien emozioak eta egoerak zaintzen ditugu.
  • Garapen pertsonalaren eta kolektiboaren beharrez arduratzen gara.
  • Presarik ez izateko eta prozesuez gozatzeko ahalegina egiten dugu.