< Jardueretara itzuli

Carta Ciana egonaldiaren aurkezpena

Errebelatzea, revelare latinez, erakustea baino ez da. Batzuetan, argi izpi bakarrak josturen artean sartu eta lehen ezkutu zegoena ikustea ahalbidetzen du. Irudiaren gizartean, non dena prozesatua eta proiektatua dagoen, kanpora ateratzeko eta ikusteko tarte txikia dago.

Carta Ciana Flora Pozzobon eta Miguel Virizuelaren diziplina anitzeko proposamena da, eta zianotipoetan agerian uzten du San Frantzisko auzoan ezkutatuta dagoen ehun sentikorra.

Abenduaren 2an, asteazkenean, proiektuaren aurkezpena egingo dugu Sarean-en, erakusketaren inaugurazioarekin. Miguel eta Florak WIKIRIKI-ko egonaldian egindako testuak eta irudiak biltzen dituen argitalpena ere aurkeztuko dute.

Edukiera mugatua da. Mesedez, erreserbatu zure lekua helbide elektroniko honetara bidaliz: wikiriki@wikitoki.org “Carta Ciana aurkezpena”.

Erakusketa abenduan ikusi ahal izango da Sarean-en, aurkezpenaren egunaz gain, Gau Irekiaren egunean (abenduaren 12an) eta Sarean jarduera bat hartzen den egunetan, jarduera hasi baino 30 minutu lehenago.

INFO+: Carta Ciana egonaldia